“Gerra Zibilaren kontakizunean emakumeei autonomia politiko falta egotzi zaie historikoki”

  • Armada errepublikanoko kideek gutxietsi egin zituzten emakume milizianoak eta gerra eta errepresioa igarota, historiak ahaztu egin zituen. Gizonek idatzitako testuetan emakume borrokalariei ukatutako protagonismoa emateko xedearekin argitaratu dute Tània Ballók (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1977) eta Gonzalo Bergerrek (Bartzelona, 1977) Les Combatents (Rosa dels Vents, 2020) liburua. Modu zorrotzean ikertuta eta analisi historikoaren bidez, emakumeek merezi duten tokia aldarrikatzen dute.

"Emakumearen benetako autonomia arriskutsua zen 1936. urtean oraindik ere oso matxista eta misoginoa zen gizartearentzat". (Argazkia: Jordi Borràs)

Historia pertsonaletatik abiatuta historia kolektiboa idatzi nahi izan duzue. Zeren, emakume milizianoen profila askotarikoa izan zen arren, bazegoen amankomunean zuten zerbait.
T. Balore demokratiko eta antifaxistak defendatzeko helburuarekin borrokatzera joateko borondateak, keinu politiko horrek batzen ditu. Izan ere, gerran aktiboki parte hartu zuten emakume guztiek ondo zekiten faxismoaren garaipenak Errepublikaren aldarrikapenetik lortutako eskubideen amaiera ekarriko zukeela. Emakumeek armak hartu zituzten jokoan zegoenaz oso kontziente zirelako.
G. Gerraren eszenatoki maskulinora urratsa egin zuten, eta naturaltasunez okupatu zuten gainera. Hori da batzen dituen haria. Bakoitzak bere historia eta berezitasunak izan arren, faxismoari aurre egiteko borondatea ez ezik, betidanik ukatu izan zaien espazio batean, gerran, parte hartzeko borondatea ere izan zuten.
T. Askotan modu subjektiboan hitz egin da haiei buruz, gutxi zirela edo asko zirela esanez. Baina inoiz ez da erreparatu ea zehazki zenbat izan ziren. Zenbaki batetik abiatuta, bakoitzaren bizipenak eta esperientzia propioak erreskatatu ditugu liburuan.

Argazkia: Jordi Borràs

Gezur eta falazia ugari zabaldu dira urteetan zehar emakume miliziano antifaxistei buruz. Zer interesekin eraikitzen da kontakizun hori?
G. Emakume milizianoen memoriaren erabilera bidegabea ez da frankismoan hasten, aurretik baizik. Emakumearen benetako autonomia arriskutsua zen 1936. urtean oraindik ere matxismoa eta misoginia errotuta zeuden gizartearentzat. Emakumeak frontea uztera bultzatzen hasi zirenean erresistentzia egin zuten, eta orduan moralari eragiten dioten kontakizunak eraikitzen hasi ziren. Frankistei primeran etorri zitzaizkien kontakizun horiek, noski, eta betikotu egin zituzten, geroago ia inork kontrastatu ez dituenak.

Hilabeteak igaro ahala, emakumeak atzeguardiara eta zaintzara baztertu zituztela aipatu duzu. Nola azaltzen da emakumeak frontetik kanporatzeko joera 1936-1937 urteen artean?
T. Emakume-boterea binomioagatik. Hizlari eta lider nabarmenak zeuden gerra garaian; Dolores Ibarruri La Pasionaria eta Federica Montseny bezalakoak, gizonek zein emakumeek jarraitzen zituztenak. Botere esparru hain indartsua zuten botere-egitura patriarkalak ere hausten zituztela.
G. Emakumeen ausardia horrek lotsatu egin dezake hain ausarta ez den gizon bat, bere maskulinitatea mindu dezake alegia; beraz, “arriskutsua” zen.

Hedatutako kontakizuna da emakume borrokalariak maitasunagatik joaten zirela frontera, bikotekideekin egoteko.
T. Matxismoan errotuta dagoen errelato tipikoa da. Gerra Zibilari lotutako kontakizunak gizonek eraiki dituztenean, emakumeei egotzi diete autonomia politiko falta hori. “Emakume batek ezin du gerrara joan, ezin du bere erabakia izan”, pentsatzen dute. Eta prostitutak zirela edo gizonen atzetik zihoazela esan ohi da. Argi dago hori ez dela horrela. Ezin da esan kasu guztietan horrela izan zenik, behintzat, ezta dinamika etengabea izan zenik ere.

Prostituzioan aritzea ere leporatzen zieten.
G. Errepublika bera hasi zen zabaltzen frontean zeuden emakumeek infekzio benereoak transmititzen zituztela. Emakumeak frontetik desmobilizatzeko kanpaina izan zen, emakumeek frontea uztea bilatzen zen lotsa sozialak eraginda. Frankistek diskurtso hori indartu zuten, ondoren prentsan eta memoria-testuetan jaso zen, eta trantsizio ostean ere jarraitu zuen.

Kanpaina ona egin zuten. Izan ere, emakume milizianoaren figuraren desitxuratzea gaur egun arte heldu da, Libertarias bezalako filmek indartuta, garai hori irudikatzen duen film erreferentetzat hartzen dena sarritan.
G. Film hori negargarria da, argi eta garbi diot, barkatu. Norbaiti galdetzen baldin badiozu ea zein ideia duen emakume milizianoei buruz, seguruenik pelikula horretan ezarritako rolekin lotuko ditu. Emakume borrokalariari egotzi ahal zaizkion aurreiritzi guztiak biltzen dira Libertariasen. Emakume milizianoen eta Gerra Zibilaren oroimenari kalte handia egin dion filma da.

Historia ahozko memoriaren bidez kontatzearen emaitzetako bat da, horregatik da ezinbestekoa ikerketa dokumentazioan oinarritzea.
Historia testuetan emakume milizianoak aipatzen badira, parte-hartze txikia izan zutela edo denbora laburra egon zirela nabarmendu ohi da, propagandaren sinbolismoa aipatzen da, edo frontean parte hartzeko ustezko erabaki despolitizatua…
T. Emakume horiek ez dira inoiz testuinguru historikorako subjektu interesgarriak izan, gutxiengoa eta “anekdota” balira bezala tratatu dituztelako. Baina hori ez da egia, horregatik datuak eskuan hartuta egia esaten hasteko momentua da. Emakume horien motibazioak zeintzuk ziren azaldu eta errealitate hori 1936. urteko testuinguruan aztertu behar da behingoz. Emakume milizianoena sekulako iraultza izan zen!

Isiltasuna hautsiz
Tània Balló zinemagilea eta idazlea da, eta Gonzalo Berger milizia antifaxistetan espezializatutako historialaria. Memoria historikoaren eta genero ikuspegiaren aterkipean proiektu ugari abiatu dituzte; Milicianes (Emakume milizianoak) dokumentala, Les Combatents (Borrokalariak) liburua eta, orain, Museu Virtual de la Dona Combatent (Emakume borrokalariaren museo birtuala). "Historiak eraikitzeko datuak eskaintzen ditugu eta bizitzak berreskuratzeko memoria bilatzen dugu", horrela laburbildu dute historiaren eraikuntzan egiten duten bidea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
Iruñeko atxilotze-aldi luzea

Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-10-11 | Usurbilgo Noaua
1936ko gerraren oroimenean barneratzen laguntzen duen ibilbidea prest dute Usurbilen

"Gerraren Oroimena" izeneko ibilbidea osa dezakezue noiznahi Usurbilgo erdigunean.


Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garcia
“Harrotasun antifaxista, esker ona, poztasuna, amorrua… sentsazio gazi gozoak bizi ditugu prozesu honen amaieran”

Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garciak hunkituta hitz egin du, Ezkabatik ihes egindako gasteiztarraren gorpuzkinak jasotzerako orduan. Nafarroako Gobernuak egindako urratsa eskertuta, hamarkada luzetan pairatutako isiltasuna salatu du ekitaldian.


Iruñeko Erorien Monumentua
Eraitsi, adieraberritu edo historia museo bihurtu

Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Donostiako Polloe hilerriko gurutze frankista eraisteko eskatu du EH Bilduk

CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


Otxandioko sarraskitik 88 urte betetzen diren egunean, EH Bilduk mozioa aurkeztu du Senatuan Angel Salas Larrazabali kondekorazioak kentzeko

Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.


Bego Ariznabarreta Orbea. Gerrarik ez
“Gure aurrekoek bizitako gerraren traumak eta sintomak ditugu oraindik”

Gurasoak hilik, etxeko ganbara husteari ekin zioten
seme-alabek. Hainbat gauzaren artean, koaderno eta paper sorta, argazkiak eta nahi beste agiri. Bego Ariznabarreta Orbeak aita aspaldi zenduaren gerrako memoria harrigarriak zurian beltz irakurri, eta jabetu zen altxorraz,... [+]


Manuel Azcona 1936an hildako diputatu errepublikanoaren gorpuzkiak eman dizkiote familiari

Larunbatean aldundian egindako ekitaldian Azconaren biloba María Jesús Fuertesek jaso ditu gorpuzkiak, bere seme-alabekin batera. Ekitaldian gogorarazi dute 1936-1945 urteen artean 376 pertsona exekutatu zituztela, horietatik 299 epaiketarik gabe.


Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


Eguneraketa berriak daude