Dantzaldi galduak

  • Kontzertuak ez dira soilik zuzeneko musikaz gozatzeko aukera, klubetan egiten diren musika sesioak aisialdirako aukera soilik ez diren bezala. Katarsirako uneak dira, eferbeszentzia kolektiboa lortzeko errituak. Zuzeneko emanaldietan, klub ilunetako sesioetan eta aire zabalean antolatutako rave jaietan parte hartzeak zure egoa baztertu eta komunitate kaotiko baten partaide egiten zaitu. Ardura kolektiboaren mesedetan, baina, aspaldi ez dago talde katarsirik. Dantzaldiak, denbora bezala, galdu egin ditugu.

Argazkia: A. Curtis

Kulturaz gozatzea pizgarri eta pozgarria da egunotan, bereziki Villasound jaialdiaren egitaraua bezalakoei esker. Baina aukera oso erakargarria bazen ere, esku-frenoa jarrita bidaiatu behar izan dut, aulkian jarrita eta dantzarako aukerarik gabe. Ostegunean La Rebe eta J Martina ikusteko aukera izan genuen. Bi proposamen intimista horiek sortutako giroan eroso eta bero egon ginen. Larrabetzuarren proposamenarekin bereziki gustura, aretoaren hoztasuna, soinu eskasa eta mantendu beharreko distantziak gorabehera.

Villasound jaialdia
Noiz: maiatzak 6, 7 eta 8.
Non: Bilbo.

Ostiralean Eddie Circaren eta Chill Mafiaren eguna izan zen. Lehengoaren protesta kanta eta gitarra bakarreko proposamenak ezustean harrapatu ninduen, baita bildu ziren zale askoren partetik izan zuen babes bero eta zalapartatsuak ere. Iruindarren emanaldia hurbiltzen ari zela tentsioa gora nabari zitekeen giroan, tentsio pizgarri eta zirraragarria. Sara Goxua DJ-aren berotze sesioa hasi zenean energia kontrolaezin bilakatu zen. Dantza, oihu eta bestelakoetarako gogoak menderaezinak izan ziren. Kontzertua 31014 ereserkia taldekideen eta entzuleen artean aho batez abesten bukatzea, argiak piztuta eta soinua moztuta, gaitzak exorzizatzeko erritu kolektibo magikoa izan zen.

Larunbatean La Trinidad-en eta VVV-ren kontzertura sartu ezinik geratu nintzen edukiera mugak zirela eta. Lehenengoak ezagutu ez, baina VVV maite ditut. Euren post-punk eta tekno nahasketa ederrak liluratuta nauka. Beraien azken lanak, Escama, eta horren erremixek, Los bailes perdidos, garai honetan gailendu den geldotasun giroari aurre egiten lagundu didate. Agian hobe kontzertura sartu ez eta kalean geratu izana. Agian hobe dantzarako gogoak erreprimitu behar ez izatea, hirugarren egunez jarraian frustrazioari aurre ez egitea.

Berriz bilduko gara, noizbait, heriotzari beldurrik ez bagenio bezala dantzatzeko. Enegarren guda galduta, soilik dantzatzea geratuko zaigu eta. Suari babesa erregutuko diogu hilko gaituenaz barre egiteko. Ilunabarra eta egunsentia aldi berean ikusiko ditugu. Lagun eta neba-arrebekin, ezezagunekin bat egingo dugu, eurekin batera urtuko gara. Adiskidetasuna eta kolektibitatea. Hori da nahi dudan guztia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Existentzia mugimenduan jartzea

TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an

-----------------------------------------

Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]


2024-12-20 | Iñigo Satrustegi
Nora egon gara begira

Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.

-----------------------------------------------

Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


Eguneraketa berriak daude