Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz aldatzeko erabakia hautu politikotzat aldarrikatu dutenak, gizartea hondamendira daraman sistemaren eliteko laguntzaile izateari uko eginez.
“Hainbat ingeniarik dimisioa ematen dute beren lana zentzugabea delakoan. Prentsak fenomeno hau tratatzen du lanbide aldaketa indibidualen kontua bailitzan. Alabaina, ingeniariok bilatzen dutena ofizio berri bat baino gehiago borroka kolektibo bat baldin bada?”. Desertoreotako batzuen kasuak aztertua da Paul Platzer, ingeniaria bera ere Bretainiako Nanteseko Ingeniaritza Institutuan, Lundi Matin eta Mediapart hedabideetan, berrikitan Frantziako estatuan zerbait arrabots egin duen Romain Boucher ingeniari eta matematikariaren dimisiotik abiatuta.
Romain Boucher data scientist bat da, datu eta estatistiketan berezitua. Masterra bukatuta Sia Partners aholkularitzak (1.650 langile, gehi kolaboratzaileak) fitxatu zuen. Hiru urtez aritu ostean energia konpainien eta administrazio publikoaren proiektuak burutzen, lanpostuari uko egin dio hobeto salatzeko digitalizazioak, big data-k eta Adimen Artifizialak hondamendi ekologikoan eta sozialean daukaten erantzukizuna. Tekno-liberalismoaren kalteez idatzi dituenez gain, Vous N’êtes Pas Seuls (Ez zaudete bakarrik) elkartea antolatu du berak bezala goi-kargu teknikoei uko egin nahian dabiltzanei laguntzeko beste batzuekin batera. Berrikitan Korsikako etxalde batean aritu da nekazaritza ikasten.
Ikasle txit ona izana, ardura handiak eman zizkioten Sia Partnersen Boucher gazteari, eta soldata ere bai: “Oso ondo ordaintzen zidaten, 44.000 euro lehen urtean, hirugarrenean 60.000 irabazten nituen. Finantzen arloan, hiru edo lau urteren buruan analista kuantitatibo bat iritsi daiteke urtean 200.000 euro irabaztera”. Eta eliteko teknikari batek irrikaz bilatzen duena, puntako sistema eta teknologiekin egiten zuen lan, zientzialari bati bihotza bezala neuronak berotzen dizkioten arazo konplexuak bideratzen.
Enkargu horietako batean bidali zuten Frantziako Konkurrentzia, Kontsumo eta Iruzurren Zigor Zuzendaritzaren (DGCCRF) egiturarentzako sortzera eredu informatiko berri bat webetako iragarki faltsuak detektatzeko. Laster ohartu zen benetako helburua ez zela Interneteko konpainia handiek egindako okerrak detektatu eta zigortzea, baizik eta administrazioko buruek esan ahal izatea iruzurrak detektatzen ari zirela. “Halako batean jabetzen zara zuk egiten dituzun enkarguen helburua dela jendea zelatatzea eta egiturak langile gutxiagorekin funtzionatzeko modua antolatzea”.
Frantziako Biodibertsitatearen Agentziarentzako proiektu batera ere bidali zuten. Agentziak 2.000 agente dauzka errekak, ibaiak, aintzirak eta gainerako urak kontrolatzeko. Horiek biltzen dituzten datuen erabilera estatistikoekin lortutako uraren kontrolak hobeto arrazionalizatzeko proiektua esleitu zuen eta Sia Partnersek irabazirik Boucher sartu zen buru-belarri. Laster ohartu zen, ordea, eredu estatistiko berriaren helburua ez zela kutsadurak saihestea, helburu bakarra zen langileak murriztea. Ez kutsadura gehiago bilatzea baizik eta kutsadurak berdin jarraitu arren behaketa gutxiago egitea.
“Orokorrean –esan die Boucherrek kazetariei– administrazioak finantzatutako proiektuetatik asko dira baliabideak arrazionalizatzeko eta irekitzen diete bidea ondoren datozen aurrekontuen murrizketei. Beraz, teknikoki oso liluragarria zen lana, zoragarria zen zertaraino iritsi gintezkeen, baina emaitza ikusitakoan jabetzen zara guztia dela zerbitzu publikoen baliabideak murrizteko”.
DESHAZKUNDEAN LAGUNDU
Maila handiko teknikariz gain gaur eguneko arazo larrien eta mugimendu berrien behatzaile fina ere bazenez, Boucherrek gertutik jarraituak zituen Jaka Horien mugimendua, ZADak eta beste. Horien aldarrikapenei sistemaren barrutik laguntzeko itxaropena zuen. 2019-2020 urteetan enkargatu zioten herri elkargoentzako sortzea eredu bat sateliteko irudietatik abiatuta lurraren okupazio ilegalak hobeto hautemateko. Eta hor oso garbi ikusi zuen teknologia horrek lagunduko zuela makro-proiektuen kontra herritar kontzientziatuenek antolatutako ZAD okupazioak agintariek are eta arinago eta hurbilagotik kontrolatzeko. Dimisioa eman zionean, Sia Partnerseko bere buruak lan-baldintzak hobetzea eskaini zion, pentsatuz soldata hobetzeko trikimailua zela.
Paul Platzerrek aztertu ditu beren ofizioak hartu duen norabideaz etsita goi karguetatik desertatu duten hainbaten kasuak. Horietako asko ezkondu litezke hedabideek zabaldu duten teoria ofizialarekin, ongizate pertsonalaren bila edo aukera profesional hobe bat eskuratzeko errekonbertitu direla. Batzuengan, halere, zentzu kolektibo sakona aurkitu du, gizartea sakonetik eraldatzeko irrika, jasanezinak zaizkielako injustiziak, zanpaketak eta bizitzaren suntsiketa.
“Dimititu duten ingeniari guztiak ez diren arren derrigor anti-kapitalistak, elkarrizketatu ditudan guztiek nabarmendu dute haiek ekologiaren eta gizartearen aldetik dauzkaten helburuak ezi direla ezkondu merkatuarekin. Enpresek etekina handitzeko balio ez dioten proiektuak oro abandonatzen dituzte, berdin dio gizadiarentzako edo biosferarentzako interesgarriak izan ala ez”. Enpresak hazkunde mugagabearentzako ari dira lanean eta haiek, eliteko teknikariak izaki, inor baino hobeto jabetzen dira planetak mugak dituela.
Desertatzea, ordea, hautu gogorra da eta bidea elkarri lagunduz egiteko antolatu dituzte zenbait kolektibo. Ingénieur·es Engagé·es (Ingeniari Konprometituak ) elkartean aztertzen dute ingeniariek gizartean duten zeregina eta tekniken dimentsio politikoa, ekologia politikoa disziplina ezberdinen ikuspegitatik landuz. Vous N’ètes Pas Seuls (Ez zaudete bakarrik) elkarteak laguntzen die beren balioen eta egiten duten lanaren arteko etena nozitzen duten enplegatuei, beren sektoreek eragiten dituzten kalteei buruzko informazioak metatuz, alde egin dutenen lekukotasunak bilduz, eta abar.
Romain Boucher: “Ingeniariak, makineria tekno-industrialaren bihotzean eta gidaritzan ari direnez, ondo kokatuta daude hura blokeatzeko baina horretarako autokritika egin eta aurrerapenaren apologia itsutik aldendu beharra daukate. Eta, aldi berean, deshazkundearen ikuspegitik, ingeniariek esku hartu behar dute kaltegarriak diren zenbait industria-jarduera eraisten eta sustatzen teknologia alternatiboak, gozoagoak, demokratikoagoak”.
Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara... [+]
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.
"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".
2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]
20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]
Baxoko filosofiako azterketa euskaraz erantzun du Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle andanak, ikasketak hizkuntza horretan egiteko eskubidea aldarrikatu asmoz, aurrez jakinik ez direla zuzenduak izango.
Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]
Larunbatean hasitako kanpaldia jasotzen ari den babes handiagatik hartu dute erabakia. Astelehen goizean makinak agertu dira baina ezin izan dute lanik egin. Eguerdian Guardia Zibila azaldu da, baina protestan zeudenak grabatu ostean alde egin dute poliziek.
Su geldoan egosten hiru urte eman ostean, liburu bat ari da isilpean eta eskuz esku mugitzen Euskal Herrian: Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua. Askotariko ekintza zuzen zaporetsuak egiteko beharrezko osagai guztiak aurkituko ditu irakurleak bertan: errezeta bakoitza... [+]
Ehunka boluntario beharko direla ohartarazi dute. Handituz joango den mobilizazio ziklo berri baten lehen deialdia da. Presoen eremuan Parisek ezarritako blokeoaren aurrean, “zabaltzea” eta “gogorrago jokatzea" erabaki dute bakegileek.