Ustezko aurrerakoiak Kopenhagen eta Washingtonen

Sei hilabetean garbi geratu da Joe Bidenen administrazioak kanpo esku-hartze handiagoa izango duela Donald Trumpenak baino. Biden demokraten tradizio inperialistaren bertsio klasikoa da. Aurreko presidentea bezala, hau ere aho bero bat da eta horregatik, diplomazia arloan aspaldian egin diren adierazpen baldarrenak burutu zituen Vladimir Putin hiltzailea zela esanez. Baina ez denez Trump ez da ezer gertatzen.

Hemeroteka zabala dugu Bidenen adierazpenekin herriak estigmatizatuz edo barrezka esplikatuz nola eman dituen aginduak beste herrialde batzuetako agintariek bere nahiak bete ditzaten bere interes pertsonal ustelen mesedetan. Bidenen familia inguratzen duen nazioarteko influentzia trafiko kasuei buruz datu objektiboak daude, nahiz eta AEBko presidenteak Trumpek egiten zuen bezala fake news-ak direla errepikatuz ezkutatu nahi dituen. Halere, bien artean bada diferentzia handi bat: Bidenen kontrako informazioak isilarazten saiatu dira hedabide eta sare sozial nagusiak une oro.
Edward Snowdenek filtraturiko dokumentazioari esker dakigu NSAk 2012an munduko komunikazioak era masiboan zelatzen zituela: herritarrenak, etsaienak eta aliatuenak ere bai. Biden Obama administrazioko presidenteordea zen orduan. Besteak beste, aurten jakin dugu Angela Merkel zelatatzeko NSAak Danimarkako inteligentzia zerbitzuaren lankidetza izan zuela 2012 eta 2014 artean, Kopenhagen ezkerrak agintzen zuen garaian.

"Danimarkak historia inperialista luzea du eta honen gainbeherarekin batera anglosaxoien, eta bereziki AEBen, aliatu hertsia bilakatu zen Eskandinavian"

Danimarkak historia inperialista luzea du eta honen gainbeherarekin batera anglosaxoien, eta bereziki AEBen, aliatu hertsia bilakatu zen Eskandinavian. Horregatik, daniar gobernua beti dago prest herrialdeak bonbardatzeko eta inbaditzeko, nazioarteko legedia hautsiz ere bai, 2003an Iraken bezala. Industria kulturala ez da atzean geratzen, Borgen telesail arrakastatsuak esku-hartze inperialista humanitarioaren doktrinaren pilulak ematen dizkigu, ahaztu gabe NATOk begitan hartuta dituen etsaien kontrako ipar amerikar estiloko propaganda zatarra.

Halere, hedabideek Danimarkaz nagusiki ondo hitz egiten dute bere ongizate estatu sendoari esker. Hau egia bada ere, kontutan izan behar da, alde batetik, bere aberastasunaren jatorriaren parte bat kapitalismo zentraleko potentzia inperialista eta kolonialista gisa lortu duela eta, bestaldetik, errefuxiatuekiko eta etorkinekiko duen politika oso oldarkorra dela.

Europan herrialde batzuk oso estigmatizatuak izan dira beraien herrialdeetara joan nahi ez duten baina Mendebalderako bidean harrapatuta geratzen diren etorkinekin eta errefuxiatuekin duten jarreragatik. Ez da kasualitatea estatu horiek dituzten posizio geopolitikoak ez izatea NATOk hertsiki bultzatzen dituenak; Danimarka aldiz, aliantza atlantiarrak eta interes estatubatuarrak dituzten esentziekin oso lotuta dagoenez, ez dago lerrobururik Danimarkako gobernu ezkertiarrak errefuxiatu eta etorkinen kontra duen politika oldarkorraz, Europar Batasuneko gogorrena seguruenik.

Gauzak ez dira oso desberdinak AEBetan. Orain Biden dagoela presidentetzan, migrazio politika ez da aldatu. Areago, Guatemalan Kamala Harris presidente ordeak etorkinei zuzendutako mezu batean esan zien “ez etortzeko” AEBetara eta Biden administrazioak akordioak iragarri zituen Mexiko, Guatemala eta Hondurasekin mugetan tropa militar kopurua handitzeko etorkinen bidaiak oztopatu asmoz. Baina ez da ezer gertatzen, aurrerakoiak omen daude eta Kopenhagen eta Washingtonen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


2025-02-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Arkitekto aktorea

Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-19 | Sonia González
‘Shop like a billionaire’

Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


Eguneraketa berriak daude