Zein kasu izan daitezke txertoa hartzea lau bider pentsatu beharrekoak?

  • Marisa García Alonso Espainiako farmazialaria da, analisi klinikoetan berezitua. Hainbat ospitaletan lan egin izan du eta farmaziaz gain, Klinikari Aplikatutako Analisiak Ikertzeko Laborategia dauka. Núria Coll kazetariak elkarrizketatu du Youtubeko Soycomocomo kanalean eta hemen jaso ditugu elkarrizketa horretan txertoa hartzea bi bider pentsatzeko gomendatu dituen faktoreak. Zera adierazi du bere ofiziotik gaian nola kokatzen den azaltzeko: "Ez naiz txertoen aurkakoa, baina medikamentuak dira eta beraz, zuhurtziaz erabili behar dira, beharrezko jarraibideekin, ahalik min eta kalte gutxien sortzeko. Ni analista naiz, beraz, nire lana da norbanakoa baloratzea edozein tratamendu jarri aurretik, erabaki ahal izateko zergatik eman medikamentu bat eta ez bestea. Guztioi ez digu gauza berak balio, eta denoi ez digute eragin bera egiten ezta elikagaiek ere".


2021eko ekainaren 30an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Txertoaren aukeraren aurrean, immunitate sistema indartzeko proposamenetara jo ohi du. Elkarrizketan zehar azaldu du immunitate sistemako zein faktore ahul izateak ekarri dituen COVID-19 larri jasateko arriskuak: gaixotasun gehiago harrapatzeko joera dutenak –obesoak direnak, diabetikoak, hipertentsoak...–, hesteetako desorekak izatea, mukosen erantzun egokia ez izatea, NK (Natural Killers) zelulak baxu izateak, D bitamina falta... Elkarrizketan azaldu du baita ere nola indartu immunitatea besteak beste COVID-19aren aurrean: "Gure osasun profesionalengandik jaso beharko genukeen diskurtsoa izan beharko litzateke gure immunitatea zaintzea elikadura, ariketa, deskantsuaren bidez eta estresa zainduta, eta ez hainbeste 'txertatu zaitez, txertatu zaitez, txertatu zaitez'”.

Sarritan azpimarratu du norberaren erabakia dela, eta inongo kasutan ez lukeela behartuko pertsona bat txertoa hartzera. Eta bereziki aipatu ditu txertoaren ondorio kaltegarriei loturiko faktore hauek:

Adina

"Zentzu handia du arrisku handiko pertsonei txertoa jartzeak. Hauek ere jasan dituzte txertoen ondorioak, baina egia da arrisku maila handiagoa zutela. Gizarte talde horretan birusaren hilkortasuna oso deigarria izan da. 70-75 urtez gorakoez ari naiz eta pertsona bakoitzaren arabera ere bada. (...) Baina hortik behera, 50 urtez behera edo baita 60 urtez behera ere, kasu bakoitza baloratu behar da txertoa hartu aurretik. Eta noski, umeena ez dut pentsatu ere egiten".

Tronboak izateko faktoreak

Elkarrizketan zehar aipatu du S proteina eskas izatea dela tronboak jasateko faktoreetako bat: "S proteina koagulazioaren inhibidore moduko bat da: honek 5 faktoreari agintzen dio koagulatzeari uzteko, dagoeneko aski koagulatu delako. S proteina eskas denean, koagulazioak jarraitu egiten du eta orduan sortzen dira tronboak. Oso ohikoa da herritarren artean. Eta genetikoa da, beraz, oso kontuz ibili behar da, elikadura zaindu... eta txertoari begira, zuhurtzia erabatekoa izan".

Lehendik COVID-19a pasata dutenak

"Koronabirusa pasa duena txertatzeak ez du ez hanka ez bururik. Immunologiaz gutxieneko oinarria duenak badaki hori". Urtebetean egin dituen analisi klinikoetatik ondorioztatu du COVID-19a pasatu duten gorputzek ez dutela memoria immunitarioa galtzen eta beraz, gorputz hori berriz kutsatzen bada, gorputza aurre egiteko gai dela: "Birusa pasatu duen pertsonak, zentzu horretan, zortea dauka, ez du txertoan pentsatu beharrik. Dagoeneko ikusten ari gara Pfizer-Moderna txertoen modukoetan antigorputzak erortzen hasten direla bi hilabetera eta hori ez da gertatzen immunitate naturalarekin". "Nik txertoa hartu aurretik beti antigorputz proba bat egingo nuke, garbi izateko ez dudala birusarekin kontakturik izan aurretik".

Ugaldu nahi dutenak

"Uste dut ugalkortasun garaian dagoen pertsona batek eta seme-alabak ekarri nahi baditu, agian hobe lukeela immunitatea zaintzea txertoa jartzea baino, ondoren haurdun ez geratzeak ere angustia handia sortzen baitu eta agian txertoa hartzeko beharrik ez zeukan, 30 urterekin COVID-19az zerbait gertatzeko dagoen probabilitatea oso eskasa baita".

ERREPORTAJEA

Artikulu hau, erreportaje zabalago baten barruko zatia da. Erreportaje nagusia hemen irakur dezakezu:

Txertatu ez den mediku bakan horren motiboak zein dira?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


Hemen dator Gorillas, kalea hiltzeko makina berria: zuk eskatu eta 15 minutu barru etxean bertan jasoko duzu

Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]


2022-02-16 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
“Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko”

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


2022-02-15 | ARGIA
COVID pasaportea eta bestelako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu dira Nafarroan

Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]


2022-02-07 | ARGIA
Grebak deitu dituzte Osakidetzan otsailaren 25 eta 28rako, “Jaurlaritzaren konponbide ezari” aurre egiteko

"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]


Ziztada

Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.

Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]


2022-01-28 | La Bogue
Covid pasea Naomi Klein eta Deleuzeren argitan

La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.


Langileen eskubideak, sintoma arinekin

“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]


Jaurlaritza Osakidetza desegiten eta osasun sistema pribatua indartzen ari dela salatu dute milaka lagunek

Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Txertoa hartu edo ez, COVID-19a pasatu berri duenak ez du berrogeialdirik egin beharrik EAEn

Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Zenbait inmunologok hirugarren dosia hartu beharra zalantzan jarri du

Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]


2022-01-13 | Sonia González
Bizi soziala berriro hasten denean jakingo dugu

Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.

Denok... [+]


Eguneraketa berriak daude