Giza eskubideez baino, zibersegurtasunaz nahiago du hitz egin Frontex-ek

  • 2004az geroztik, Europaren kanpoaldeko mugak kontrolatzen dituen agentzia dugu Frontex. Hamazazpi urtez lehen aldia da Europako Justizia Auzitegira deiturik dela, bi papergabeek haren kontra salaketa jarririk. Garrantzi handiko epaiketa dugu, justuki, Frontexek burutu giza eskubideen urraketak zein kanporaketa ilegalak frogatzeko bideo eta lekuko andana izan arren, orain arte inoiz ez duelako Justiziaren aurrean berea defenditu behar ukan. Etorkinak “mehatxu” gisa dauzka, eta senidetasuna alde batera utzirik, zibersegurtasunean eta armagintzan inbertitzen dabil.

Lehen aldia da Frontex edo Muga eta Kostaldeetako Guardiaren Europako Agentzia Europako Justizia Auzitegiaren aitzinera deitua dela. Parean dauzka bi papergabe –bata, senide oro herrian utzirik etorritako kongoar adingabea, bestea, emakume burundiarra–, giza eskubideen alde dabiltzan Front-Lex, Progress Lawyers Network eta Greek Helsinki Monitor egiturez inguraturik direla. Hamazazpi urtez lehen aldia da Frontexek Justiziaren parean beharko dituela bere nondik-norakoak azaldu, leporatua zaizkion joera krudelei buruz berea defendituz: Lesbos greziar irlara arribaturik, agenteek “bortizki inguratu, lapurtu, bahitu, atxilotu izana” eta azkenean, “taldekako kanporaketa bidez itsasoratu eta motorerik gabeko almadia batean urik eta jakirik gabe abandonatu izana”.

“Orain arte, Europako Justizia Auzitegiak ez ditu inoiz Frontexen praktikak aztertu, eta ez die inoiz baliabiderik eskaini biktimei. Auzitegiaren gain konfiantza dugu, biktimak entzunen dituela eta mundu guztiak ikusten duena ikusiko duela sinesten dugu, Frontexi kontuak eskatzeko eta Europar Batasunaren lurreko eta itsasoko espazioetan zuzenbide-estatua berrezartzeko gisan”, irakurri daiteke Front-Lexen agirian. Horrela da, “mundu guztiak ikusten duena”... ehunka bideo zein lekukok dituztelako agentzia honen kanporaketa ilegalak zein giza eskubideen urraketak islatzen. Parean, izan Justiziaren bidetik, ikerketa kazetaritzatik zein herritarrengandik, egitura honen kontrako presioak biderkatuz doaz. Hauen artean dugu sortu berri den Abolish Frontex mugimendua, helburua argi bezain garbi duena: “Egitura militar-industrial honen desegitea nahi dugu, eta honen ordez mugitzeko eta bizitzeko askatasuna dagoen jendarte baten gauzapena”.

Europako Batzordearen eskaerari segi, 2004an sortu zuten Schengen eremuko kideek Frontex, kanpoko mugen kontrolari dagokionez elgarren arteko kooperazioa bideratzeko. Baina, nahiko laster, batez ere 2015az geroztik, etorkinen “inbasio masiboaren” mamua inarrostearekin batera, Frontexen eskumenak, aurrekontua eta azpiegiturak handitu egin zituzten, oinarrian zeukan –ba ote zeukan?– gizatasun apurra alde batera utziz. Aurrekontua, 2006an 19 milioi eurokoa zuen, 118 milioikoa 2011n, 320 milioikoa 2018an eta 460 milioikoa 2020an. 5,6 bilioi eurokoa izan behar luke 2027an! 1.500 agente dabiltza gaur egun mugen kontrolatzen eta hemendik sei urtera 10.000 dituzte aurreikusten.

Diru eta mugazain kopuru ikaragarri handiak, ia hurbileko jarraipenik gabe. Azkenean, Iruzurraren Kontrako Europako Agentziak urte hastapenean ikerketa abiatu zuen, Frontexen gobernantzan “irregurlatasunak” eta “hutsegiteak” sumaturik. Hurbileko jarraipena bideratu beharra daukate europar instituzioek, are gehiago agentziak bi eskumen berri eskuratu dituen honetan. Batetik, tresneria (hegazkinak, dronak, radarak, itsasontziak, eta beste) bereber erosi dezake, estatuekilako dependentzia azkarki ttikituz; bestetik, agenteak armatuak izanen dira.

Migranteen etorrerari segurtasunaren betaurrekoekin begiratzen dio EBk, eta zeharka, Frontexen bidez, armagintzaren eta zibersegurtasunaren esparruetako enpresa boteretsuekin dabil tratuan. CEO Corporate Europe Observatory gobernuz kanpoko erakundeak otsailean plazaraturiko txostenean argi eta garbi agertzen da Frontex egiturak industria hauekin eskuz-esku garaturik duela bere estrategia. Medium.com komunikabidean plazaraturiko Frontex, l´EU, la politique de la peur (“Frontex, EB, beldurraren politika”) artikuluan irakur dezakegu laburpena.

Mugen kontrola: negozio emankorra

“Enpresen interes horiek ez dira neutralak, eta de facto Frontexen ikuspegia bideratu nahian dabiltza, hortik kontratuak eskuratuz” irakurri daiteke artikuluan. Lobbyinga deitzen zaio horri, eta 2017tik 2019ra egondako harreman hau dute azaltzen txostenean: 130 bat dokumentu, hamazazpi bilera, eta batez ere armagintzako eta zibersegurtasunerako 108 enpresekin izandako topaketak. Txosten honetan irakurri daitekenez, lobbyekilako harremanen %72 ez da deklaratua izan EBren gardentasunerako erregistroan eta dena dela, lobbyekin harremanik ez duela errepikatzen dabil agentzia. Zainketarako tresneriak (dronak, kamarak, robotak...), datu biometrikoen erabilera, sare sozialen ustiapena, eta armak dituzte gehienetan aipagai. Hartu-eman hauek horrela laburbiltzen ditu txostenak: “Industriaren posturak ondoko baieztapenean batu ditzazkegu: arazo guztiei erantzungo die teknologiak”.

Logika honen baitan, errazki esplikatzen dira azken urteetan giza eskubideen esparruan errepikatuz doazen eskandaluak. “Elkarrizketa ia guztietan, omisio nabarmena agertzen da teknologia eta tresna horiek giza eskubideetan izan dezaketen eraginaz –tartean, bizitza pribaturako, hobengabetasun presuntziorako eta askatasunerako oinarrizko eskubideak dira isilduak–”. Etorkinak “kudeatu beharreko objektu” gisa kontsideratzen dituzte lobbyek, “usu terrorismoari eta kriminalitateari loturiko mehatxu gisa”. “Beldurraren kanpaina horren bidez bioteknologien, zaintza-tresnen eta su-armen erosketa asko handitu daiteke. Armamentuaren industriak badaki hori, eta bere onurarako beldurra hedatzen dabil”, Frontex, l´EU, la politique de la peur artikuluaren arabera.

Zibersegurtasunaren hautua

Biometrics on the Move zein International Conference on Biometrics for Borders, gisa horretako gogoetak antolatzen dabil Frontex, teknologia bidezko aurpegi ezagupena zein bihotz-taupaden detektagailuak bezalako tresneria daukala gerorako aterabide gisa. Gaur egun jadanik martxan ditu, eta funtsean, urtarrilean, jendarte zibileko 61 egiturek zioten gutuna bidali Europako Batzarrari ondokoa galdatuz: “Mugen eta migrazioen kontrolerako teknologia automatizatuen erabilpenari buruzko debekua edo moratoria, giza eskubideei buruzko nazioarteko arauak errespetatzen ote dituen independenteki neurtu arte”.
Europako Kontu Auzitegiak ere iritzia plazaratu zuen ekainaren 7an: Frontex “ez da eraginkorra”. Autokritikatik, europar instituzio honek aitortzen du eskumen asko bideratu zaizkiola agentziari, benetako kontrolik eta balorapenik burutu gabe. Agentziaren eraginkortasun-eza azaltzerakoan, ordea, ez ditu mugen itxierak ondorioztatu heriotzak aipatzen. Alta, 1990ean izenpeturiko Schengen Itunaz geroztik, gutxienez, 40.000 migrantek dute bizia galdu, muga zeharkatu nahian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


Migratzaileen deportazioak azkartzeko lege-proiektu berria iragarri du Bruselak

Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.


Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Eguneraketa berriak daude