Eskerrak punkari

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Xangre. Literatura bazterrean | Gotzon Hermosila, Iñigo Basaguren-Duarte eta Igor Mercado | Barnezomorro, 2021

Eskerrak bazterreko kontrakulturari, bestela literatur aldizkarien faltan egongo ginateke gurean. Izan ere, Euskaltzaindiak 2018an utzi zion Erlea argitaratzeari. Urte berean, 111 akademiaren paperezko 111 aldizkaria gelditu egin zen. Urtebete geroago, 2019an, argitaratu zen Hegats-en 57. zenbakia, eta oraingoz, ematen du, pausatuta daukala argitalpena Euskal Idazleen Elkarteak. Erlea joan, baina Barnezomorro iritsi zen Xangre fanzinearekin.

Zigilu autogestionatuak 2019an argitaratu zuen Xangre-ren lehenengo zenbakia. 2021ean argitaratu du bigarrena. Sorpresarik ez: punkak gurutzatzen du fanzinea.

Munduko Poesia Kaiera punkiak balira bezala irakurri daitezke Linton Kwesi Johnson jamaikar-britainiarraren eta Cinthya Genser proto-punk feministaren lanen itzulpenak. Bestalde, AEBetara eta Europa iparraldera beharrean, hegoalde globalera garamatza Xangre-k erreportajeen bidez. Zehazkiago, Peruko “subte” rock undergroundera eta Kolonbiako “punk medallo” eszena musikalera. Gainera, Lectura fácil eleberri punkaren idazle Cristina Moralesi bezala, Throbbing Gristle musika taldearen soinu industrial britainiarrari egiten diote lekua 46 orri fotokopiatuek.  

Zarata planetario hori guztia gurera ekartzea lortzen du fanzineak. Euskarazko sorkuntza literario originalak eta Edorta Jimenezi egindako elkarrizketak Euskal Herrira ainguratzen dute Xangre. Koktela ezin iradokitzaileagoa da. Zergatik ez: euskarazko molotov koktel literarioa, bazterretik erdigunera botatzekoa.

Batzuek 1.700 erosle ezin lortu, besteek diru galerak ezin gainditu, normaltasunaren xingola jantzi nahi eta ezinak euskal erdigunearen anormaltasuna uzten digu agerian behin eta berriro. Hainbeste normalizazio nahiren artean, ematen du punka iritsi behar dela instituzioek egin ezin dutena egitera, hori bai, prekario bezain erradikal. Bizi dugun errealitate merkantilizatu honetan, eskerrak autogestioari eta autoedizioari. Eskerrak fotokopia-makinei, “do it yourself” filosofiari eta literatur aktibismoari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
“Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei”

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-01-10 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
“Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da”

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
“Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe”

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


2023-05-30 | ARGIA
‘Ño!’ komikia eta ‘Zaldi bat ihes garrezko zelaian’ liburua Ziburuko Azokan

Bi lanak izango ditu salgai ARGIAk datorren larunbateko Ziburuko Azokan. Komikia Maitane Gartziandiak, Eli Pagolak eta Miren Artetxek egin dute. Kazetaritzako kronikak biltzen dituen liburua Koldo Izagirrek.


Paperjale.eus jaio da: euskal liburuzaleen sare soziala

Euskal idazle eta irakurleentzat sortutako sare sozial libre berria da Paperjale.eus. Irakurritako liburuak erregistratzeko aukera ematen du, puntuatu, kritikak eta iruzkinak egin… Abaraskak sortu du, software librea, euskara eta Fedibertsoa sustatzen dituen taldeak. Ez... [+]


'Txori Urdinak'
Espetxeak eta zigorrak ere badute bere musika

Zer eta zertarako da espetxea? Zer zigor kodea? Zeri esaten diogu birgizarteratze? Kartzelak present dituen herri honetan, nago gutxi hitz egiten dela beronen eraginaz eta zigorraren kulturaz. Milaka herritarren errealitatea dena, hormez kanpoko errealitatetik hain urrun. Preso... [+]


Eguneraketa berriak daude