Eskerrak bazterreko kontrakulturari, bestela literatur aldizkarien faltan egongo ginateke gurean. Izan ere, Euskaltzaindiak 2018an utzi zion Erlea argitaratzeari. Urte berean, 111 akademiaren paperezko 111 aldizkaria gelditu egin zen. Urtebete geroago, 2019an, argitaratu zen Hegats-en 57. zenbakia, eta oraingoz, ematen du, pausatuta daukala argitalpena Euskal Idazleen Elkarteak. Erlea joan, baina Barnezomorro iritsi zen Xangre fanzinearekin.
Zigilu autogestionatuak 2019an argitaratu zuen Xangre-ren lehenengo zenbakia. 2021ean argitaratu du bigarrena. Sorpresarik ez: punkak gurutzatzen du fanzinea.
Munduko Poesia Kaiera punkiak balira bezala irakurri daitezke Linton Kwesi Johnson jamaikar-britainiarraren eta Cinthya Genser proto-punk feministaren lanen itzulpenak. Bestalde, AEBetara eta Europa iparraldera beharrean, hegoalde globalera garamatza Xangre-k erreportajeen bidez. Zehazkiago, Peruko “subte” rock undergroundera eta Kolonbiako “punk medallo” eszena musikalera. Gainera, Lectura fácil eleberri punkaren idazle Cristina Moralesi bezala, Throbbing Gristle musika taldearen soinu industrial britainiarrari egiten diote lekua 46 orri fotokopiatuek.
Zarata planetario hori guztia gurera ekartzea lortzen du fanzineak. Euskarazko sorkuntza literario originalak eta Edorta Jimenezi egindako elkarrizketak Euskal Herrira ainguratzen dute Xangre. Koktela ezin iradokitzaileagoa da. Zergatik ez: euskarazko molotov koktel literarioa, bazterretik erdigunera botatzekoa.
Batzuek 1.700 erosle ezin lortu, besteek diru galerak ezin gainditu, normaltasunaren xingola jantzi nahi eta ezinak euskal erdigunearen anormaltasuna uzten digu agerian behin eta berriro. Hainbeste normalizazio nahiren artean, ematen du punka iritsi behar dela instituzioek egin ezin dutena egitera, hori bai, prekario bezain erradikal. Bizi dugun errealitate merkantilizatu honetan, eskerrak autogestioari eta autoedizioari. Eskerrak fotokopia-makinei, “do it yourself” filosofiari eta literatur aktibismoari.
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]
Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]
Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]