Hilondoko frakak

  • Urtebete pasa dagoeneko Rafael Berrio hil zela, eta haren omenez ekitaldi ugari antolatu dira Donostian udaberri honetan. Bi programaziotan banatu dira: alde batetik, hiriko hainbat taberna, jatetxe, arte-galeria eta liburu-denden (musikariaren berezko habitatak) artean antolaturiko El hijo ingobernable de la luz del sol (Eguzkiaren argiaren seme gobernaezina), kontzertu berezi, entzunaldi eta erakusketekin; eta bestetik, Donostia Kulturak Ernest Lluch kultur gunean eta Victoria Eugenian antolatutako erakusketa, mahai-inguru, kontzertu eta proiekzioak izan ditugu, Yo ya me entiendo (Nik ulertzen dut nire burua) izenburupean. Bi programen azken kontzertuetan egon ginen; biak aski ezberdinak, baina biak eder.

Ezkerretik eskuinera: Fernando Neira, Karlos Aranzegi, Joserra Senperena eta Joseba Irazoki, atzean Rafa Berrioren erretratua dutela (Argazkia: Joserra senperena)
Ezkerretik eskuinera: Fernando Neira, Karlos Aranzegi, Joserra Senperena eta Joseba Irazoki, atzean Rafa Berrioren erretratua dutela (Argazkia: Joserra senperena)

Maiatzaren 9an Deriva eta Niños Futuros igo ziren oholtzara tenpluan, LeBukowski tabernan (Iñaki Peman-en argazki ederrez inguraturik). 30 lagun eskasentzat lekua baino ez, eta, sarrerak airean saldu zirenez, bi txanda egin zituzten. Inondik ere, bakarlariaren musika ibilaldiaren zati handi batean hogeita hamar laguneko publikoa izatea arrakastatzat joko zen. Gogoan dut, tipuletaki, Complot tabernan jo zuen kontzertu bat; dozena bat izango ginen, eserita, eta haren arreba etorri zitzaigun, harriturik, zer egiten genuen han galdezka; gu, artean gazte eta areago berde, eta euskaraz mintzo. Baina, jakina denez, heriotzak bizitza edertzen du, eta omenaldi hauetan behin baino gehiagotan gertatu da kontzertuak bikoiztu beharra eta, halere, sarrerak agortzea. Bistan da, ez zion alferrik jarri bere disko bati Paradoja izenburua.

Zer ordutan eta 16:30etan joan ginen, bada, Berrio omentzen zuen kontzertu batera, eta ezin ekidin tipoa imajinatzea, dagoen lekuan dagoela, irribarre sardoniko bat ezpainetan. Derivaren Harresilanda diskoan hasi nintzen haren ibilbidea jarraitzen (Gaztelupeko Hotsak-ek banatu zuen) eta bereziki nahi nituen garai prerrafaelitako (Rafa Berrio zenekoa, alegia) abesti haiek eguneratuak entzun. Talde hartako kideak, Alberto Bosch, Borja Iglesias eta Jon Intxausti, izan ziren,  Mariano Hurtado (teklatua) eta Usoa Uriberen (ahotsa) laguntzarekin, oholtzara igo ziren lehenengoak. Harresilanda abiatzen duen La piel a tiras (Azala tiratan) abestiarekin hasi eta disko horretako eta aurreko Planes de fuga (Ihesaldi planak) diskoko abestiak tartekatu zituzten. Elkarrekiko disko aski ezberdinak dira produkzio aldetik; lehenak gaizki samar zahartu den kutsu elektronikoa du, bigarrenak pop sotilagorantz jotzen du, eta kasu honetan taldeak abestiei kutsu loureedarra eman zieten (kantariaren erreferentzia nagusietarik zen Lou Reed, nagusiena ez bazen), nahiz eta Bronca (Liskarra) bezalako kantu pausatuagoetarako tarterik ere egon zen. Ez alferrik, Femme Fatale abestiaren bertsio batekin amaitu zuten beren boloa.

Niños Futuros izena hartu zuten okasiorako Los Bracco-ko Pablo Fernandezek (ahotsa) eta Toni Medinak (gitarra), Andoni Etxebestek (bateria), Ikerne Giménez-ek (baxua) eta Grande Days-ko Rumano Powerrek (teklatuak eta gitarra) osatutako taldeak. Berriok azken urteetan zuzenekoetan berreskuratu zituen Derivaren zenbait kantu jo ondoren –tartean Perfecto en soledad (Bakardadean bikain) abesti misantropo borobila–, batez ere Paradoja diskoan zentratu ziren, eta Los Braccok berezkoa duen rock & rollerantz eraman zituzten kantuak, Mis ayeres muertos (Nire atzo hilak) kantuarekin goia joz.

Beste paradoxa baterako tarterik ere egon zen, baina. Egokiera horretan zaila baitzen duela bost urteko apirilaren 23ko gau harekin ez akordatzea: Berriok Bukowskin jo zuen (frakik jantzi gabe, noski), eta kontzertu gogoangarri harengatik tabernak isuna jaso zuen,baimendutako edukiera baino jende gehiago omen ginelako barruan. 2016 kulturazko urte hura zen, eta hortik aurrera, aurreko urte jorietan ez bezala, tabernetan kontzertuak antolatzeko erraztasunak joanak ziren. Ez zegoen jada zer kapitalizatu.  

Victoria Eugenian maiatzaren 19an (eta 20an) emandako kontzertua oso bestelakoa izan zen: profesionalagoa, bitarteko gehiagorekin, preziosoagoa. Paradoxek, ordea, hor jarraitzen zuten. Berriok ez zuen sekula bakarlari gisa Victoria Eugenian jotzerik izan. Amor a Traición taldearekin Principal aretoan jo zuen 80etan, eta bakarkako bere azkena ere han izan zen, 2019ko urrian. Victoria Eugenian estreinatu zuten Adios a la bohemia (Bohemiari agur), Berriok Joserra Senperenarekin moldatutako Pablo Sorozabal eta Pio Barojaren opera. Baina bizirik zela ez zuen heriotzak eman zion aukerarik izan.

Musikalki Senperenak gidatutako kontzertua izan zen omenaldikoa, eta oroz gain, haren lana da nabarmendu behar dena. Ez da lan batere erraza hainbeste musikarik (eta elkarrekiko hain ezberdinak) parte hartutako kontzertu bat nahas-mahasean ez erortzea, eta kartelari erreparatuta (Rafa Rueda, Charly & Pavlyuchenko, Amateur, Virginia Pina, La Oreja de Van Gogh, Petti, Paul San Martin, Sanchís y Jocano, Mursego (20an bakarrik), Abraham Boba, Julia Cristina, Txetxo Bengoetxea, Miren Iza, Mikel Erentxun eta Diego Vasallo), arrisku hori zen burura etortzen zitzaizun lehenengo gauza. Haatik, ez zen halakorik gertatu. Eta hori posible izan zen, funtsean, Senperenak (pianoa eta organoa), Joseba Irazokik (gitarra eta ahotsa), Karlos Aranzegik (bateria) eta Lutxo Neirak (baxua eta kontrabaxua) osatutako taldeak egindako lanagatik. Abesti gehienetan beraiek izan ziren banda, eta musikarien antzeak eta abestien moldaketa bikain eta koherenteak kalitatea omenaldiaren maila berean egotea eragin zuten.  Hain justu, parada ezin hobea izan zen ikusteko mainstreamarekiko aldea ez dela ausazkoa, ez diskurtsiboa: La Oreja de Van Goghek Las tornas cambian (Egoera aldatzen da) bertsionatu zuten, eta beren erregistroan ondo aritu baziren ere, besteekiko aldea nabarmena suertatu zen, hala moldaketetan nola exekuzioan.  

Gauza on asko egon ziren eta ezin denak nabarmendu, baina bereziki gustatu zitzaizkidan Amateur-ekin jotako El principio de una buena racha (Bolada onaren hasiera) dylandarraren eta Diego Vasallorekin egindako No pienso bajar más al centro (Ez naiz gehiago hirigunera jaitsiko) aski eraldatuaren moldaketak.

Hirigunerako azkeneko txangoa izan zen, bai, zer eta Victoria Eugeniara, gainera. Tira, orain badakizu, frakak ere ondo ematen dizu, amigo.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-09 | Xalba Ramirez
'Poliorkêtês'
Kerobia, hunkigarristak eta xamurtasunaren aitzakia

Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025

--------------------------------------------------------

Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Pierre Boulez: matematikaren eta abangoardiaren artean

Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.

Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


2025-03-27 | Iker Barandiaran
Faxismoari kontra beti eta bortizki

Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena

---------------------------------------------------------

Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]


Olaia Inziarte. Animalia artean kantari
“Nire izateko manera nire ardura da, baina ez nire kulpa”

Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]


2025-03-21 | Xalba Ramirez
Verde Prato, tropismoa eta Dolce Vita

Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024

--------------------------------------------------------------

Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Abeslari sorta ederra

FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.

[+]


Eguneraketa berriak daude