“Mila arazo ditu itsasoak, baina denen oinarria bera da: gu asko garela”

  • Ionan Marigomez Allende (Erandio, 1961) biologoa da lanbidez eta bokazioz. Bera izan zen EHUren Plentziako Itsas Estazioaren sustatzaile nagusia, eta bera da bertako zuzendaria 2013an sortu zenetik. Bulegoan hartu gaitu, atzealdean Gorlizko badia ageri dela, eta hantxe jardun dugu, luze, planeta hau estaltzen duten itsasoen gaitzez eta konponbideez. Marigomez baikorra baita: konponbideak egon badaude.

“Pandemian ikusi dugu gure eragina desagertzen denean oso azkar erantzuten duela sistemak bere onera itzuli nahian”.
“Pandemian ikusi dugu gure eragina desagertzen denean oso azkar erantzuten duela sistemak bere onera itzuli nahian”. (Argazkia: Hodei Torres)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Itsasoa betiko hondatzen ari gara?
Pandemia dela-eta egon den blokeo orokorraren ondorioz, ikusi dugu segur aski egiten ditugun gauzek sekulako eragina dutela, baina, aldi berean, gure eragina desagertuz gero oso azkar erantzuten duela sistemak, bere onera itzuli nahian. Nabigazioa apur bat murriztu, zarata kendu... eta hobekuntza igartzen da. Bestalde, dimentsioa izan behar dugu kontuan: gu Lurraren oso leku txiki batean bizi gara. Badirudi nagusiak garela, baina lurralde txiki bateko nagusiak gara. Beste guztia oso zabala da, eta izugarrizko ahalmena du moldatzeko. Gelditzen garenean, lehenengo kolpean gutxienez, aldaketak ikusten dira, eta halako batean basurdeak ikusten ditugu kalean, eta orkak badian. “Hara! Non zeuden?”. Bada, gurengandik urrun. Beraz, galderari erantzuteko: nolako eragina dugu itsasoan? Handia. Atzeraezinezkoa da? Ez dut uste, optimista izan nahi dut. Eta kasurik txarrenean, itsasoa baino lehenago gu desagertuko gara.

Itsasoak iraun egingo du, beraz, baina haren barruko bizitzak?
Baita ere. Zatirik ahulena gizakia da; kontrakoa pentsatzen badugu ere, natura zaindu nahi dugula diogunean, benetan gure biziraupena babestu nahi dugu.

Argazkia: Hodei Torres

Zehazki, zer gaitz du gaur egun itsasoak? Gehiegizko arrantza, kutsadura...?
Faktore askok egiten dute bat. Eta denak daude elkarrekin lotuta. Mila arazo daude, baina denen oinarria bera da: gu asko garela (ez diot gehiegi, asko baizik), luze bizi garela, oro har oso bizitza aktiboa dugula eta beraz asko kontsumitzen dugula, ez dugu eguna eserita pasatzen. Horrek ordaina du.

Karbono dioxidoaren kontzentrazioa handitzearen ondorioz, beste hitz bat ikasi dugu: azidotzea.
Atmosferako CO2 kontzentrazioa handitzen bada, haren kantitate handiagoa disolbatzen da itsasoan, eta horrek azidotzea eragiten du. Animalientzat, pHaren aldaketa txiki bat izugarria da. Haien metabolismo basala, oinarrizkoa, handitu egiten da, eta horrek esan nahi du energia gehiago behar dutela izateko, existitzeko. Beraz, ez dira hazten. Azken urteetan behatu da munduko animaliak, oro har (lehorrekoak ere bai), txikiagotzen ari direla. Ezin esan, ordea, arrazoi bakarra itsasoa azidotzea denik. Lehen esan bezala, faktore askok egiten dute bat.       

Itsas estazioak sortzearen arrazoia, edo helburua, itsasoaren osasuna zaintzea da, hain zuzen?
Bitxia da, baina zergatia oporrak dira. Itsas estazioak XIX. mendean sortu ziren, naturalismoa garatzearekin batera. Ordura arte ez zegoen kezka handirik naturarekiko. Eta itsas estazioek abantaila bat zuten: modan zegoen hondartzara joatea, eta ikerlariak hara joaten ziren, familia hondartzan zegoen bitartean ikertzen jarraitzeko. Ikerketaren helburua ez zen itsasoa ulertzea, baizik eta zientzia garatzea, oro har, eta horretarako itsasoaz baliatzea. Gaur egun, estazioen helburua itsasoa ulertzea da, eta ikasitakoa erabiltzea arazoak konpontzeko, ez itsasoarenak bakarrik, esparru guztietakoak baizik.

Itsasoa ulertzea, diozu.
Mundua ulertzea, izan ere. Kontuan hartu behar dugu mundu gehiena itsasoa dela, planeta urdina da hau, eta ez luke Lur izena eduki behar, baizik eta Itsaso, Ur, edo halako zerbait. Eta bizidun gehienak uretan daude. Itsasotik kanpo, goranzko ehun metrotan eta lurpeko bost metrotan dago bizitza gehiena, eta itsasoan, aldiz, bost kilometro dituzu beherantz. Itsasoak bolumen izugarria du. Hori ezagutzea dena ezagutzea da.   

Eta lortu dugu hain gauza handi hori ulertzea?
Horretan gabiltza. Oraindik gutxi dakigu itsasoaz. Baina gaur egun interesa dago, teorian behintzat. UNESCOk esan du 2021-30 hamarkada dela ozeanoko zientzien hamarkada. Ustez, horrek ozeanoa ezagutzeko mugimendu asko ekarriko ditu. Duela urte batzuk, itsasoa ezagutu nahia ez zen planteatzen.

Zer ikertzen duzue hemen, Plentzian?
Ildo asko ditugu. Batetik, bizidunak, noski, baina ez hori bakarrik, eta askotan, bizidunak ikertzen ditugu ingurumena nola dagoen jakin nahi dugulako. Orain daukagun ildo aipagarrienetako bat korrokoi edo lazunei buruzkoa da. Horiek hazi eta, gainera, haien kontsumoa sustatzen gabiltza.

Zergatik?
Arrazoi argi batengatik: euskaldunok, itsasotik, arrain haragijaleak jaten ditugu. Legatza, itsasoilarra, antxoa, hegaluzea… Basora joan eta hartza, otsoa, azeria eta azkonarra jango bagenitu bezala. Aldiz, basurdeak, behiak eta ardiak jaten ditugu, baina itsasoan dauden horien baliokideak ez ditugu ukitzen. Kate trofikoaren goiko aldekoak kontsumitzen ditugu, eta horrek desoreka sortzen du. Jasangarritasunaren aldetik, beste maila trofiko bateko organismoak ustiatu beharko genituzke. Eta korrokoia da horietako bat. Orojalea da, eta, beraz, alde horretatik egokiagoa. Hori da filosofia: jaten ditugun espezieen dibertsifikazioa.

Ondo kostatako kostako egoitza
“Estazio hau unibertsitatearen behar batetik dator. EHUn beti egin dira itsasoarekin lotutako ikerketak. Baina arazo bat genuen: ez zegoen honelako instalaziorik itsasotik gertu, eta behar da. Lehen, oker ez banago, 25.000 litroko biltegi bat geneukan, eta kamioi batek etorri behar zuen betetzera. Horrek mugatu egiten du esperimentuen iraupena. Arazo horrekin hogei urte inguru egon ginen, itsasoaren ondoan leku baten bila. Nik 2000. urtean jo nuen Plentziako alkatearengana, leku honetaz galdezka; erdi utzita zegoen adinekoen egoitza bat zen. Hamahiru urte kostatu zitzaigun irekitzea, baina azkenean lortu genuen”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itsasoak
92 hildako gutxienez
Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?

Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]


2024-09-23 | Nagore Zaldua
Adiorik ez, J.

A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat  itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia  azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]


Gorputz hotsak
“Desgaituontzat oso gertu eta oso urrun dago itsasoa”

Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]


Itsasoaren igoerari aurre egiteko urgentziazko deia estatu aberatsenei, Pazifikotik

Itsasoaren heina 9,4 zentimetroz igo da azken 30 urteetan, baina guneka anitzez handiagoa da igoera –besteak beste, Pazifikoko eremu batzuetan 15 eta 30 zentimetro artekoa da–. Beroketa efektuko gasen isurketak ttipitzeko eta klima larrialdiari aurre egiten... [+]


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
Manuela Jauregi, eguneko arrantzalea
“Urtez urte olagarroa gutxitu egin da, zerbait gertatzen da itsasoko urarekin, hori argi da”

Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.


2024-05-29 | Nicolas Goñi
Marshall uharteetan, elkarlana dute itsasoaren igoerari egokitzeko planen oinarrian

Ozeano Barean, atoloi apalez osatuak, Marshall uharteak dira klima aldaketaren aurrean herrialde hauskorrenetakoak, itsas mailaren gorakadak zuzenki mehatxatzen dituelako. Bertako gobernuak egokitze plan sakon eta zehatz bat martxan jarri du, biztanleekin elkarlanean, behetik... [+]


Aixa Barbarin López, urpeko arkeologoa
“Portuak zabortegiak dira”

Aixa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txiki-txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Hortaz, unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, historia ikastea hautatu zuen, EHUn, eta arkeologian murgildu zen. Urpeko arkeologian aritzea, ordea,... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


2024-02-05 | Nagore Zaldua
Ipurtargi gaziak

Zein gauza liluragarria argia sortzeko ahalmena izatea, ezta? Ipurtargiak, kakalardoen familiakideak, lehorreko izaki dirdiratsu ospetsuenak dira; baina itsasoan ere badira, ozeanoetan, distira egiten duten hainbat izaki biolumineszente.


2024-01-25 | Euskal Irratiak
Bi egun itsasoan, mikroplastikoen kutsadura zertan den jakiteko

Plastikozko 25.000 kilo bolatxo isuri zituen Galiziako kostaldean Toconao itsasontziak abendu hastapenean. Ordutik, kutsadura horrek euskal kostaldean ukan dezakeen eraginari aitzina hartzeko, Euskal Hirigune Elkargoa eta Eusko Jaurlaritza erne ezarri dira. Elkargoak,... [+]


Norvegiak atea ireki die meatzaritza enpresei Artikoko itsas sakona arpilatzeko

Ozeanoaren sakonean dauden mineralak ustiatzeko urrats garrantzitsua egin du Norvegiako Parlamentuak: baimena eman du meatzaritza enpresek itsas sakona esploratu eta komertzialki ustiatu dezaten, gizakiak ukitu gabe duen munduko azken tokia. Zientzialariak eta ekologistak... [+]


Erakunde ekologistek neurri zorrotzak eskatu dizkiete administrazioei plastikozko bolatxoei aurre egiteko

Abenduaren 8an Portugalgo itsasoan zama galdu zuen itsasontziaren plastikozko bolatxoak dagoeneko Euskal Herrira iristen hasi dira. Erakunde ekologistek uste dute “premiazko neurri zorrotzak” hartu behar direla mikroplastiko horiek oso sakabanatuta daudelako.


Eguneraketa berriak daude