Jendea eta jendearen bizimodua manipulatzeko, bihurritzeko, bortxatzeko, urardotzeko, hutsaltzeko eta nahasteko biderik eraginkorrenetako bat hitzak manipulatzea, bihurritzea, bortxatzea, urardotzea, hutsaltzea eta nahastea da. Jabetzen naiz hutsal samarra dela artikulua Pernandoren halako egia batekin hastea, eta jabetzen naiz prentsa-zutabegileak ituan behar duela originaltasun deritzon kontzeptu optimista, baina badut jaidura bat esan gabe doazenak esan eta errepikatzeko; barkatuko didazue kontraesana.
Barkatuko didazue, edo agian hobe ez. Zeren hain justu “Nire kontraesanak ditut” esatea bihurtu baita azkenaldian norbere trakeskerien, astunkerien, makurkerien zuribide goxo. Segur aski hasieran jende bihotz onekoari edo hiperkoherenteari hiperexijentziaren lasta arintzeko balio izan zuten hiru hitz onbera haiek gaiztotu egin zaizkigu nabarmen, nornahik noiznahi nolanahi erabilki: bizitzan behin plastiko zahar bat edukiontzi horira bota ez zuelako kulpante sentitzen den ekologistak bai, baina baita energia berdearen etiketa xuxenaren pean ingurumena modu modderno batean hondatuz patrika berotzen duenak ere (bi adibide ausazko jartzearren, ausazkorik bada).
"Nor hasiko da, ba, halako 'libertate'-aldarri puru bati buru egiten, noiz-eta libertate pertsonalaren adoraldi honetan, non-eta libertate pertsonalaren gurtegi honetan"
Kontraesan onargarrien guardasol hipertrofiatuaren gerizpe linguistikoa gainezka dago oraintxe. Inkoherenteak, inkoherentzia larriz bere burua ez ezik ingurukoak ere kakazten baditu, hortxe du guardasola eskura, eta hipokritak, zer esanik ez, lasai ederrean jardun dezake guardasol bat esku banatan, A esan eta B egin, “nire kontraesanak ditut”-ka.
Denean bezala, esalditxoa egoki eta neurrian baliatzea dateke gakoa. Neurri hori zehazki zein den nik ez dakit eta jakin uste banu ere ez nuke esango, baina: bada erdibiderik norbere burua etengabe jipoitzearen eta norbere buruari den-dena barkatzearen artean; hizkuntzaren tranpatxo eder ezinbestekoen eta hizkuntzaren zepo galgarrien artean.
Izan ere, modako esaldi nartzisista-sortzaileen artean, bada bat are arriskutsuagoa, mukuruaren mukurua: “Izan zaitez zu zeu”. Hori ere, ziur asko, asmo on-onez sortua, baina betiko berbokrata aprobetxategiek higatua eta hutsaldua: jaiotzatiko aiurri itxuraz biologikoen zurigarri indibidualista. Edo sinpleago esanda: bakoitzak, besteen kaltean pentsatu gabe, nahi duenean nahi duena egin eta esateko autobaimena. Esalditxo sugegorriaren ondorioak, jakina, begi-bistakoak dira: besteak beste, xuxentasun politikoaren kontrakar ustez heroikoan “Ni halakoa naiz” lelo gisa hartu eta une oro sudur puntan jartzen zaiona egiten duen jendea, jende listoa. Zeren nor hasiko da, ba, halako libertate-aldarri puru bati buru egiten, noiz-eta libertate pertsonalaren adoraldi honetan, non-eta libertate pertsonalaren gurtegi honetan. (Beste atal oso bat mereziko luke libertate hitz urkatu, tirokatu, frijitu, gezikatu gaixoari egiten ari zaizkion, gatzaizkion txandrio doilorrak…).
“Garena aldatzeko egiten dugun hori gara”, esan omen zuen Eduardo Galeanok. Honezkero, batzuk hasiak izango dira esaldi hori ere bortxatzen, bizimodu duina soil-soilik norbere esku dagoela aldarrikatzeko, hots, bizimodu duinik ez baduzu “zaren hori aldatzeko behar adina egin ez duzun seinale” dela konbentzitzeko. Baina gaitz erdi jatorrizko esanahiari nolabait eutsiko bagenio. Izan gaitezen gu geu, baina igual ez denbora guzti-guztian. Inork ez diezagula esan zer egin behar dugun, baina galde diezaiogun elkarri, maiz samar, zer egin dezakegun. Ez izan idisko: ez izan beti zu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]