Izpirituz inguratuta bizi gara. Gure artean daude eta gure esku dago beraiekin hitz egitea. Gure iraganeko izpirituek ezagutzak irakatsi nahi dizkigute eta gure esku dago horiek entzutea, barneratzea eta gure arimarekin nahastea, baita prozesu horretatik irakaspenak ateratzea ere. Hori da Ibonrg-ek (Ibon Rodriguez) eta Enrike Hurtadok euren azken proiektuan egin dutena: medium papera hartu eta Joxean Artzeren izpiritua inbokatu.
oMOrruMU baMAt (Ibonrg + Enrike Hurtado)
Noiz: uztailak 2
NoN: Bira (Bilbo)
Erritoa Bilboko Bira gunean izan da ekaitza urruti ez duen ostiral arratsalde batean. Eguraldia ere lagun dugu, halako esperientzia baterako ezin aproposagoa begitantzen baitzait hodei ilunen eta trumoien mehatxua. Inbokazioa Jon Martinen margolanaren aurrean egin da, Ibonen ahotsaren eta Enrike Hurtadok sortutako txalaparta loop-en laguntzaz. Bi lagunak euren disko berria aurkeztera datoz: Joxean Artzeren olerkiak oinarri hartuta hamaika abestiz osatutako lana. Ez da omenaldi sinplea, egileek artista usurbildarraren olerkiak musikatu baino, bere obratik abiatuta irakaspenak euren koordenatuetara hurbildu eta artefaktu berri bat sortu baitute. Hori da gaurko espiritismo saioan aurkeztu behar dutena.
Txalaparta deia ketan joan ahala hasi da Ibonen kantua. Bere abesteko modua aski ezaguna dudan arren, bere ahotsak beti sorgintzen nau. Amorruz betetako orroak jaurtitzeko gai da, baita melodia gozoekin entzuleak xarmatzeko ere. Hil zara (Repetidor, 2019) lanean harrituta utzi ninduen, baita 2020ko MEM jaialdian egin zuen emanaldian ere. Enrike Hurtadok, bestetik, txalapartaren ertzetatik loop inguratzaileak eta ahotsarekin bikain lotzen diren melodiak sortzen ditu ehun sendoa osatzeko.
Aurkarien konfrontazioa izan da emanaldia. Barneko eta barruko munduak elkartu dira abestietan. Iluntasuna eta argitasuna txanpon beraren bi aldeak direla erakutsi digute o! Donostia abestian. Euria bezain garden eta haizea bezain biluzik agertu dira batzuetan, ilun eta kriptiko besteetan. Ahotsarekin jolastu eta melodietatik kaosa sortu dute atso otsoa-n. Zenbakiekin sortutako abestiei kopla batek jarraitu die, tradizioa eta esperimentazioa aurrez aurre ipiniz. A capella abestu dute batzuetan, teklatu eta makinak izan dituzte lagun besteetan, mundu organikoaren eta sintetikoaren arteko dantzan.
Erritoa bukatuta, kea eta kedarrarekin zikinduta bukatu dugu bizitzaren absurduaz jabetzearekin bat. Lilura desegin denerako medium-ak eszenatokitik desagertuta zeuden eta izpirituari agur esan behar izan diogu.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.