Orain hasiko dira Donostiarako bisitak, lehen bilkura bideokonferentziaz izan arren, besteak fisikoki egitea nahiko luke. Behintzat, Euskal Herrian dena egiten ahalko du. Nahiz eta klinika ez izan bere muga instituzionalaren aldean, Herrian izateak lasaitzen du. Aldiz, ekonomikoki galdegina zaion engaiamenduak bisaia uzkurtzen dio. Ernalketak funtzionatzen ez balu, zer ? Beste 900 euro? Ezin.
Urteak haurrak desiratzen dituela. Horrez gain, urteak ez duela bikoterik atzematen. Alta, gazte gaztetik argi du ama izan nahi duela. Urtebetetzeak joan arau, lagunen haurdunaldien berriek bihotza porroskatzen diote. Bestearen zoriontzeko gaitasuna badu ere, bere errealitate gordinaren aitzinean jartzen du. Erabaki berri du ez duela gehiago itxoinen. Garrantzitsua zaio lagunen ber momentuan bere umea heztea; hots, azkena ez du izan nahi, eta oraino guttiago “haurrik ez duena”. Hala ere, haurdunaldiaren prestaketa, erditzea eta hezte prozesu amaigabe hura bakartasun hutsean ez du bizi nahi.
"Sare sozialen bidez izena eman zuen 'ko-guraso' izateko webgune batean. Hor aurkitu zuen lista bat, izenak eta aukerak. Haurraren beste gurasoa aukeratzen ahal duzu"
Kolektiboaren aukera honek paradoxa handia sortzen dio: ez badu bikoterik, bakarrik heziko du. Sare sozialen bidez izena eman zuen “ko-guraso” izateko webgune batean. Hor aurkitu zuen lista bat, izenak eta aukerak. Haurraren beste gurasoa aukeratzen ahal duzu. Azkenean, egun gutti pasa zituen lista horri so. Ez zion erakargarritasun berezirik sortzen. Gurasotasuna arrazionalizatzeko eta partekatzeko manera hori ez zitzaioan komeni. Interes propioari lotzen zion desmartxa, hala nola denbora eta arduren banatzea. Hori, ezezagun batekin egin? Gaizki pasatzeko arriskua hartu? Ez, bide hau baztertuz joan zen.
Ondorioz, lagunen itzulia hasi zen egiten. Batek lagunduko zuen urrats administratiboetan. Donostiara egiteko bidaiak beste batekin eginen zituen. Azkenik, erditzeko momentua hirugarren batekin eginen zuen. Aitzinetik rol guziak banatuak izan ziren; orain testua ikasi behar zuten. Bakartasuna baztertuz, ama batzuk baino askoz hobeto segitua izanen zen. Maitasun kolektiboa helburu, haurraren sortzeak denak inplikatuko zituen. Familia nukleoak eskainitako estruktura eta filiazioa ukatuko zituen. Desmartxa kontziente eta aske honek sekulako energia galdeginen zion. Alde batetik amatasunari lotutako kezkak eta beldurrak, baina batez ere osasuna eta administrazioak uztartzen zituen eginbehar bereziak. Azkenik, lagunei esku artean emandako konfiantza guziaren parioak zion energia ustiatze hau berriztagarri bihurtu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]