Ama, hiri bihurtuta

  • Asturiasko Colectivo Bruxista azpikulturetan eta bereziki mod mugimenduan jarduten duen taldea da. Bruxismo izeneko fanzinea argitaratzen dute, eta orain arte zortzi zenbaki plazaratu dituzte; XIX. eta XX. mendeetako bazterreko une historikoak lantzen dituzte testu txukunekin eta diseinu ederrarekin, orainari bizkarra eman gabe. Bada, aurten, fanzinetik argitaletxera egin dute salto, bai eta bi liburu plazaratu ere: Dani Llabrés valentziarraren Un mono marino se ha bebido mi Fanta (Itsas tximino batek nire Fanta edan du) eta oraintsu kaleratu duten Stewart Home (Levin Llewellyn Callan) idazle britainiarraren Tainted Love (Maitasun kutsatua, 2005) nobelaren gaztelaniazko itzulpena.

Julia Callan-Thompson, Stewart Home idazlearen ama. “Tainted Love” lanak Callan-Thompson du ardatz (Argazkia: François Raymond)
Julia Callan-Thompson, Stewart Home idazlearen ama. “Tainted Love” lanak Callan-Thompson du ardatz (Argazkia: François Raymond)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Colectivo Bruxistak argitaratutako Tainted Love eleberriaren itzulpenaren hitzaurrea idatzi duen Javier Calvo idazle eta itzultzailearen arabera, “Homek beste britainiar xelebre batzuen (Alasdair Gray, B. Catling, edo baita Iain Sinclair ere) aura partekatzen du: ‘bai, baina ez da benetako nobelagile bat’ esaten duen aura”.  Bada, eleberri klasikoaren egituratik gertuen dagoen Homeren lana Tainted Love da: istorio lineala dauka, baita kronologiak, eszenatokiak eta pertsonaiak ere, zertzelada esperimental batzuk antzematen diren arren. Bere nobelarik ezagunena, laudatuena eta irakurriena da. Halere, ez da batere arrunta. “Hamar irakurle arrunt artetik bederatzik bota egingo lukete beldurtuta 20 orrialde irakurri ondoren”, nabarmendu du Calvok aitzinsolasean.

Homeren ama Julia Callan-Thopson-en (1944-1979) bizitza kontatzen du Tainted Love lanak. 1960ko hamarkadako Londresko Swinging London eszenan igaro zuen bere gaztaroa Juliak. Giro kontrakultural eta hippy horren baitan ohikoa zen bidaiak egitea ekialdera edo bestelako gune askeetara, norberaren kontzientzia zabaltzeko asmoz. Hala, Ibizan eta Indian ere izan zen idazlearen ama. Azkenik, 1979. urteko abenduaren 2an, Notting Hill auzoko soto batean aurkitu zuten hilda, 35 urte zituela.  Juliaren heriotza misterioz beteta dago, poliziak ez baitzuen heriotzari buruzko ganorazko ikerketarik egin. Nobelan biltzen denez, beatnik eta kontrakultura giroaz gainera, Juliak Ingalaterrako hiriburuko hanparen zirrikitu guztiak ezagutzen zituen, bere drogazaletasuna eta lanbideak tarteko –modelo eta goi klaseko gizonentzako klubetako konpainia-neska gisa aritu zen–.

Liburuarekin batera, Homek bere amaren inguruko hamaika datu eta istorio argitaratu zituen bere webgunean eta sare sozialetan. Hori dela eta, bai eta aurretik hainbat literatur amarru erabiltzeagatik ezaguna zelako ere –tartean, literatur hoax-ak, alter ego faltsuak eta gezurrezko istorioak– Juliaren pertsonaia eleberriko heroi faltsutzat jo zuten aditu eta zaleek. Hartara, idazleak behin eta berriro baieztatu behar izan zuen eleberriaren aurkezpen-ekitaldietan bere ama hezur-haragizkoa zela, eta nobela amak utzitako gutun eta egunkarietan oinarrituta zegoela.

Calvok hitzaurrean azaltzen duenez, Julia Callan-Thompson bizi izan zen ala ez bigarren mailako kontua da; eman dezagun baietz, bizi izan zela, liburua liluragarria baita. Londres psikodelikoari buruz idatzi den eleberri interesgarrienetarikoa da, garaiko kronika kontrakulturalaren B aldea biltzen baitu. “XVIII. mendeko eleberri pikaresko handien ondorengo garaikidea da”, Calvoren hitzetan.

Homeren arabera, bere ama Julia 1944an jaio zen Galesen, eta 1960ko hamarkada Londresko Notting Hill auzo koloretsuan igaro zuen. Modelo eta klubetako neska gisa aritu zen lanean, drogak eskuratu ahal izateko. Sasoi hartan seme bakarra izan zuen, bai eta adopzioan eman ere. Bidaia lisergiko horretan Juliak hainbat pertsonaia kontrakultural ezagutu zituen, tartean Rolling Stones taldeko Brian Jones, William S. Burroughs eta Alexander Trocchi idazleak, Timothy Leary psikologoa eta LSDaren defendatzailea, R.D. Laing psikiatra eta Penthouse aldizkaria sortu zuen Bob Guccione argazkilaria.

Jilly O’Sullivanek, kontakizunean Juliaren azalean sartzen den neskak, aipatutako aktore horietako batzuk eta beste asko topatuko ditu drogek bultzatutako bere bidaia esperimentalean. Homek, bestalde, atalka egituratuko ditu elkartze horiek. Hala, sasoiko kontra-kronika josiko du fikzioa eta gertakari errealak uztartuz: Kray anaia gangster ospetsuen orgietan parte hartuko du Jillyk, eta anaietako baten homosexualitatea ezkutatzeko trikimailuetan ere ibiliko da; Donald Cammel zinemagilearekin, Michael X iraultzaile beltzarekin eta John Lennon musikariarekin drogak hartuko ditu, eta abar.

Pertsonaiak eta topaketak azidoa daraman txiklearen modura moldatzen ditu Homek, nobela pikaresko klasikoaren atalkako egiturari tinko eutsiz. Estruktura osoa, halaber, amaren inguruan ardazten da, ama bera hiri bihurtu arte, Jilly zeharo lotuta baitago Londresera. Adikzioak eta eszena soziala kate pisutsu bilakatuko zaizkio, baina horretaz harago badago hiriburura atxikitzen duen zerbait misteriotsuagoa, ilunagoa: India edo AEBak bisitatu ondotik ere, beti bueltatzen da Londresera. “Hiltzeko lekua du, eta bere heriotzak Londres kaotiko eta sekretu haren heriotza ere irudikatzen du”, dio Calvok.

Eleberriko heroia, hain justu, punk-aren etorrerarekin zenduko da. “Punkak mod mugimendua gogorarazten dit bere bilakaera-aldi masiboan, eta musikalki oso lotuta dago 1960ko hamarkadako Action edo Creation bezalako taldeekin. Jendeak dio punka bat-batean sortu zela; dakidan gauza bakarra da 1976. urteko udaberrian AEBetara joan nintzela minbizia tratatzera, eta 1977. urteko udaberrian Londresera itzuli nintzenean punkak nonahi zeudela. Gehienak ederrak iruditzen zaizkit, baina anfetak hartzen dituztenean, trauskil huts bihur daitezke”, diotso irakurleari Jillyk.


ASTEKARIA
2021eko abuztuaren 01
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Gorputz hotsak
“Mina albo batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria”

Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]


Eraikitzen ari garenaren definizio bat

Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Eguneraketa berriak daude