Iraultza Txikien Akanpadaren (ITA) bigarren edizioa egingo da abuztuaren 25a eta 29a bitartean Artean (Bizkaia). Su txikiak batuz piztu nahi dute sute handi bat, kapitalismo patriarkala amaitu eta lurra ongarrituko duena, bizitza modu berriak loratu daitezen. 2018an bezala izango dira galderak eta erantzunak eztabaidatzeko mahai inguruak, musika, borrokak saretzeko espazioak, antzerkia, haurrentzako jarduerak, poesia, mobilizazio desobedientea... baina errazio doblean: 3 egunetik 5era egin du jauzi bigarren ITAk.
Lehenbiziko ITA 2018an egin zen, Zubietan (Gipuzkoa), ostiral arratsaldean hasi eta igandera bitarte. Kanpaldia egitearen proposamena Lurralde Askea kolektiboak egin zuen. “Ongi Bizitzeko 100 konpromiso liburua argitaratu genuen 2017an. Hurrengo urtean kanpaldiaren ideia sortu zen, eta hainbat herri mugimendutako pertsonak bat egin genuen antolakuntzan. Egun politak izan ziren, oso intentsuak, konplizitate batzuk ehundu ziren”, gogoratu du Haizea Ziluagak. Balorazioa baikorra izan zen, eta ITA bi urtean behin antolatzeko erronka jarri zioten beren buruari.
Olatz Talavera Etxeberria Zubietan egon zen, baina ez zuen antolakuntzan parte hartu. Bigarren ITArako batu da lantaldera: “Lehen ITAn herri mugimendua saretu eta indartzea zen helburu nagusietako bat, eta orain ere bada horren beharra”. Antolaketan lehenbiziko ITAko zenbait pertsona mantentzen dira, beste batzuk ez, eta askotariko mugimenduetan ari diren militante berriak gehitu dira: “Feministak, antiespezistak, migrazioaren alorrean gabiltzanak, presoenean, formazioan, pobreziaren aurrean antolatzen, ekologistak... Zabalak gara, eta zabalagoak izan nahi dugu”, dio Talaverak. Zubietako kanpaldian eskualde hartako pertsonak eta bertako borroketan inplikatutakoak parte hartu zuten bezala, oraingoan beste asko Arratiakoak dira.
COVID-19aren ajeak
2018ko ITAren aurkezpen testuan, Euskal Herria eta herrigintza lurrikara baten erdian zeudela hausnartzen zuten antolatzaileek: 2008ko krisia eta ongizate estatuaren paradigmaren amaiera, gatazka nazionalaren eraldaketa eta Euskal Herriaren normalizazio prozesua, Greziako edo Latinoamerikako gobernu aurrerakoien amiltzea... “Nola ez sentitu noraeza? Nola ez sentitu geure errealitatean eragiteko erreminta egokirik eza? Berriak sortzeko beharra?”, zioten orduan. Ez du ematen galderek aktualitaterik galdu dutenik, lurrikara horietariko asko presente daudelako oraindik, eta, batez ere, horiek guztiek txiki utzi dituen berri bat sufritzen ari garelako: COVID-19a eta berau profitatuz kapitalak antolatu duen ofentsiba.
2020an egitekoa zen bigarren ITA, baina osasun krisiaren ondorioz asmoa atzeratu behar izan zuten. Azken urteagatik galdetu diogu Ziluagari: “Asko eragin dute koronabirusak eta botere guneen neurri antisozialek. Herri mugimenduak eta aktibismoa sakon baldintzatu ditu”. Zubietako ITAra deitzeko zabaldu zuten bideoa etorri zaio gogora. Zirkuko arkakusoen eta herritarren arteko paralelismoa egiten zuen bideoak. Arkakusoak kristalezko kupula batez estaltzen dira, ihes egin ez dezaten. Hasieran horma ikusezinaren aurka kolpatzen dira, harik eta, saltoak mugen barnean egitera ohituta, kupula kentzea dagoen ihes egiteko beldurrik gabe. Azken urtean kupula are estuago batean bizitzera ohitu garela uste du, eta erronka berdina izaten jarraitzen duela: “Arauetatik eta legeditik harago salto egin, mundu hobeago bat lortzeko. Azken urteak nabarmenago erakutsi du hori elkar zainduz, txikitik eta hurbiletik, desazkundetik egin behar dugula”.
Desobedientzia
Desobedientzia eta antolakuntza dira baimentzen digutena baino harago salto egiteko erreminta nagusienetakoak. Lehenbiziko ITA Zubietan egitearen arrazoietako bat bertan borroka bizi bat zegoela izan zen: erraustegiaren aurkakoa. Kanpaldiari amaiera martxa desobediente batek eman zion. Ertzaintza oldartu zen manifestarien aurka, baina zapore goxoa utzi zuen martxak. Artean ere bada borrokarik, eta egongo da mobilizazio desobedienterik. Zer motakoa eta zer borrokan zentratua... “Abuztuaren 29an jakingo dute bertaratzen direnak”, dio Talaverak irribarre gaiztoz.
Arteako Basoa erdigune
Bigarren ITAren epizentroa Basoa Defendatzaileen Etxea izango da, eta jarduerak ondoko espazio eta herrietara ere hedatuko dira. Baso baten erdian dago Basoa, ehunka metro koadro dituen etxea, dozenaka pertsona hartu ditzakeena, eta hilabeteak direla egokitzen ari direna auzolana oinarri. Proiektua Artea Saretik irten da, eta sarearen “eboluzio” bezala ulertzen du ekimenaren parte den Talaverak. Mota guztietako errefuxiatuak hartzen ditu Artea Sareak, berdin dio beren lurraldetik ihesean irten diren goseagatik, gerragatik, klima aldaketaren ondorioengatik edo errepresio politikoak bultzatuta. Gune “politizatuago” baten premiak erditu du Basoa: “Etxe bat non mundu osoko aktibistak elkartuko diren. Bertako eta kanpoko aktibisten elkargunea, aktibismoa birpentsatu eta praktikatzeko tokia”.
ITA denona izango da, edo ez da izango
Egitarau oparoa eta mamitsua prestatu dute antolatzaileek (ikusi aparteko koadroa), baina edukiari besteko garrantzia ematen diote moduari. Kanpaldia denona da eta denon artean aterako dugu aurrera aldarria praktika bihurtzeko erronka jarri diote beren buruari. Horretarako, besteak beste, bertaratzen den orok bere aletxoa jarri beharko du –sukaldean lagundu, komunak garbitu, itzulpengintzan aritu hitzaldi batean, lantalde batean sartu...–, eta goizero ordu beteko asanblada orokorra egingo da eguneko beharrak antolatu eta suertatu daitezkeen arazoak partekatzeko. Finean, amesten den jendarte eredua bost egunez gozatzea da helburua, Ongi Bizitzeko ariketa praktikoa. “Ongi Bizitzea borroka egitea ere bada, borroka egin denok Ongi Bizitzeko”, dio Talaverak. Horregatik autoantolatutako kanpaldi parte hartzailea eraiki nahia, “adin guztientzakoa, euskaratik, feminismotik, antikapitalismotik edo elikadura burujabetzatik”, zehaztu du Ziluagak.
* Izen ematea eta egitaraua: Antolakuntza errazte aldera, aldez aurretik eta ahalik eta goizen izena ematea eskatzen du antolakuntzak, “zenbat eta lehenago hobe”, ita.eus webgunean. Hemen egitarau mardula:
Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]
Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.
Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]
Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]
Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]
Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.
Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.
Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.