Urteak daramatza lanean Hego Euskal Herriko Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta Ipar Euskal Herrikoa enbor horretatik jaio da. Badakite Frantziak ez diela oparirik egingo, baina osasungintzaren euskalduntzean urrats txikiak eman daitezkeela ziur dira.
Elkartea sortzeko biltzarra ekainaren 26an egin zuten Makean. Osasungintzako dozena bat profesional elkartu ziren. Jende gutxiago espero zuten eta pozik daude lehen deialdia egin duten bultzatzaileak. Horietako bat da Xan Berterretxe medikua: "Biziki ontsa joan zen biltzarra eta biltzarrean izan ez ziren beste dozena bat osasun langilek igorri digu mezua erranez interesatuak direla". Parte-hartzaile kopuruagatik eta piztutako interesagatik gustura egoteaz gain, biltzarrak balio izan die konturatzeko profesional bakoitza bere txokoan ari dela lanean, hau da, osasungintza euskalduntzen urrats praktikoak ematen ari direla hainbat profesional eta gaiaren inguruko gogoeta hainbat ere eginak direla. Elkartearen bidez, norbere txokotik atera eta emandako pausoak elkarbanatzea litzateke aurrera begirako asmoa.
Elkartea sortu berria da eta badakite urratsak poliki-poliki emango dituztela. Hala ere, hiru helburu finkatu dituzte. Lehenik, ospitaleetan euskararen erabilera bultzatu nahi dute eta batez ere Baionako ospitalera begira daude. Ospitale horretan urtetan egon da euskararen erabilera sustatzen zuen talde bat, baina azkenaldian geldirik zegoen. Sorrera biltzarrean izan dira talde horretan ibilitako hainbat kide eta adierazi dute taldea berriz lanean hasiko dela.
Bigarrenik, idatzizko materiala euskarara ekartzea nahi dute, direla pazienteen diagnostikoak, jendeari ematen zaizkion oharrak, osasun guneetan pazienteen eskura egoten diren esku-orriak... Alor horretan konturatu dira nork bere txokotik halako lanak eginak dituela, eta gehiago eta hobeto egitea litzateke helburua.
Hirugarrenik, Euskararen Erakunde Publikoarekin harremanetan jarri nahi dute. Erakunde horren babesean, ikerketa sakon eta luzea egin nahiko lukete. Hiru ardatz izango lituzkeen diagnostikoa osatu nahi dute. Lehenik, neurtuko lukete zenbat langile euskaldun ari diren lanean osasun zerbitzuetan. Bigarrenik, galdetuko lukete profesionalok euskara erabiltzen duten lanean –lehen hitza euskaraz egiten duten eta abar–, eta hirugarrenik, galdetuko lukete ea zenbat pazientek eta zenbat aldiz hizkuntzagatik diskriminazio egoerak bizi izan dituzten.
Euskarak ez du ofizialtasunik Ipar Euskal Herrian eta elkartearen lanak ez du inolako babes juridikorik izango. Badakite hori osasungintzan euskararen erabilera sustatu nahi duten profesionalek. Hala dio Berterretxek: "Oparirik ez dugu ukanen, babes juridiko izpirik ez dugu izango, eta hala ere, gauzak egin daitezke. Orain Ipar Euskal Herrian badira profesional euskaldunak eta urrats ttipiak eman ditzakegu. Dena den, Frantziaren inposaketak ez digu ahalbidetuko osasungoa euskalduntzen".
Elkarte berriak harreman estua du Hego Euskal Herriko Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin eta ikuspegi nazionalari eutsi nahi izan diote. Hala ere, elkarte autonomoa da Ipar Euskal Herriko Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea. Hegoaldekoak egindako bidea Iparraldera egokitzeko beharra ikusten dute eta horretarako elkarte berria sortzea hobetsi dute. Dirulaguntzak lortu nahi izango balituzte, berriz, derrigor Ipar Euskal Herrian finkatutako elkartea beharko luke izan.
Bidea hasi besterik ez du egin elkarteak. Osasun arloarekin erlazioa duen edozein profesionalentzat irekia da taldea eta harremanetan jartzeko ondoko posta helbidera idazteko eskatu dute: oeeiparralde@ni.eus.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Anton Txekhov, Raymond Carver eta Alice Munroren ipuingintzari buruzko mahai-ingurua egin dute Iker Sancho, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria idazle eta itzultzaileek, Ignacio Aldecoa zenaren ipuin literarioaren jaialdian, Gasteizen. Beñat Sarasolak gidatuta, autore... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]