2019an sortu zuten Nafarroako Torturatuen Sarea eta taldeak lortu du torturatuen oihua kalera eta erakundeetara helaraztea. Helburu nagusia argia da: egindakoaren aitortza, justizia, erreparazioa eta ez errepikapenaren bermea. Badakite zaila dela, baina bidea has dezatela aldarrikatzen dute, eta horretarako Nafarroako Gobernuari eskatzen diote egin dezala Nafarroako torturatuei buruzko ikerketa.
Nafarroako Gobernuak badu nora begiratu, 2016an Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiak, 1960tik eta 2013rako epean EAEn izandako tortura kasuei buruzko txostena egitea enkargatu zion Kriminologiaren Euskal Institutuari. Paco Etxeberria, Martin Beristain eta Laura Pegok zuzendu zuten lana. Epe horretan 3.577 herritarrek jarritako 4.113 tortura salaketa bildu zituen txostenak, horietako 500 bideoz jasoak eta 202ko lagin bati, Istanbulgo Protokoloa egin zioten.
Txostenaren esanetan, “202 pertsona horietatik 197k atxiloketa inkomunikatuan zehar izan zuten tortura-esperientziaren benetako eta egiazko kontakizuna egin dutela uste da”. Lagina, jakina, kopuru orokorraren ispilu da, eta horra hor txostenaren balioa. Euskal Herrian torturari buruz inoiz egin den azterketa sakonena da eta ondorioak ugariak. Haietako bakarra azpimarratuko dugu hemen: sinesgarria da Guardia Zibilak epe horretan 1.589 pertsona torturatu zituela, Espainiako Poliziak 1.561 eta Ertzaintzak 310.
Foru Gobernuak bazuen nora begiratu, beraz, eta aurreko legealdian, Uxue Barkosen gobernuak EAEkoaren antzeko enkargua egin zien Kriminologiaren Euskal Institutuari (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari, torturari buruzko ikerketa egin zedin 1960tik 2017ra, horretarako 30.000 euro jarriz. Espainiako Gobernuak (PP), Nafarroako Ordezkaritza medio, helegitea jarri zion ikerketa ahalbidetzen zuen arauari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen araua. Azkenean, alabaina, oroimen historikoan oinarritutako zirrikitu bat topatu zuen Ana Olloren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako sailak eta bideratu zen 1960-1978 epearen ikerketa.
Txostenaren Ondorio nagusia honakoa da: 153 herritarrek 164 tortura kasu salatu zituzten, hau da, batzuk birritan torturatu zituzten. EAEn ez bezala, hemen bi pertsonari bakarrik egin zitzaien Istanbulgo Protokoloa. Bistan da, oro har, EAEkoaren bidetik egindakoa bada ere, askoz azterketa xumeagoa dela, eta Kriminologia Institutuak berak aitortzen du seguruenik salaketa gehiago daudela epe horretan eta aholkatzen du ikerketa 2013ra arte luzatzea.
Baina Nafarroan 164 kasu baino askoz gehiago daude. Euskal Memoria Fundazioak torturari buruzko beste lan handi bat argitaratu zuen 2016an eta hartan, Euskal Herrian 4.643 pertsonari eragiten dieten 5.657 tortura kasu identifikatu dituzte 1960-2014ko epean. Hau da, pertsona asko hainbatetan torturatu zituzten eta bateren baten kasuan bost aldiz. Bada, horietatik, 693 Nafarroako kasuak dira, eta Nafarroako Torturatuen Sarearen arabera, 1.000tik gora izan daitezke.
Non dago Mikel?
Iruñeko aretoan, hunkituta, ikusleak txaloka hartu du Non dago Mikel? filmaren amaiera. Filman ez zegoen adin batetik gorakook sarri ikusi eta entzun ez dugunik, baina ostera ere torturaren irudia ikuslearen erraietan iltzatzea lortu zuen. Ez zen nahikoa semea torturaz hiltzea, eta amari “bila ezazu objektu galduetan” ihardetsi zion guardia zibilak ankerkeria noraino eraman daitekeen erakutsiz; Ion Arretxeren testigantzak oroitu digu edonor izan daitekeela; eta Jorge Argote Guardia Zibilaren abokatuaren prentsaurrekoa, estatuak torturari emandako inpunitatearen lekuko da.
Filmarekin egileek, halaber, asmatu zuten Pedro Gómez Nieto Guardia Zibilaren kapitaina eta Juan Alberto Perote Cesideko buruaren arteko elkarrizketa hedabideetara eramanez. Audio hartan Gómez Nietok hoztasun eta normaltasun handiz onartzen zuen Mikel Zabalza Guardia Zibilaren eskuetan hil zela, poltsaren tortura egiten ari zirenean, eta nola hori ohiko praktika zen. Público egunkariak argitara emandako audioaren harira, Nafarroako Legebiltzarrak lehenbiziz eskatu zuen aho batez Zabalzaren heriotza ikertzea. Ekainaren 26an, halaber, torturaren inguruko adierazpen bat aho batez onartu zuten Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak. 2021. urtean era horretakoak lorpen gisa saltzea ere bada komeria eta egoera non den ere erakusten du.
Nafarroako Torturatuen Sarea hainbatetan atera da kalera, 2020ko martxoan 1.000 aulki huts jarri zituen Gazteluko Plazan, eta hainbat manifestazio jendetsu ere deitu ditu. Azken agerraldia iragan ekainaren 26an izan zen, Torturaren biktimei babesa emateko Nazioarteko Egunaren harira. Beti eskaera bera dago oinarrian: Ikertu eta aitortu. Nafarroako Gobernuari dagokio ikerketa bururaino eramatea, baina jadanik legealdiaren bi urte iragan dira eta ikerketa eskaerak zain jarraitzen du bulegoren bateko tiraderaren batean. Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak egin die harrera nafar torturatuei, Maria Chivite lehendakariak ez oraindik, ezta UPNko eta PSNko Legebiltzarreko taldeek ere. Euskal gatazkaren kontakizun bakarraren testuinguruan ondo ulertzen diren jarrerak dira –polizia gutxi batzuek torturatu dute, ez estatuak–; baina giza eskubideen begiradapean ulergaitzak dira bigarren, hirugarren edo laugarren mailako biktimak eta herritarrak bereizten dituzten jarrerak.
Ondoko erreportaje hau ere honekin batera argitaratu da:
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]