Paris, 1900. Aro modernoko bigarren joko olinpikoetan lehen eta azken aldiz jokatu zen ofizialki zesta puntako lehiaketa; ondoren, 1968ko Mexikoko jokoetan eta 1992ko Bartzelonakoetan ere pilota erakustaldiak izan ziren, baina ez zen lehiaketa ofizialik jokatu.
Parisko zesta punta proban soilik bi bikotek hartu behar zuten parte: Ipar Euskal Herriko Durquetty-Etchegaray bikoteak Frantziako taldea ordezkatuko zuen eta Espainiarekin, aldiz, Villota kantabriarra eta Ametzola bizkaitarra arituko ziren. Neuilly-sur-Seineko frontoian jokatzekoa zen lehiaketako partida bakarra eta, beraz, finala. Horrenbestez, euskaldunek hiru domina eta titulu olinpikoa ziurtatuta zeuzkaten, baina lauak esku hutsik itzuli ziren etxera.
Iparraldeko bikotea deskalifikatu zutela badakigu, baina, zenbait iturriren arabera partida hasita erretiratu ziren eta, beste iturri batzuk diotenez, azaldu ere ez ziren egin, lehiaketaren antolakuntzari eta arauei buruzko desadostasunak medio. Neully-sur-Seinen uda hartan jokatutako zesta punta partida baten irudiak badaude (horietako bat dago hemen jasota), baina egun haietan, amateurren proba olinpikoaz gain, profesionalen munduko txapelketa ere jokatu zen –Angel Barrenetxea eta Juan Ituartek irabazi zutena– eta baliteke argazkiok lehiaketa horretakoak izatea.
Jose Ametzola (1874-1922) Urkabustaizen (Araba) jaio zen, baina Bilbon bizi izan zen txikitatik. Familia aberats bateko semea, Banco de Bilbao-ren batzordekide eta antzerki eta zezenketa enpresaburua izan zen. Madrilgo kongresuan diputatu kontserbadore ere izan zen, Durangoko ordezkari gisa. Baina bizi zen artean eta hil ondoren ere urte luzez, inork ez zion aitortu puntista amateur gisa txapeldun olinpikoa izan zela.
1998an Bill Mallon historialariak Parisko jokoen errebisio kritikoa egin zuen, eta Villota-Ametzola bikotea txapeldun olinpikotzat jo zuen. 2004an Nazioarteko Batzorde Olinpikoak ofizialki onartu zituen Mallonen ondorioak.
Urte asko pasako ziren euskal herritarrak berriro txapeldun olinpikoak izan arte. Anberes 1920 eta Los Angeles 1984an zilarrezko dominak lortu zituzten, Frantzia nahiz Espainia ordezkatuz. Baina urrezko dominak ez ziren Bartzelonako 1992ko jokoak arte iritsi: David Billabonak eta Mikel Lasak gizonezkoen futbolean lortu zuten urrea, eta Nagore Gabellanes, Silvia Manrique, Teresa Motos eta Maider Telleriak emakumezkoen belar hockeyan.
Villota-Ametzolak jaso ez zuten urrezko domina hori Espainiak ofizialki irabazi zuen lehen titulu olinpikoa da ordea; geroztik euskal herritarrek hainbat domina lortu arren, Euskal Herriak inoiz ez baitu parte hartu eta, beraz, saririk lortu.
Olinpiar Jokoek eta Paralinpiarrek dakarten "festa" gutxietsi gabe, kostu sozial, ekologiko eta ekonomiko izugarria eragin dutela dioten ahotsak ere badira, entzun nahi izanez gero. Horretan dabiltza Frantziako Legebiltzarretik, LFI Frantzia Intsumisoa alderdiko... [+]
Su-eten Olinpikoaren urraketak Errusia 2024ko Pariseko Jokoetatik kanpo uzteko balio izan du, baina Israelekin ez dute berdin jokatu, hasiera-hasieratik kutsu politikoa duen lehiaketa batean parte hartu ahal izan baitu.
2024ko Pariseko Joko Olinpikoak lehen joko parekideak izango dira parte hartuko duten gizon eta emakumeen kopuruari dagokionez. Genero bakoitzeko 5.250 atletek hartuko dute parte uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitartean 33. Olinpiada modernoetan.
Hiri bat Olinpiar Jokoen antolatzaile izendatzen dutenean, biztanleen artean ilusioa sortzea da helburuetako bat. Asko dira hartu beharreko erabaki polemikoak, eta herritarren babesa izateak lana errazten du. Hala ere, 2017an Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) Paris... [+]
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartu du gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dutela taldekako igeriketa artistikoan, 2024an Parisen egingo diren Joko Olinpikoetan.
Baqueira Beret-eko eski estazioan eman du prentsaurrekoa 2030eko Neguko Joko Olinpikoak antolatzeko 'Bartzelona-Pirinioak' hautagaitzaren kontrako Stop JJOO plataformak, luxuzko 38 etxebizitza eraikitzen ari diren lekuan bertan.
Litekeena da 2024an Baionako festak beste data batean egin behar izatea, eta bertan behera geratzeko arriskua ere badago, bertan egon beharko luketen polizia gehienak Pariseko Joko Olinpikoetan izango direlako.
Iñigo Llopis igerilari donostiarrak hiru domina irabazi ditu Munduko Txapelketan eta 2021eko Tokio Paralinpiar Jokoetatik zilarra ekarri zuen etxera. Konporta Kirol Elkartean aritu ondoren, Basque Team klubean dabil gaur egun, “Gipuzkoan maila handia dago”... [+]
2030eko Joko Olinpikoen hautagaitzaren inguruan uztailaren 24an egingo den galdeketari begira dago Stop JJOO plataforma. Puigcerdá herrian deitutako manifestazioa, datozen asteetan egingo dituzten ekintzen abiapuntua izan da.
Txinan, Neguko Joko Olinpikoak egin diren zonaldean, elurrik egin ez eta artifizialki sortutakoa baliatu dute. Kataluniako Pirinioetan ere elur gutxi egin du, eta eski estazio askok ezin izan dute normaltasunez funtzionatu. Halere, 2030eko Neguko Jokoak begi-puntuan,... [+]
Kataluniako Gobernuak bi galdeketa egingo ditu uztailaren 24an Pirinioetako herrietan, 2030eko Neguko Olinpiar Jokoen hautagaitzak daukan babesa neurtzeko. Kirol probak egingo diren herrietan galdera izango da: "Kataluniako Gobernuak aurkeztu beharko luke hautagai zerrenda,... [+]
Beijingeko neguko jokoetarako villa olinpikoa eraikitzen ari zirela, Jin dinastiako aztarnategi handi bat azaleratu zen.
1935 urteaz geroztik landutako lurrak hormigoitu eta 2024an eginen diren Olinpiar Jokoetarako igerileku bihurtu nahi dituzte lekuko instituzioek. Desobedientzia eta okupazioaren bidetik dabiltza megaproiektu honen aurka borrokan. Hiri batetik bestera, Joko batetik bestera,... [+]
Atenas, 1896ko apirilaren 6a. Lehen Joko Olinpiko modernoak inauguratu zituzten. 241 atletek –guztiak gizonezkoak– parte hartu zuten 10 eguneko kirol ekitaldian. 125 urte igaro dira.