Lehendik ezagunak baldin badira xatar edo pardel edo pixoihal berrerabilgarriak, behin eta berriro garbitzeko eginak izanik pixoihal sintetiko oso kutsagarrien alternatiba direnak, orain horien erabilera errazteko sistema jarri du martxan Baionako enpresa txiki batek: pixoihal garbigarrien alogera eta, Baiona-Angelu-Miarritze eremuan, garbiketa zerbitzua.
Baionako Les Petits Popotins elkarteak sustaturik, Iparraldean jada 40 familiak erabiltzen ditu xatar garbigarriok errentan, berrikitan Irulegi Irratia-ri Aiherrako (Nafarroa Beherea) ama gazte batek kontatu dionez. Bakoitzak hilabetean 20 euro pagatuz eskuratzen ditu etxean behin eta berriro erabili eta garbitzeko moduko pixoihalak eta, haurra handituz doan heinean horiek txikiegi bilakatu ahala, handiagoak eskuratzen ditu, xatarrak erabili beharreko adina gainditu arte.
Horrez gain, bigarren zerbitzu mota ere eskaintzen du Les Petits Popotins elkarteak, Baiona, Angelu eta Miarritzen: erabilitako pardelak astean bitan bildu, garbitu eta itzultzen ditu, hilean 60 eurotan.
Elkarteak atelierrak ere eskaintzen dizkie, Baionako egoitzan, oihal naturalezko xatar garbigarriok egiten ikasi eta laguntzeko, moztu eta josi.
Irulegi Irratiak elkarrizketatu duen amak nabarmendu duenez, alokairu sistemak asko errazten dio pardel kutsagarriak baztertu nahi bai baina garbigarrietarako jauzia egiteko zalantzan dabilen gurasoari: ea pixoihal ‘normal’ baten emaitza berdina lortuko duen, erraza ote den jantzi-eranzteko bezala garbitzeko, umeak ondo soportatuko duen…Inbertsio ekonomikoa ere bada haur batek behar duen pardel kopurua erostea.
Kezka horiek denak arintzen ditu Les Petits Popotinsek plantan ezarritako alogera sistemak: hasierako inbertsio handirik ez da behar, haurra hazi ahala pardel handiagoak eskuratzen ditu, edozein galdera edo arazoren aurrean hurbil daude…Bestalde, pardel sintetikoen eta alokairuzko garbigarrien arteko alderaketa ekonomikoa egiten hasita, Aiherran elkarrizketatutako Maina Ithurraldek kazetariei esan dienez, ohiko xatarretan ume bakoitzagatik 1.500-2.000 euro gastatzen da hasieratik bukaerara eta, aldiz, alogerazko sistema honekin gastua erdira jaisten da.
Christel Chéreauk sortutako Les Petits Popotinsek bere webean oroitarazi duenez, haur bakoitzak jaiotzetik bere eginkarien kontrola lortu arte 5.000 pixoihal erabiltzen ditu, denetara tona bat hondakin metatzen dutenak. Hondakinok gaur egun errausketara doaz. Horrez gain, pardel sintetikoek hainbat kutsagarriren arrastoak daramatzate, haur jaio berriek larruazaletik barneratzen dituztenak. Pardelen osagaiak Iparraldean bertan egiten dira, batzuk aniztasun funtzionala duten pertsonek moztu eta josiak.
Lau geruzatan daude antolatuak pixoihalok. Kanpoko azala antolatuta dago ez bustitzeko moduan. Barrutik datoz beste bi geruza banbu zuntzez eginak, pixa xurgatzen dutenak. Eta azken geruza da, barnekoa, gorotza bilduko duena; zuzenean komunera jaurtitzen ahal da… edo komun konpostagarrira. Hori ez beste hirurak dira garbitzen direnak, gainerako jantziekin batera garbigailuan.
Ipar Euskal Herriko hondakinen kudeaketa egiten duen Bil ta Garbi partzuergoak bideo batean laburbildu du sistema nola funtzionatzen duen.
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.