Desinhibizioaren zain

  • Urrunagako urtegiak J Martina hirukotea hartu du gaurkoan. Kontzertuak edo ekimen kulturalak egitea batere ohikoa ez den Legutioko ur bazterrean antolatu dute gaztetxeko IV. urteurrena. Udaberri eta uda garaietako beroak eragindako izerdi itsaskorretik urrun sumatzen da gaurko giroa, ateri dago, baina termometroaren merkurioak ez du gora egiteko asmorik.

J Martina, Gernikako Astran emandako kontzertua. Irudia: Astra

2021eko uztailaren 25ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gauaren iluntasun beltzak hartu ditu arabar Gorbeialdeko bazterrak, baina Barañain eta Larrabetzuko Javi, Kattalin eta Anek ekarritako fokuek argiztatu dute gaua. Afaria eta geroko bertso tartearen ostean, J Martinakoek hartu dute oholtza. Bertsoa eta autotunea bata besteari segika ari dira gaurkoan, pentsaezina izango zen duela urte gutxi, ezta? Eta, gainera, ezberdintasunean antza duten bi genero mota hauek elkar erakartzen dute.

J Martina
Noiz: uztailak 10
NoN: Legutioko Urrunagan

Teklatua, gitarra eta bi mikrofono besterik ez. Sinpletasunaren edertasuna goraipatzen dute. Mini gona eta kaputxadun crop top-a jertsearekin nahasten dituzte J Martinakoek. Estetika pentsatua eta landua dutela agerikoa da, gaurkotasunez jantzita daude.

Oholtza gainera igo eta gaueko ihintza gainetik kentzeko nahian dantzan jarri dira larrabetzuarrak. Desira, Su, Beste Zerbait, Mundu Zahar eta Oraindik ez abestiekin berotu dute bertso osteko giroa. Haiek ere bertso sorta bat abestu dute, baina noski autotunearekin batera. Koldo Izagirrek eta Joseba Tapiak egindako Lagun galduaren geografia kantaren bertsioa abestu dute. Nahasketa berezi bezain berriztatzaileak ondo ematen dio belarriari eta entzuleen artean nabari da, belaunaldi arteko proposamen garaikidearen beharra dagoela.

Laguntasunez eta konplizitatez jositako gau-giro honetan ikusleei eskainitako abesti bat egin dute. Dellafuentek eta Novedades Carminhak elkarlanean egindako Ya no te veo abestiaren bertsioak jendea dantzan jarri du. Aulkitik altxatu eta mugitzeko grina eta gogoa usaintzen dira, baina egoerak oraindik ez du desinhibiziorako aukerarik ematen. Hala ere, aulki gainean dantzatzen jarri denik ere badago. Festarako irrika sumatzen da, gorputzek desinhibiziorako gogoa dute, baita J Martinakoek ere. Eserita egotea beharrezkoa izango ez den zuzeneko baten ametsa noiz etorriko zain jarraitzen dugu Spotifyko playlist-a entzun bitartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Eguneraketa berriak daude