Injustiziaren garaipena

Indarrean dagoen krisiak erdigunera ekarri du Estatuak ekonomian duen ezinbesteko zeregina.  Mendebaldeko herrialde aberatsetako ongizate mailaren etorkizuna kolokan dago eta horri eusteko ere Estatuaren zeregina ezinbestekoa da. Horretarako berme nagusia zerga sistema eta egitura da eta honi buruzko eztabaida saihestezina da egungo testuinguruan. Izan ere, neoliberalismoaren itzalpean oraindik orain zergen igoerak eta, batez ere, aberatsenei zerga gehiago ordaintzeko interbentzio lerroak estigmatizatuak daude. Azkenaldian zerga egitura aldatu denean, aberatsei zama jaisteko egin da, horrek inbertsio pribatua sustatuko duelakoan. Baina ebidentzia enpirikoak erakusten du, ekuazio hori oso gutxitan suertatu dela. Alegia, aberatsenen aldeko zerga arinketek ez dute inbertsio produktiboaren igoera nabarmenik ekarri 2008ko atzeraldiaren ondoren.

"Estatuen baliabideak gero eta eskasagoak dira, herritarrentzat presio fiskala indartsua den arren aberatsenentzat gero eta apalagoa da eta honek desberdintasunen igoera indartsua dakar"

Artikuluaren goiburu bera duen liburua (Injustiziaren garaipena) argitaratu berri dute Emmanuel Saez eta Gabriel Zucman irakasleek, eta argibide ugari dakar orain arteko zerga eredua gainditzeko asmoarekin. Zorrotza eta sakona bezain praktikoa eta ausarta den lan honek egoeraren gordintasuna  azaltzen du. Estatuen baliabideak gero eta eskasagoak dira, herritarrentzat presio fiskala indartsua den arren aberatsenentzat gero eta apalagoa da eta honek desberdintasunen igoera indartsua dakar.

Eskaintzen dituen datu ugarien artean, Amerikako Estatu Batuetako 1980 eta 2018 urteen arteko errenta bilakaera azpimarratzekoa da. Biztanlegoaren %90aren sarrera errealak ez dira aldatu azken 40 urtetan eta, aldiz, errenta garaiena duen %0,1arentzat bere sarrera errealak %320 igo dira. Egileek erakusten dute egoera despareko hau aberatsek gero eta zerga gutxiago ordaintzen dutelako gertatzen dela. Liburuak zehaztasun handiz erakusten du honen guztiaren arrazoia, eta zerga eredu atzerakoia mantentzeko argudio eta topiko guztiak eraisten ditu. Hala nola, zergen igoerak diru bilketa beheratzen duela edo ekintzailetza ahultzen duela errefusatzen dute eta gogora ekartzen dute, Roosevelt eta ondoren errepublikarrak beraiek, izan zirela gerra ostean diru bilketa handitzeko aberatsenei zama handitu zietenak.

Nolanahi ere, suntsitzen duten dogma nagusia ondokoa da: zama saihesteko mekanismo ugari dituztelakoan, ezinezkoa dela ezein neurri hartzea aberatsenek eta enpresa erraldoiek zergak ordain ditzaten. Aitzitik, lanak oso garbi frogatzen du ez dagoela inolako oztopo teknikorik horretarako eta giltzarria borondate politikoa dela, noski. Asko aipatzen den mantra da, Azpiazuk, Calviñok eta abarrek diotena, krisiagatik orain ez dela zergak igotzeko garaia, alegia. Bada egileek kontrakoa diote, hain justu, krisialdietan zergak handitzea beharrezkoa dela. Eisenhower presidenteak II. Mundu Gerraren ostean aberatsenek ordaintzen zuten gehiengo tipoa %91ra igo zuela ohartarazten dute. Egun, Bidenek zerga ereduaren norabide aldaketa iragartzen duen arren, Zucmanek berak zera ondorioztatzen du New York Times egunkariarentzat egindako azterketa batean: AEBetan aurreikusten diren zerga neurri berri guztiak indarrean sartuko balira ere, aberatsenen gaineko zerga presioa 90eko hamarkadaren erdian zeukaten mailaren azpian geratuko litzateke. Bada zer hobetu zerga politikan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude