Longwood, Santa Helena uhartea, 1821eko apirilaren 16an. Erbestealdian zela eta hil baino bizpahiru aste lehenago, Napoleon Bonapartek azken nahia erantsi zion bere testamentuari: Parisen ehortzi zezaten nahi zuen, “Sena ibaiaren ertzean, hainbeste maitatu dudan frantziar herriaren erdian”.
Baina Napoleon Santa Helenan bertan ehortzi zuten. Ia 20 urte igaroko ziren haren gorpuzkiak Frantziara itzuli baino lehen eta, beste hainbeste, gaur egun dagoen hilobian sartu arte. Retour des cendres esango zioten prozesu luzeari, errautsen itzulera.
Hil eta berehala hasi zen indartzen frantziar herritarren artean Napoleonen mitoa, baita haren gorpuzkiak Frantziara eramateko eskaerak eta ahaleginak ere. Azkenean, 1840ko maiatzean, Frantziako diputatuen ganbarak arrastoak ekartzearen alde bozkatu zuen, nahiz eta hamar urte lehenago luzatutako proposamenari diputatu gehienek ezezkoa eman. Luis Filipe I.a erregea bat zetorren gobernuaren erabakiarekin; Uztaileko Monarkiaren egoera ahula zen atzerrian nahiz etxe barruan, eta Napoleonen itzulerak bere posizioa indartu eta errebolta giroa itzaliko zuelakoan zegoen.
Espedizioa uztailean abiatu zen Santa Helenara, Joinvilleko printzea, erregearen seme gazteena, buru zuela. Aitak etekin politikoa lortu nahi zuen, baina semeak turismoa egiteko baliatu zuen bidaia. Besteak beste, Cadizen, Madeiran eta Tenerifen geldialdiak egin zituzten, xahutzen ari ziren dirutza gogoan hartu gabe. 93 egun behar izan zituzten uhartera iristeko.
Napoleonen gorpuzkiak urriaren 14an atera zituzten bere lehen hilobitik eta lau egun geroago abiatu ziren ontziak. Itzulerako bidaia askoz laburragoa –eta merkeagoa– izan zen, 13 egunekoa, Ingalaterrarekin gatazka pizteko arriskuak akuilatuta. Frantzia barruan egoera ez zen lasaiagoa, eta iraultza giroa hedatzen ari zenez, gobernuak erabaki zuen Napoleonen hiletaren prestatze lanak bizkortzea eta data abenduaren 15ean jartzea. Liskarrak saihesteko, zeremonia militarra egin zuten, eta ez zibila. Hau da, herritarrek ezin izan zuten Napoleonen segizio ikusgarrian parte hartu. Eta, hala, Luis Filipek ez zuen bere asmoa lortu; alderantziz, erabaki horrek monarkiaren irudia okertzea besterik ez zuen eragin.
Napoleon Les Invalides-en ehortzi zuten, bigarrenez, 1840ko abenduaren 15 hartan, baina haren hilobia, Louis Viscontiren obra, bukatu gabe zegoen eta Saint-Jérôme kaperan sartu zuten. Monumentua amaitzeko epea beste bi hamarkadaz luzatu zen, eta aurrekontua ikaragarri gizendu; soilik sarkofagoa egiteko harriengatik 200.000 libera ordaindu zituen estatuak. 1861eko apirilaren 2an, zeremonia pribatu batean, ehortzi zuten Napoleon Bonaparte hirugarrenez eta azkenekoz.
Azkenean, retour des cendres delakoak ez zion inori etekin politikorik ekarri eta zulo sakonak hondeatu zituen altxortegian.
Frantziar Iraultzan Luis XVI.a gillotinatik Maria Antonieta baino lehenago pasa arren, austriar artxidukesaren lepoa eskatzen lehenago hasi ziren. Zergatik ordea?
1791ko abuztuan mundua astindu zuen iraultza batek. Eta ez zen Europan gertatu. Esklabotzan oinarrituriko sistema ekonomiko kolonial atlantiarra hankaz gora jarri zuten milaka beltzek Saint-Domingue uhartean: hainbat urtetako borrokaren ostean Haiti herrialde librea sortu zuten... [+]
1815eko ekainean, Napoleonek azken eta behin betiko porrot militarra izan zuen Waterlooko guduan. Baina Napoleonek ez zituen sekula udalerri hartako lurrak zapaldu.
Paris, 1667. Luis XIV.aren erregeldian, Colbertek hiriburuko polizia lotinantaren postua sortzeko agindua eman zuen.
1789ko uztailaren 14an Parisko Bastille kartzela erori zen iraultzaileen kolpeen ondorioz. Hori da behintzat kontatzen den historia. Luis XVI erregeak egun hartan, bere egunkarian ezer ez zela gertatu idatzi zuen. Euskal Herriko pentsalari eta arduradun politikoak mugimenduaren... [+]
XIII. mendean domingotarrek komentu bat fundatu zuten Parisko Saint Jacques elizaren alboan, izen bereko kalean. Ordena erlijiosoak hirian zuen lehen egoitza zen eta, hala, pixkanaka, fraile domingotarrei jakobino esaten hasi ziren.
1795eko negu gogorrean, frantziarrak Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren aurkako gerran ari ziren, Iraultzako ideiak Europan zabaltzeko asmoz. Holandar ontziteria Marspied itsasartean harrapatu zuen ekaitzak eta aingurak Texel uhartearen babesean bota zituzten. Baina itsasoko... [+]
Versailles, 1789ko irailaren 11. Batzar Nazional Konstituziogileko ia 1.200 kideak, jauregiko Menus-Plaisirs areto itzelean bilduta, Konstituzioaren artikulu bat eztabaidatzen hasi ziren: parlamentuak onartutako legeei betoa jartzeko eskubidea al zuen erregeak?
Bizpahiru... [+]