Manifestu bat

  • Iragarri zuten momentutik argi nuen ezin nuela galdu. Ekida kultur ekimen sozialistaren Manifestua ikuskizunak aurreikusia zuen birako emanaldi batera ere ezin izan nintzen agertu, baina azken momentuan gehitu zitzaion EHZko kartel ederrari. Festibalera heldu, tramankuluak kanpinean ahal bezala utzi eta Irisarriko plazara egin genuen azkar, oholtza gainean topatuko genuenaren jakinminez. Espektatibak, egia esan, nahiko goian.

Argazkia: Ainhoa Iraola

2021eko abuztuaren 01ean

Ikuskizunaren izenburuak berak ere ez zidan ikusi eta entzunen genuenaren inguruko pista handirik ematen. Aurreko emanaldietan publiko gisa egondako ingurukoen komentarioekin eta sareetan ikusiriko argazkiekin irudikatu nuen buruan plazan aurkituko nuena. “Ez da kontzertu bat. Mucho texto, hitz anitz”, utzi zuten argi hasieratik. Zortzi gazte oholtza gainean, beltzez. Bi irakurle aurrean, ezkerretara. Hiru kantuan, eskuinetara. Eta beste hiru musika instrumentalean, aurreko bosten atzean.

Manifestua
Noiz: uztailak 2
Non: EHZ festibala

Erantzun baino galdera gehiago. Nola hasten da manifestu bat? Zertarako? Zer kantatu behar zaio kantuz ez dakienari? Norentzat behar luke poetaren ahotsak? Proposaturikoa hausnarketarako gonbitea omen, ez edertasun erakustaldi. Poesia, kantua, musika instrumentala eta bertsoren bat, beraienak eta beste batzuenak. Hausnartzeko mamia egon badago eta ez gutxi gainera, baina beharbada azkarregi joan zen dena. Ikuskizuna mamira heldu bada ere, ni edukiari heldu ezinean geratu naiz, formaren geruzan harrapatuta. Horraino heldu naiz hitzartze eta kanten hitzetan. Paperean behar nituen hitzok, hitzaurre idatzi bat pausaturik irakurri eta beharbada dena ez, baina pixka bat gehiago ulertzeko. Egia da, era berean, festibaleko plaza irekia agian ez dela horrelako ikuskizun bat egiteko lekurik onena.

Teknikoki emanaldiak ez du akatsik izan. Ez diot horri garrantzirik eman nahi, baina aitortzea ez dago soberan. Musikariak bikain aritu dira instrumentalean, bai irakurraldiak girotzen, bai kantetan ere. Abeslariak eta irakurleak ere fin. Kontu bakar batek eman dit atentzioa: poesien eta irakurketen tonu irmo eta aldarrikatzailetik urruti sentitu dut musika, koherentzia horretan galdu naiz, mundu desberdinak bailiran sentitu ditut. Jakina da musikak ez duela adierazten, baizik eta iradokitzen. Hor dago koxka, musikak ez dizkit batere hitzak iradoki. Agian ni naiz.

Lau esaldi geratu zaizkit iltzaturik. Mundua ez du arteak antolatzen. Ez gara orain garena soilik. Ausarta den kantu hori, beti da kantu berria. Manifestu bat da gure ekintza bakoitza. Lau esaldi eta hamaika galdera. Gustura ikusiko nuke berriz Manifestua, aurretik Ekidako lagunekin mahaiaren eta pote batzuen bueltan pare bat orduz mintzatzerik banu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
2025-01-30 | Gorka Intxausti
Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Existentzia mugimenduan jartzea

TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an

-----------------------------------------

Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]


2024-12-20 | Iñigo Satrustegi
Nora egon gara begira

Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.

-----------------------------------------------

Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Eguneraketa berriak daude