Antzinatik hitzekin jolasean

  • Ponpeia (Italia), 1925. Arkeologoek, beste hainbat objekturen artean, inskripzio berezi bat aurkitu zuten aztarnategi ezagunean. Latinezko bost hitzez osatutako multipalindromoa da, eta Sator Karratua deritzo.

Oppedeko (Luberon, Frantzia) Sator karratua, antzinarotik datorren idazkun misteriotsua. (arg.: M. Dfisdero)
Oppedeko (Luberon, Frantzia) Sator karratua, antzinarotik datorren idazkun misteriotsua. (arg.: M. Dfisdero)

Ponpeiakoa da orain arte aurkitutako alerik zaharrena (Vesubiok K.o. 79an egin zuen eztanda, eta beraz, idazkuna hori baino zaharragoa da), baina ez bakarra; Erromatar Inperio garaiko eta Erdi Aroko Sator Karratu mordoa aurkitu dituzte orain arte Europako hainbat tokitan, hormetan edo zutabeetan zizelkatuta edota dokumentuetan jasota, eta gehienak, elizetan edo inguruetan.
Sator (erein), arepo (esanahi ezezaguna; zenbaiten ustez, egiptoar jatorriko izen propioa), tenet (eutsi), opera (lana, zaintza) eta rotas (biratu) dira bost hitzak, ezkerrerik eskuinera, eskuinetik ezkerrera, goitik behera eta behetik gora irakur daitezkeenak.

Bost hitzok osatzen duten esaldia honela itzuli ohi da: “Arepo ereileak  gurpilak trebeziaz gidatzen ditu”. Esaldiak zentzu handirik ez duenez, asko saiatu dira karratuak ezkutatzen omen duen esanahi misteriotsua topatzen. Besteak beste, teoria esoterikoak, kabalistikoak... sortu dira, baina teoria zabalduena kristautasunarekin lotzen duena da. Esaterako, hitzak beste modu batera moztuta esaldi hau osatzen dela diote: “Sat orare poten et opera rotas” edo “Egunero otoitz eta lan egiteko nahikoa botere”.

Interpretazioak muturrerago eramanez, letren ordena aldatuta, bi paternoster-ek osatutako gurutzea lor daiteke; baina interpretazio horrek akats bat dauka: bina “a” eta “o” sobera daudela. Baina hori ere beren alde baliatu dute jatorri kristauaren defendatzaile batzuek: “a” eta “o” letrak alfa eta omega dira alfabeto grekoan eta, beraz, bi aitagureak inguratzen, biltzen dituzten hasiera eta amaiera adierazten omen dute.

 Beraz, letrak nahi ditugun ordenan jartzen baditugu eta komeni ez zaizkigunak kendu, azkenean, Sator Karratuak guk nahi duguna esatea lortuko dugu. Hala, konbinazioak eta ondorioak ia infinituak izan daitezke, eta geroz eta zailagoa izango da inskripzioak gordetzen omen duen misterioa argitzea. Edo, beharbada, ez dago inolako misteriorik eta Sator Karratuak garbi esaten duena zera da: gizakioi betidanik gustatu zaigula hitzekin jolastea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Non zegoen nire herria duela 750 milioi urte?

Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.

Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]


Mamutak ehizatzeko teknika

Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]


Sexu erromanikoa

Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]


Berako matxinada eta Primo de Riveraren irribarrea

Bera (Nafarroa), 1924ko azaroaren 7a. Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Primo de Riveraren diktaduraren aurka egin eta Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.

Espainiatik eta Hego Euskal Herritik Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizunera ihes egindakoen artean... [+]


Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


Afrikaren erromanizazio matematikoa

Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.

Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


Duela 200 urteko arkeologoaren mezua

Normandiako erromatar garaiko aztarnategi batean lanean ari zirela, arkeologia ikasle batzuek aurkikuntza bitxia egin dute berriki: buztinezko eltze baten barruan kristalezko flasko txiki bat topatu zuten, XIX. mendean emakumeek lurrina eramateko erabili ohi zuten... [+]


Beste hainbeste geoglifo Nazcan

Yamagata unibertsitateko Masato Sakai arkeologo japoniarra buru duen ikerlari talde batek geoglifo ugari aurkitu berri ditu Nazcako basamortuan (Peru). Guztira 303 geoglifo topatu dituzte, orain arte ezagutzen zen geoglifo kopurua ia bikoiztuta. Horretarako adimen artifiziala... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Emakume mochica nabarmen bat

Peru iparraldeko  kostaldean, Pañamarca aztarnategian, mochica kulturako (K.a. 330- K.o. 800) tronu areto bat aurkitu berri dute. Arkitektura ikusgarriagatik, iruditeria erlijioso zabalagatik eta xehetasunez betetako hormairudi koloretsuengatik ezaguna da kultura... [+]


Awarei izarrak lapurtu zizkieten

Tijarafe (Kanariar Uharteak), XIV. mendearen erdialdea. Lehen monje katolikoak La Palma uharteko inguru horretara iritsi zirenean, ikusi zuten awarek, bertako aborigenek, Eguzkia, Ilargia eta izarrak gurtzen zituztela.

Eta azken urteetan Tijarafen egindako kanpaina... [+]


Eguneraketa berriak daude