Hortxetan dugu uda, eta harekin, urtaro honi lotu ohi ditugun oporrak, urte osoan eman guztiaren ordaina balira bezala. Eta berriro ere jendeak joan nahi du… urrun. Munduaren beste puntako itsas-bazter, naturako mirari edota diskoteka ospetsuan egon nahi du, 2020-2021 urteak irakaspen ekologikorik eman ez baligu bezala. “Urrun. Hegazkinak eraman nazala ene egunerokotasunetik urrun”. Urrun edo hurbil. Euskal herritar batek nahiko du muga administratiboa zeharkatu, gure bazterrak deskubritzeko gogoz. Baina hara, aurten, nortasun agiriaz gain, bestelako bat erakutsi beharko diogu mugazainari: COVID ziurtagiria. Baldintza: gaitza pasatu izana, txertoa hartu izana edo aitzineko egunetan egin testan negatibo eman izana. Egunerokoaz bereizi eta bidaiatzeko bide ditugun ekitaldi kulturaletan egoteko ere galdetuko zaigu COVID ziurtagiria. Sarrerako langile edo boluntarioa mugazain bihurtuko zaigu, balizko ziurtagiria duenari soilik bideratuz kulturaz gozatzeko aukera, eskubidea, xantza, pribilegioa –deitu nahi duzun bezala–.
Urrun, hurbil ala emozionalki bidaiatzeko aukera mugatua dugu aurten –ez ordea iaz bezainbat, eta seguruenik horregatik dugu hain errazki onartzen baldintza–. Sinpleena dugu txertatzea, “bakea eta bi sos” erranzaharra “txertoa eta bi sos” bihurtzen dugula. Bestela, PCR froga dugu bidea. Ipar Euskal Herriko herritarrok, Segurantza Sozialari esker ez dugu ezer pagatu behar egin ahal izateko; Hego Euskal Herrian ordea garesti ordaindu behar izaten duzue –diruz prekario direnak txertatzera bideratuko direla aurreikusi daiteke errazki–.
Honekin guztiarekin, ez noa txertoari buruzko auzia irekitzera, baizik eta txertoari buruzko erabakitze-espazioa galdekatzera, hori bai, ez egitearen hautuak ondorioztatzen dituen bazterketa eta debeku astunetan soa jarriz. Ez noa erantzunak ematera, bakarrik galderak luzatzera, ikaragarriki aldatuz doan gure egunerokoa galdekatzera, besterik gabe. COVID ziurtagiria berriro “iragan mundurako” ateak irekitzeko bidea baldin badugu, ateak hesteko bidea ere izanen delako beste batzuentzat. Edukitzea delarik baldintza, beti dagoelako norbait baztertua, arrazoi bat ala besteagatik eduki ezinean dagoena.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.
Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.
Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.
Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.
EAEko Lehen Hezkuntzako haurrei gainontzeko pertsona guztiei onartzen zaizkien eskubideak onartzea, horixe da Haurrak Ere Bai sarearen eskaria.
Aurrez aurreko bisita baten ostean konfinatu dutela eta konfinamenduaren baldintzak salatzeko hasi du protesta. Joan den larunbatetik daukate konfinatuta, ostiralera arte. Jakinarazi dutenez, ordura arte egongo da gose greban.
EAEko LABI ospetsuaren azken saioaren bezperan hartu gaitu, EHUn dituen bulegoetako batean. Legelaria eta Administrazio Zuzenbideko irakaslea da Iñigo Urrutia Libarona (Jatabe, Bizkaia, 1966). Gaur egun unibertsitateko Aldezlea ere bada, hots, bertako kideen babeslea... [+]
Normaltasuna berreskuratzen hasteko eta unean uneko osasun egoerari erreparatuz neguko jaiak antolatzeko prestaketa lanetan ari direla aurreratu du Eneko Goia Donostiako alkateak.
Maria Txibite lehendakariak koronabirusaren aurkako neurri murriztaileen amaiera iragarri zuen asteartean. Horrek hainbat galdera, zalantza sortu ditu herritarren artean. Horiei erantzuten ahalegindu gara.
Iruñeko Alde Zaharreko istiluak ez dira oraingoak, baina azken asteetan ostegun gauetan biziki gogorrak izan dira, bereziki San Nicolas eta San Gregorio kaleetan eta Sarasate Pasealekuan. Horren harira, hainbat tabernek itxi egingo dute hilaren 9an, 18:30etatik aurrera.
Asteazken goizean bildu da ostera ere Labiren Aholku Batzordea, eta bileraren ostean mintzatu da Iñigo Urkullu EAEko Lehendakaria. Asteartean Gobernu kontseiluan onartutako Bizi Berri IV Plana ere aurkeztu du, eta gizarteari babeserako oinarrizko neurriak berriro ere... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek lor dezakete jada Europako Covid ziurtagiria, telematikoki baina izenpe digitalaren prozedurarik gabe. Izenpe digitalarekin nola egin zitekeen (Nafarroan ere) hemen kontatu genuen; orain azalpen gehigarri bat.
LABIren azken bileraren ostean eman du berria Iñigo Urkullu lehendakariak. Joan den urteko urritik daude itxita EAEko elkarte gastronomikoak, eta larunbatetik aurrera berriz ere zabaldu ahal izango dira. Nafarroan maiatzean eman zuten zabaltzeko baimena. Horrez gain,... [+]
COVID-19 pandemiak super aberatsen fortuna biderkatu egin du, milioika pertsona pobreziara jaurti dituen bitartean. Horixe da Forbes eta Credit Suisse-k ematen dituen datuekin Oxfamek urtero atera ohi duen txostenaren aurtengo ideia nagusietako bat. Bertan jasotako datu nagusiei... [+]