Jon Ziarsolok sexu heziketa tailerrak ematen ditu ikastetxeetan eta gogoratu du orain arte gurasoek beren seme-alaben sozializazioa sustatu dutela, harremanak, trebezia sozialak, irekitasuna... : “Orain horren guztiaren kontra goaz. Guraso eta hezitzaileok badakigu haur eta nerabeek beren garapenerako hori behar dutela, baina orain egoerak eskatuta nora bidaltzen ditugu? Bakardadera eta pantailetara. Eta askotan, hor uzten ditugu. Gaur egun sarean denetik dago. Eta denak balio du gure seme-alabentzat? Edozer gauza onartuko dugu? Pantailen aurrean daudenean ere helduen begirada behar dute”.
Egun kaleak hutsik daude eta haur eta nerabe asko pantailen bidez harremantzen dira. Ziarsolok azaldu duenez, “guraso askok agertzen duten kezka da: zergatik ari zaigu gure seme edo alaba konfinamendu egoerara bueltatzeko eskatzen? Zergatik esaten du egoera horretan oso komodo eta gustura zegoela? Zenbait ikaslek halaxe esaten digute, ‘ni konfinamendu egoerara bueltatuko nintzateke’. Zergatik eskatzen du nerabe batek bakarrik egotea nahiago duela?”. Sexu hezitzaileak jarraitu du azaltzen nerabe batek sozializazioa eta besteekin egotea behar duela, “baina horrek esfortzua eskatzen du, eta sortzen ari den gizarteak bakardadea bultzatzen du, etxean egotea ‘nahi duzuna egiten’, eta nahi duzun hori da pantaila aurrean egotea”. Egoera berrian etxean goxo geratzen ari direnak, lehendik trebezia sozial gutxi zituztenak direla azaldu du, baina zerbait aldatu dela: “Orain arte gurasoak asko arduratu dira sozializazioa bultzatzeko, kirol taldeetan izen emanaz eta abar. Orain ez, bakarrik egotera bideratzen dituzte, eta oso eroso daude”. Ikastetxeetan eta bertso eskoletan bertsolaritza irakasten duen Arozenak azaldu du egungo arauek ere eragin dutela kalera ateratzeko zailtasunean: “Familia egonkorrekoa, oinarrizko beharrak aseta dituena. Hori da arauak arau eta mugak muga, kalean sozializatzen denaren profila. Beste batzuk online egongo dira, inoiz iritsiko ez zaion eredu bati begira. Zerk eragiten du kalean ez egotea? Hasteko, harremanetarako erraztasunak, zeren egun kalera ateratzeko koadrilla bat behar da. Orain eredua launaka edo seinaka da, beraz, zailagoa da bakarrik ateratzea herrian ezagunik ba al dabilen ikustera. Irudi aldetik konplexuak dituenak ere nahiagoko du ez atera. Nahiz dena arautua dagoen egun, batzuk plazan daude behintzat. Hor ez dagoenak kezkatzen nau ni”.
Erreportajean zehar azaldu da eskolan tentsioa bizi dutela ikasleek. Hori ere lotzen du Ziarsolok etxean geratzeko joerarekin: “Tentsio etengabean bizi dira. Ez daukate lasaitzeko momentu eta espaziorik. Eskolara joaten direnetik etxera itzultzen diren arte tentsioan daude. Asteburutan askotan etxean geratzen dira, zeren ez dute berriz ezeren jopuntu izan nahi, ez dute tentsio momentu gehiago nahi, ez dute lau edo bost doazelako norbaitek kargu hartzerik nahi... etxean egonda lasaitasuna bilatzen dute, pantailaren aurrean orduak ematea... astebukaerako edozein egunetan 8-10-12 ordu pasatzen dituzte pantaila aurrean”. Tentsioaren ondorioz, “plazera falta zaie” gehitu du sexologoak: “Ez plazer sexuala; plazera baizik. Lasaitasuna. Egotea. Partekatzea. Esperimentatzea. Pertsona berriak ezagutzea. Egoera honetan ia beti jende berarekin gaude”. Sare sozialetako harremanek hainbat gauza “falta” dituztela azaldu du: “Begirada, kontaktua, gorputz adierazpena... eta falta da gauzak poliki egitea. Sare sozialetan dena da ya, azkar”.
“Gazteak hagitz konektatuta bizi dira: Youtube, Netflix, Disney Channel... mundu guztia dugu pantailara ekartzeko moduan. Sortzen ari garen bizitza eredua erabat globala da. Inoiz baino beharrezkoagoa iruditzen zait aisialdi bezala kultura, tradizioa, euskara lantzea” dio Arozenak. Hizkuntzaren gaiarekin jarraitu du: “Ahozkotasuna erabat galtzen ari da, esaldi batean hiru hizkuntza aditzea ez da harritzekoa egun. Eskolatutako haur batek bost ordu ingeles jasoko ditu astean, gazteleraz beste bost, eta euskaraz beste guztiak. Baina eskola bukatu eta gero, zer hizkuntza da jasotzen dutena? Gazte asko kaskoekin bizi dira, ez dituzte inguruko hizkuntza, doinuak, kantu zaharrak aditzen. Inoiz baino doinutegi eskasagoa ekartzen dute haurrek. Alde horretatik funtzio handia betetzen du bertsolaritzak, hizkuntza mailan, komunikazio mailan...”.
Beste balio hauek ere nabarmendu ditu: “Egungo bideoak segundotakoak dira eta janari mantsoa aldarrikatzen dugun bezala, bertsoa ere aktibitate mantsoa da. Ez da argiztapena, musika eta dena neurtua dagoen hogei segundoko produktu bat. Lasaitasunaren, pazientziaren, arreta mailaren eredu on bat iruditzen zait”.
Eskoletan bertsolaritza lantzeak eta herrietan bertso eskolak egoteak hainbat funtzio bete ditzake pantailen gizartean, Arozenak aldarrikatu duenez: “Haur eta gazteek ikustea badagoela hizkuntza bizi bat, gazteak horretan ari direla, saioetara jende asko doala... ikasleei hori dena adieraztea eta herrietan ahozkotasuna, trebetasun sozialak, gure kultura eta gure doinutegia transmititzeko espazio bat izatea gero eta garrantzitsuagoa iruditzen zait, kaskoen mundu honetan”.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]
Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]
Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.
Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]
Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]
Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]
"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]
Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.
Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]
La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.
“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]
Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]
Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.
Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]
Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.
Denok... [+]