D eredua, Nafarroako ikastetxeetan behintzat, bizikidetza faltsu eta tranpati baten izenean, ereduak nahasten hasi direnetik (Eredu mistoen sustapena: 2019-2023ko Programa Akordioa, 3.1 apartatua, 32. puntua), eta ingelesari ordu gehiago eta lehenagotik (PAI) ematen diotenetik, “D-“ eredua bilakatzen ari da. “D-“ ereduarekin, hau da, murgiltzearen oztopatzearekin eta euskararen disoluzioarekin, D ereduarekin lortzen ziren helburuak ere ez lortzeko arriskua daukagu. Gogora dezagun, gaur-gaurkoz, gaztelera nagusi den herrietan behintzat, D ereduarekin, euskara ulertu eta erabiltzeko gaitasun orokorra lortzeko zailtasunak handiak direla. Eta gogora ditzagun soziolinguistika datu orokorrak: ezagutza gora doa nabarmen eta erabilpena mantendu edo beherako joeran dabil. Iruñerriako kasuan, erabilpenera salto egiteko zailtasunak nabarmenak dira, noiz eta geroz eta euskaldun gehiago gaudenean. Behar duguna, beraz, “D+” eredua da, galdera honetatik sortzen den eredua: zure haurrak euskaraz egitea nahi duzu edo nahikoa duzu ulermen gaitasunarekin?
"Zer da orduan 'D+' eredua? Hezkuntzak eskaintzen duen D ereduari, guraso, langile eta eragile euskaltzaleon kontzientzia euskaldunari esker sortutako gehigarria eredu estraofizial berri bat izateraino"
Komeni da aipatzea, eredu mistoen gainean kritiko agertzen naizenean, hainbat tokitan lortu den D ereduaren ezarpenaren ondorioz ezarriko den ereduen bizikidetzaz ez naizela ari (Allo, Castejon, Mendigorria berriki,…). Nafarroako erdiguneko betaurrekoetatik begiratuta, euskararik ez zegoen tokian, euskarazko adar baten lorpena, onartu eta txalotu beharreko aurrerapauso bat da. Euskaraz funtzionatzen zuen ikastetxe bat eredu misto batera pasatzea, ordea, atzerapen bat da, are gehiago, euskara hutsez funtzionatzeko ikastetxeak edukitzeko biztanleria nahikoa duten udalerrietan, Iruñeko haur eskoletan bezala.
Zer da orduan “D+” eredua? Hezkuntzak eskaintzen duen D ereduari, guraso, langile eta eragile euskaltzaleon kontzientzia euskaldunari esker sortutako gehigarria, eredu estraofizial berri bat izateraino ailegatzen dena. D+ ereduak, gehiegi sakondu gabe esanda, euskararen transmisiorako, hezkuntza arautuko D eredua hobetu eta hezkuntzatik haratago dauden transmisio multzo batzuetan eragiten du: etxeko giroa eta aisia.
Etxeko giroan eragiteko, eskolak, guraso elkarteek eta tokiko eragile euskaltzaleek haurrentzako materialak, jolasak, ipuinak, telebista edo internet saioak… proposatuko dituzte.
Hezkuntza arautuan, euskararen erabilpena helburu duen euskara plan bat du. Horretarako, hezkuntzako langileek, euskaraz eta euskaratik lan egiteaz gain, gurasoekin dituzten bileretan, gurasoekin batera, haurraren euskara plana egokitu egiten dute, eboluzioa aztertuz eta beharrezko baliabideak eskainiz. Euskara etxetik dakarten umeak indartuko ditu euskarari eutsi diezaioten. Eta etxean euskararik ez duten umeak lagunduko ditu.
Aisiak berebiziko garrantzia hartuko du. Haurrentzako euskarazko eskaintza oparoa eta askotarikoa izan behar da. Euskara eskolatik haratago identifikatzeak izugarrizko garrantzia dauka. Euskara eskolaz kanpoko jardueretara, kultur agendara, opor garaietara, komertziora, kirolera… ailegatzea.
Gogora dezagun, Kike Amonarrizek bere liburuan erakutsi digun “bidegurutzean” gaudela. Eta gure gaurko kudeatzaileek, harrigarria bada ere, “euskaltzale” batzuen laguntzaz, Irlandako gaelikoaren bidea erakusten digutela: ezagupenean zabalduz doana baina normalizaziorik lortzen ez duena; folklorean geldituko dena; itzaliz doana arnasarik gabe geratu arte. Guk, Iruñerrian, badugu gure bidegurutze propioa ere, erabilpenera salto egitearena edo euskara erabiltzeko oinarri minimoak ere ez lortzearena. Begiak irekiz gero, badira baikor egoteko arrazoiak. Geroz eta gehiago gara, euskara etxean duten geroz eta ume gehiago daude, badira kultur, merkataritza, aisialdi eta lagun-arteko zirkuituak… Arazoaz jabetu, ahaldundu, kontzientzia euskalduna gureganatu eta ekintzarako beharrezko indarra lortzea da gakoa. “D-“ edo “D+”, nik nahiago positibo.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]