Iñigo Serrulla donostiarra bakarrik taularatu da berriz ere, Donostiako Antzoki Zaharrean, aspaldiko partez. Banda izugarri konpaktu batekin aurkeztu zuen duela hiru urte 1/4 Life lana (Airaka, 2019). Orain ordea, elektronika lagun, aipatu laneko kanten moldaketa intimistagoak aurkeztu ditu eta datorren lanean aurkituko ditugun berri –harrigarri– batzuk.
Serrullak ez du oihartzun handiegirik izan gurean –tira, ezta beste inon ere– baina bere talentuak ez du besteen onarpenik behar. R&B modernotik gertu, lo-fi eta bedroom pop gisa ezagutzen denaren inguruan intentsitate maila ugari ematen ditu, beti ere emozioak neurtuz eta ekoizpenean "gutxiago gehiago da" printzipioari jarraituz.
Iñigo Serrulla
Noiz: maiatzak 8
Non: Donostiako Antzoki Zaharra
Bere etxeko logela irudikatu du, igerilekuko txankletak jantzita, gatzezko lanpara piztuta, hainbat liburu iskinean eta ukitu ere egin ez duen gitarra akustikoa. Aurikularrak buruan, bere azken urteotako konposatzeko prozesua erakusten ari dela dirudi, bera hobeto ezagutzeko aukera eskaini nahi balu bezala.
Kanta berri batekin ireki du saioa, gitarrarekin bakarrik, kontzertuaren une intimoenarekin lotuz publikoa. Aurrerantzean loop eta sampleen gainean eraikiko du emanaldia. Frank Ocean eta Sen Senra ditut gogoan, eta bistan da erreferentzia zuzena direla. Oceanen bertsioa egin du Gartxot Unsainekin, iazko konfinamenduaren emaitza ederretako bat.
Bertsio hori eta Txomin Artolaren Itsasoan kanta himnotiko eta epikoa izan dira kontzertuko une gorenak. Azken hau bereziki. Aitor Etxeberriak egindako Boga-Bogaren moldaketaren antzekoa izan da hasiera, lanbrozko sintetizagailuen gainean eraikiz melodia, eta gora eta gora egin du autotunearen laguntzaz Bon Iverrek sortzen dituen klimaxak lortuz. Aurten zuzenekoan ikusi dudan kantetatik gehien hunkitu nauena, azal eta mami.
Ez da kasualitatea bi abesti horiek izatea gehien iritsi zaizkidanak, gainontzekoak ez ditut ulertzen, ingelesez direlako. Sentsazioa daukat kantaren %40 galtzen ari naizela. Eta pena ematen dit izugarrizko kalitate eta zorroztasuna ematen dituelako Serrullak kanta bakoitzean. Hurrengoan azpitituluak edo bertso paperak eskatuko dizkiot eta saiatuko naiz soilik azalean ez geratzen.
Talentua saritzea merkea iruditu zait beti. Atentzio gehiago ematen didate beste faktoreek. Serrullak talentu bikoitza erakusten du eta gehiegikeriarik gabe erakusten du kantagile eta interprete bikaina dela. Umiltasun hori ere saritzen da. Bidea zintzo aukeratzen denean, eramaten zaituen lekua ederra izaten delako.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]