Herritik, errotik eta erraietatik

  • Espainiako Estatuak probintzien arteko mugak irekiko zituela jakin berritan, bizitza gelditu dut segundo batez eta hau da dudan argazkia: pandemiak bitan atzeratu ondotik asteburu horretan Gironan izanen zen kontzertu baterako sarrerak esku artean, azterketak asteburutik bueltan eta egin beharrekoen zerrenda amaigabea buruan... Bagoaz Gironara.

Argazkia: Amets Aranguren
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ohartu orduko trenean gaude, asteburuko minutu bat bera ere ez desaprobetxatzeko gauzak planeatzen. Gironatik (erlatiboki) hurbil dagoen herri batean musika jaialdia dago eta nor eta Amorante jaialdiaren kartelean. “Gironara etorri eta Euskal Herriko musikari bat ikustera joatea Kataluniatik Donostiara joan eta ogia tomatearekin eskatzea bezalakoa da”, esan digu larunbateko bermuta hartzera hurbildu zaigun Jordi lagunak. Arrazoi du Jordik, baina zalantzati ibili ondotik, burugogorkeriak edo frikismoak irabazita, (gure aukera ekonomikoen gainetik arituz) auto bat alokatu dugu. Helmuga: EnCanta festibala, Roda de Ter, Bartzelona.

Amorante, Encanta jaialdian
Noiz: maiatzak 15.
NoN: Bartzelonako Roda de Ter.

Herrian barna galdurik, Amoranteren zintzarri hotsek lagundu digute txokoa topatzen. Bere kontzertuetako hasierako paseora heldu gara, esku batean tronpeta, zintzarria bestean. Jendez topera dago publikoa. Katalanez gidatu du kontzertua elgoibartarrak hasieratik eta detailea eskertu du publikoak, noski.  Lehenengo kantatik erakutsi du musika tresnekin zein tresna elektronikoekin duen trebezia. Tronpeta, gitarra, harmoniuma, ahotsa eta looperra lagun. Looperra ez da jada berritzailea gurean, baina ea zenbat diren gai Amoranteren gisan erabiltzeko: azkar, trebe, zehatz.

Bilintx eta Iparragirreren izenak enegarrenez “zikindu” eta euskal jendarte tradizionalak eskuak burura eramateko modukoak bota ondotik, Eliza jarri du hankaz gora Kanposantuko banketea abestiarekin, apaiz eta apezpikuen genitalak egosiz. Presente egon dira ere Manuela eta Juliana, eta imajinatu dugu Sarrionandiak Parisko jazz klub batean gertaturikoaz idatziriko kronika, Ibanek istorioa kontatu ez ezik banda guztiaren lana egiten zuen artean. Artze, Alberdi eta Sarriren letrak bai, baina osaba Joxe Marirena ere ez da atzean geratu. Abisatu du momentu batean, zetorren kanta erdi euskaraz erdi gaztelaniaz zela eta ez zezatela pentsa zerbait ulertzen ari baziren bat-batean euskara ulertzen ari zirenik. Barreak publikoan.

Azpimarratzekoa da Amorantek musikatik harago baduela zerbait, publikoarekin harremantzeko gaitasun berezia, jendea gustura, adi eta barrezka mantentzekoa. Kontzertua bukatuta esanen nuke bere ondotik pasa diren denek eman dizkiotela eskerrak, irribarrea ahoan. Bere musika herritik, errotik eta erraietatik ateratzen omen da. Herrira eta errora ez dakit, baina erraietara heltzen da, bai.


Azkenak
2025-03-15 | Jabi Elorza Antia
Txapela buruan

Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.

Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]


Judimendi auzo eskola ez da etorri berria

Ongi etorria eman digu Unai Mendizabalek A eredutik D eredura aldaketa egitea erabaki dugulako Judimendi auzo eskolan. Bidea malkartsua izango dela ere ohartarazi digu Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakariak. Gure esker ona adierazi nahi diogu eman... [+]


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


2025-03-15 | Rober Gutiérrez
Mantrak

Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]


2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


Ezer aldatu ez zuen pandemia

Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.

2020ko... [+]


Gure istorioak berreskuratzea eskubideak defendatzeko

Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]


Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]


1.500 euroko gutxieneko soldataz hitz egiteko Confebask ez da mahaian eseri ere egingo

Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]


Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.


“Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio”

Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Eguneraketa berriak daude