“Gaur egun ‘Tasio’ bezalako pelikula bat ez zen aurrera aterako”

  • Eginahal handiz ari da Patxi Bisquert (Zizurkil, Gipuzkoa, 1952) aktore eta zinemagilea azken urteetan Ombuaren itzala proiektua aurrera atera nahian. Pedro Mari Otaño bertsolariaren bizitza pantailaratu nahi du, eta auzolanean jaso nahi luke horretarako finantzazioa. Gauzak ongi, uda honetan hasiko dira filma errodatzen, Argentinan. Herriz herri dabil orain, egitasmoa aurkezten, eta aurretiaz salgai jarritako 30.000 sarrerak erosteko gonbita egiten.

"Ideia eta bide berriak jorratu beharra sumatzen dut, berpizkunde garaian sartu beharrean gaude ez badugu herri gisa atzean geratu nahi". (Argazkia: Josu Santesteban)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zer du Pedro Mari Otañok pelikula bateko protagonista izateko?
Oso pertsona interesgarria da. Alde batetik, bere garaiko bertsolarien artean bakana zelako. Orduko bertsolari gehienak karlistak ziren, eta hau liberala, bitxo arraro bat. Gizon aditua zen, jantzia, kulturalki sen handikoa. Eta aitzindaria ere izan zen; eztarri txarra zuenez, bertsopaperak erabili zituen, eta horrek izugarrizko bultzada eman zion bertsogintzari. Ordura arte bertsoak bota ahala haizeak eramaten zituen. Pertsona poliedrikoa da, ertz askokoa. Garai hartako pertsonaia interesgarrienen artean kokatuko nuke: Otañoren itzala 1950-60 hamarkadetan Oteizak zuenarekin konparatzen dut.

Zizurkildarra izateaz aparte...
[Barrez] Noski, herri hori asko maite dut, eta ez bakarrik han sortua naizelako. Gazte-gaztetik hasi ginen gu Otañoren koplak kantari. Nik Zizurkilen bost urte eman nituen, baina gero Hondarribiko Jaizubian egon ginen bizitzen, amaren lehengusuekin. Edozein jai ospatzen zela, izan enterrua, bataioa, sagar uzta edo meta bukatzea, aitzakia ona zen bertsotan hasteko. Eta eztarria berotzeko Otañoren koplekin hasten ziren, zirikatzeko. Guztiak ezagutzen nituen garai hartan. Morriña bizi dut, gaur oso gutxi direlako Otañoren koplak ezagutzen dituzten gazteak.

Proiektu pertsonaltzat duzu?
Hasiera-hasieratik izan da oso pertsonala. Noski, bidean inplikatu dut zenbait jende, batez ere, niretzako inportanteena, Koldo Izagirre. Oso testu ederrak idatzi dizkit. Kronologia mantendu nahi nuenez, Otañoren bilakaeraz hitz egiteko, nik neuk egin dut egokitzapena. Gero, bada beste gauza bat: halako pertsonaia ospetsuen inguruan ibili diren emakumeak oso sufrituak izan dira; orain asko aipatzen da Angela Kerexeta, ze gorriak pasa zituen Iparragirrerekin. Madalenek [Maria Magdalena Alberdi] ere halako zerbait biziko zuen. Genero ikuspuntutik halako errietaren bat falta zen, ukitu batzuk. Horretan Leire Aranburuk lagundu dit, eta oso pozik nago.

Otañoren figura bezain interesgarria da bere garaia. Zergatik?  
Garai oso interesgarria da, Euskal Herria, foruen galerarekin batera, aztoratua gelditu zelako, lur jota, eta krisi ekonomiko ikaragarrian. Baina aldi berean, gauzak nola diren, berpizkunde urteak ere izan ziren, orduan hasi zirelako ideia berriak sortzen, sozialismoa indartzen, eta abertzaletasun berria. Gure gidoian, Txirritak esaten dio Otañori: “Gauza berriak asmatu beharra diagu”. Otañoren idazlanek kronologia bat eskaintzen digute garai hura aztertzeko.

Argazkia: Josu Santesteban

Bere bizitzako azken bi hamarkadak kontatuko dituzue filmean. Zergatik?  
Horiek izan ziren bere urterik emankorrenak. Gaixorik itzultzen da Argentinatik, halako herrimina duelako. Bueltan ezkontzen da, eta hasten da familia osatzen. Suspertzearen hamarkadak dira. Gaur egun antzeko ziklo batean gaude: diktaduran baino denbora gehiago daramagu autonomiarekin, baina aurrerapauso txikiak eman ditu herri honek, eta azken urteetan beharbada atzerapausoak ematen ari gara. Ideia eta bide berriak jorratu beharra sumatzen dut, berpizkunde garaian sartu beharrean gaude ez badugu herri gisa atzean geratu nahi. Otañoren garaia, 1950-60 hamarkadak eta gaur egungo egoerak konparatzen ditut, 60 urtero halako zikloak emango balira bezala. Garai hartan Amerikak egitera behartuak zeuden gure gazteak, eta gaur egun ere begira nola dauden.

750.000 euro lortu nahi dituzue proiekturako, eta auzolanean lortzeko erronka jarri duzue. Zergatik?
Gaurko ekoiztetxe eta telebista plataforma handiei ez zaie halako istoriorik interesatzen. Ez badago biolentziaz beterik, edo sexuz, edo ez bada ETAren kontakizun errebisionista horietako bat... Lehenengo asteburuan ez baduzu kristoren arrakasta leihatilan, pikutara. Gaur egun Tasio bezalako pelikula bat ez zen aurrera aterako, zakarrontzira botako lukete segituan. Autore zinema deitzen dugun horrek gero eta ate gutxiago ditu zabalik. Horregatik jorratu behar ditugu beste bide batzuk euskal zinema ikusi ahal izateko. Nire azken pelikula, Koldo Almandozen Oreina, 45 lekutan ikusi da, eta 25.000 ikusle izan zituen, hori ez da ezer. Eta hori bezala beste hainbeste, e! Handia izan da gehien ikusi den euskarazko filma, baina estatu osoan estreinatuta ere 150.000 ikusle izan ditu, 4 milioi euroko aurrekontuarekin.

Eta beraz, nola egin?
Espero dugu film hau, gutxienez, Euskal Herriko ehun lekutan ikustea. Gainera, belaunaldi berriei bideratua denez, elkarlanean ari gara Ikastolen eta Eskola Publikoen sarearekin, eta ikasleek dohainik ikusiko dute. Herrigintza egin nahi dut, fruituak herriari itzuli, eta irits daitezela gure gazteak Otañorengana. Eskatzen duguna da gurasoek lagundu dezatela sarrerak erosten. 30.000 jarri ditugu salgai, eta espero dugu denak saltzea. Ikastolekin bakarrik 65.000 ikusle izango dira, eta sare publikoan hori bikoiztuko dugu. 200.000 pertsona baino gehiagok ikusiko dute. Euskal zinema beste eremuetara ere zabaltzea da bilatzen duguna.

Zinema lurretik irtenda
“Oraindik bere bizitzaren bilatze horretan aurrera doan tipo bat naiz, gure herri hau izugarri maite duena, eta baita Galizia ere, hangoak baitira nire semeak. Zinemaren munduan, Tasio moduan naiz ezaguna, batez ere hemen, Nafarroan. 37 urte pasa dira pelikula egin genuenetik, eta oraindik ere halako arrakasta eta oihartzuna izatea ona da. Pelikula gehiago ere egin ditut, azkenekoa Oreina. Neronek zuzenduak ere izan dira, Galizian egin nituen lan batzuk. Gustatzen zait zinema egitea, eta batez ere besteen hitzak erabiltzen ditut horretarako, gustatzen zait testu poetikoak erabiltzea. Eta gustatzen zaidan zinema oso lotuta dago lurrari, eta askatasunari”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-10-23 | Julene Flamarique
Zinebik 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu Bilbon astebetez

Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.


2024-10-21 | Zuzeu
47. Euskal Zine Bilerak aurtengo Urrezko eta Zilarrezko antzarak eman ditu

Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-14 | Leire Ibar
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa du aste honetan

47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]


2024-10-11 | Uriola.eus
Ezkutuan dagoena pantailetara ekarriko du Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak

Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


‘Irati’ pelikula EiTBren Primeran plataformara heldu da

Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.


Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


Eguneraketa berriak daude