Abu Sittah zirujaua: “Gazan gaur osatu dituzun haur zaurituok hurrengo gerran berriz zaurituko dituzte”

  • Maiatzean, Gazan, hamaika eguneko azken guduan Israelgo armadaren bonba eta obusek 252 palestinar hil eta 1.900 zauritu dituzte. Umeak, horietako asko. Leherketetan eta etxeak gainera jausita zaurituak artatzen aritu diren medikuen artean ARGIAko irakurleek ezagutuko dute Ghassan Abu Sitta, 1987tik intifada edo borroka den bakoitzean Libanotik bertaratzen den kirurgialaria, gerrako zaurietan munduko erreferentzietakoa.

Ghassan Abu Sittah Gazako Al Awdah ospitalean 2018ko martxoan. Orduan zauritu gehienek zangoak zekartzaten balaz zulatuak, gazteok hil gabe bizitarako ezindurik uzteko helburuz. (Argazkia: Medical Aid for Palestina)
Ghassan Abu Sittah Gazako Al Awdah ospitalean 2018ko martxoan. Orduan zauritu gehienek zangoak zekartzaten balaz zulatuak, gazteok hil gabe bizitarako ezindurik uzteko helburuz. (Argazkia: Medical Aid for Palestina)

Ghassan Abu Sitta doktoreak gerra modernoen osasun ondorioak azaldu zituen 2017ko azaroko LARRUNen (Gerrako ekologia, XXI. mendeko gatazka amaiezinen zauri berriak), André Vltchek kazetariak elkarrizketaturik. Gazan sortu eta Libanoko eta Erresuma Batuko nazionalitatea dituen doktoreak, kirurgia plastikoan berezituak, kontatu zituen Iraketik Gazara, Sirian barrena esku hartzea egokitu zaion gerretan ikusi kalteak, “gerrako ekologia” berri bat osatzen dutenak.

Maiatzaren 10ean, Israelek Jerusalemeko Sheikh Jarrah auzoko biztanle palestinarrak beren etxeetatik kanporatu nahian piztutako kaleko gatazka Gazara zabaldu zenean, Abu Sitta biltzar telematiko batean zegoen hizlari, London School of Economics and Political Science unibertsitateak antolatutako “Ekialde Hurbileko osasunaren geopolitika” mintegian. Gazaren eta Israelen arteko gerra asimetrikoaren ondorioen ezagutzaile on, egun pare bat beranduago Gazan ari zen Médecins Sans Frontières elkartearekin, Munduko Osasun Erakundearen babesean.

Gazan errefuxiatutako familia batean sortua, 1987ko lehen intifadatik hona izan diren gudu guztietan joan da bolondres zaurituak artatzera. Azkena 2018ko martxoan, gazatarrek Israelerako Itzulera Handia antolatu zutenean, asteetan ostiralero armada  juduari aurre eginez. Orduan medikuek tiroz zauritutako gazteak hartatu behar zituzten nagusiki, balarik gaiztoenek –nazioartean debekatuak barne– ez hiltzekotan bizitarako maingu utzi zituztenak. 2021eko maiatzeko guduan, artileria eta hegazkinez masiboki bonbardatutako adin guztietako zibilak izan dira biktima ia guztiak.

Israeldarren suak kixkali ditu bi doktore ezagun, Abu Sittak aurreko krisietan lankide izandakoak. Bata, Ayman Abu al-Ouf, Al Shifa ospitaleko buruetakoa eta COVID-19aren kontrako kanpaina zailaren ardura zeramana –emazte Reem, beren hiru haurretako bi eta familiako kide gehiagorekin batera hila–, bestea, Moen al-Aloul neurologo eta psikiatra. Elkarrizketa guztietan horiek gogorarazten ditu Abu Sittak, salatzeko Israelek kalkulu handiz egindako bonbaketa “kirurgikoak” planifikatzerakoan
bilatzen zuela ahalik eta gogorren kaltetzea jendeak bizi diren auzuneak eta Gazako osasun sistema eskeletikoa.

Kirurgia plastikoan berezitutako doktoreak kazetariei azpimarratu die, lanean harrapatu duten Al Aoudeh ospitalean, Israelen aurtengo erasoak aurrekoetatik ezberdinak izan direla, masiboak: “Hemen ikusten ari zarete gizakiak eragindako hondamendi humanitario bat, ez baitu sumendiak, lurrikarak edo tsunamiak eragin: eremu hau nahita daukate setiaturik eta eten gabeko krisi
humanitarioan. (…) Zauri gehienak eragin dituzte etxebizitzak jendearen gainean hondoratzeak, leherketen suak; bonben ezpal metalikoek eragindako zauriak daude, etxeko hormek azpian harrapatu dituen jendeen hezur hautsiak…”.

Hamas eta Israelgo armadaren arteko gudu labur baina bortitzean, haiek koheteak inoiz baino urrunago helaraztea lortu dute, hauek bonbaketa masiboz erantzun dute… baina biktima eta kalteen zerrendak erakusten du gatazkaren asimetrikotasuna. Israelen hamar zibil hil dira, horietatik bi haur, eta 119 zauritu. Gazan hildakoak dira 253 palestinar, horietatik 66 haurrak, eta
zaurituak 1.900dik goiti. Gazako 1.500 etxebizitza geratu dira erabat suntsituta, beste 1.500 ezin konponduagatik eraitsi beharko dituzte eta 17.000 gehiagok jasan dituzte kalteak.

 

NAZIOARTERIK EZ DAGO

Zaurituen gehienak beren etxe barruetan zeudela kolpatu dituzte. Gazako ospitaleetan familia osoak aurki daitezke gela  ezberdinetan banatuta. Israelgo artileriaren edo hegazkinen bonbapean zauritutako gehienak hiriaren erdiguneko auzoetan bizi ziren, ez aldirietan edo gune jendetsuetatik aparte.

Zaurituen %40 haurrak izate horrek bereziki atsekabetzen du Abu Sitta, hainbeste gerra eta gatazkatako zauriak artatzen gogortutako zirujaua, badakielako umeek kalbario luzea hasi baizik ez dutela egin: “Lan honetan aritu bazara ohartzen zara horiek operazio eta arazoz betetako urteak dauzkatela aurrean, gorputza hazten ari zaienez helduarora iritsi arte bata bestearen ondotik beharko dituztelako berreraikitze-kirurgiak”.

Zirujau ofizioaren gogorrena haur zaurituekin lan egitea dela dio, eta honengatik itzultzen dela aldi oro Gazara, Libanon dauzkan hiru haurrei gero arte esanda: “Zauritutako haurrak artatzea are gogorragoa da zuk zeureak badauzkazunean. Hemen gaur osatzen dituzu haur zaurituok, hurrengo gerran berriz zauritu ditzaten”.

Neskato bat du bereziki gogoan, horien artean, aurretik diabetesa zeukana eta bonba baten burdinazko ezpalagatik sudurraren erdia eta aurpegiaren alde bat galdu dituena. Horrelakoak dira gerrako zauriak, gerrako ekologia berezian lan egiten trebatutako kirurgialarien beharra daukatenak, guduaren bortitzak eragindako zauri konplexuetan berezitakoak –zirujau asko, gainera, osasun sistema ohiko batek behar dituenak baino askoz gehiago–.

Gerrako ekologiaren muturreko adibidea da Gaza: gerrak eragindako zauriak, gerra luze baten armatzat erabilitako setio total batek lur jota utzi duen osasun sistemak ongi artatu ezin dituenak, miseriaren, gosearen eta zerbitzu publiko falta gorriaren erdian. Eta hori dena aski ez bazen, gehitu COVID-19 pandemia. “Horra zer lortzen duten gerrak eta setioak, jendeari ezartzen diote bizitzea ez den bizitza hau”.

Eta hor... gerrarik asimetrikoenean gerrako medikuntza egin: “Izter bat operatzeko torniketea erabili behar duzu, odol-hustea eragozteko mahuka puzgarria. Hemen ez dago, kautxuzko zinta batzuekin ari gara. Zulagailurik ez da. Forzeps eta eskularruak aspaldi zaharkituak, edo gogortuak edo zulatzeko modukoak. Larruazala ebakitzeko bisturia behar izanez gero, 1950eko hamarkadakoa daukazu, esku erabiltzeko zahar haietakoa eta ez gaur ohiko den labana motorduna”.

Eta Palestinakoa konpontzeko itxaropenik bai? Menturaz nazioarteren presioan? “Ez dago nazioartea deitzeko modukorik, arbitro lana egiteaz ari bazara. Mundu arabiarra ere desagertu da; Siria eta Irak beren odoletan itota daude, Egipto eskualdean norbait izateko ahalmenik gabe, Golkoko estatuek alde batera laga dute Palestina Israelekin adiskidetzeko... eta besterik ez dago”.

Gassan Abu Sittah Gazan kirofanoan lanean maiatzean. (Argazkia: Hosam Salem)

 


ASTEKARIA
2021eko ekainaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#4
Yolanda Porres García  |  Haizea Arbide Aza  |  Javi Kerexazu Gamazo  |  Steilas sindikatua
#5
Udane Barinagarrementeria Laka
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


2025-04-03 | Gedar
Israel Premier Tech talde sionista Lizarrako txirrindularitza-lasterketa batetik kanporatzea lortu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.


Israelgo presondegietako torturak argira ekarri ditu The Independent komunikabideak

Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]


Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


Israelek gogortu egin du Gazaren aurkako erasoaldia, eta Netanyahu zerbitzu sekretuetako burua kargugabetzen saiatu da

Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
Egun bakarrean azken urtean Gazan hildako haur kopuru handiena eragin du Israelek

500 palestinar hil ditu Israelek, horietatik 130 baino gehiago adin txikikoak, su etena apurtu eta bigarren egunean. “Hasiera baino ez” dela ohartarazi du Netanyahuk.


Israelek su etena apurtu du eta 400 hildakotik gora eragin ditu Gazan

Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.


Israelek Gazari argindarra moztu dio Hamas estutzeko, Netanyahuren hitzetan

Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]


Eguneraketa berriak daude