Eskolan jan ez dutena daramala edonork etxera

  • Maiatzaren 4tik, Hernaniko Txantxilla auzo inguruan dabilen edonork eraman dezake janari ontziratua etxera, deus ordaindu gabe. Aski da makinako botoia sakatzea, konpostagarria den ontzian bildutako errazioa hartzeko. Langile eta Aratz ikastetxeetako jangeletan sobratutakoa da janari hau eta bertako ikasle zaharrenak arduratzen dira eskolan jan ez dutena kudeatzeaz. Udalak azaldu digu zergatik abiatu duten proba pilotu hau, eta zein diren begiz jotako ondorengo urratsak.


2021eko maiatzaren 19an
Aratz ikastetxeko seigarren mailako ikasleak Zero Zabor Hozkailua lehen aldiz betetzen. Argazkia: Mikel Olabide Zuza.

Ba al zenekien eskola jantokietako hainbat katering enpresek protokoloz ezarritako araua dela jantokian sobratutako janari guztia bota behar izatea? Hau da, protokolo hori jarraitu behar duten jantokietako langileek debekatua dutela sobratutakoa banatzea? Egunero jantokietan elikagaien %7-10 artean xahutzen da, antzeko hozkailuen esperientzien arabera.

Maiatzaren 4tik aurrera, zentzugabekeria horri irtenbidea jarri diote Aratz eta Langile ikastetxeetan. Orain seigarren mailako ikasleen ardura da jantokian sobratu zaien janaria ontzi konpostagarrietan sartzea, konpostagarria den material garden batekin termozigilatzea, etiketa jartzea eta janariaren tenperatura 65 gradutik 4 gradura eraisten duen makinara sartzea. Eta behin osasun bermeak ematen dituen prozesu horren ostean, janariz betetako ontzi horiek kalean herritar denen eskura dagoen makinara eramatea. Eguneroko lan hori ez da makala, kontzientzia eta ardura hartzeko.

Denontzat izatearen garrantzia

Hernaniko Udalera jo dugu proiektu honen xehetasunen bila eta Ingurumen zinegotzi Mattin Aldaiak eta Garbitania enpresan hondakinen hezitzailea den Jone Notariok eman dizkigute azalpenak.

Pozik agertu dira, eragile askoren oniritzia eskatu duen proiektua martxan jartzea lortu dutelako: ikastetxeak, jangelako langileak, Ausolan katering enpresa... “Normala denez, elikagaien osasunaren gaiak kezkak sortzen ditu. Ez da hain erraza izan eta oztopoak gainditzen joan gara. Baina lortu dugu” azaldu du Aldaiak eta Notariok gehitu du bere ustez, azpiegitura indartsuak edukitzea izan dela inork ukatu ezin ahal izatea. Udalak bi ikastetxe horietan jarri ditu prozesu honetarako beharrezko diren azpiegiturak: ontzi konpostagarriak, termozigilatzeko makina, etiketak eta hauen inprimatzeko makina, tenperatura eraisgailua eta bi hozkailu. Ikastetxe bakoitzeko azpiegitura hauetan 8.500 euroko inbertsioa egin du Udalak: bi ikastetxetan  jarri denez martxan proba pilotua, 17.000 eurokoa da oraingoz proiektu honen gastua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diru-laguntza bidez kostuaren %55 berdindu du.

Elikagairik ez xahutzeak badu Udalak lortu nahi duen beste helburu batekin lotura zuzena: hondakin organikoak gutxitzea. “Izan ere, jantokietan jaten ez diren elikagaiak kudeatu egin behar dira: jaso, ondoren garraiatu, eta azkenean erraustegiaren ondoko azpiegitura batean tratamendu bat eman. Horrek kostu bat du, eta hori dena ekiditea komeni zaigu” azaldu du Aldaiak. Tratamendu plantara eramaten duten organiko tona bakoitzeko 148,33 euro ordaindu behar dutela zehaztu du, “eta horri bilketa eta garraio kostuak gehitu behar zaizkio”.

Hondakinetara botatzen ziren elikagai hauei irtenbidea bilatzerakoan, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartearengana jo zuen Udalak eta elkarte honek azaldu zion zein modutan daukan martxan “Hozkailu Solidarioa” programa Lasarte-Orian, Donostiako Tabakaleran, Galdakaon, Gasteizen... Plentzian udalak ere jarria du Hozkailu Solidarioa eta Leioako Ostalaritza eskolak eduki zuen bere garaian (egun soberakina elikagai bankuetara bideratzen du).

Esperientzia haietan oinarritu ziren, baina ontziak herritarren eskura jartzeko formatoa ezberdina du Hernanikoak: beste herrietan hozkailu arruntetan (etxean dugunaren moduko hozkailuan) utzi eta hartu ditzake edonork jaki hauek, eta Hernanin janaria saltzeko erabiltzen diren makina horien alde egin dute, Valentzian ikusi zuten eredua ekarrita: “Makina hauek itxita daudenez, kontrolatuago daukagu. Botoi bat sakatu eta atera den ontzia eramaten du jendeak, ez ditu gainerako ontziak ukitzen. Seguruagoa da” azaldu du Aldaiak.

Jone Notario Garbitaniako hondakin hezitzailea eta Mattin Aldaia Hernaniko Ingurumen zinegotzia. Argazkia: Mikel Olabide Zuza.

Hernaniko Zero Zabor hozkailuan gehienez 24 orduz edukitzen dituzte janari ontziak eta 108 ontzirentzat du lekua makinak. Lehen egunean oilaskoa eta bigarren egunean dilistak egon dira makinan herritarren eskura. Goizeko 9:00etan hornitzen da hozkailua eta lehen egunetan denak agortu dira bi ordu baino lehen. Horixe da izenean Zero Zabor daraman hozkailuaren helburua, guztien artean janariari probetxu ematea. Eta doan izateak denen eskura jartzen du helburu hori: “Inori ez diogu mugatu behar, edozein herritarrentzat da. Eta ez dugunez estigmatizazioan erori nahi, ez da batzuentzat edo besteentzat. Guztiontzat da, edozeinek erabili dezake, are gehiago, arduragatik erabili egin behar da”.

Ongi irteten bada, zein dira hurrengo urratsak?

Ikastetxeengandik ere jasoa zuen kezka Udalak, zer egin sobratzen zen janariarekin. Notariok kontatu duenez, “herriko Lehen Hezkuntzako eskola guztiak elkartu genituen bileran, proiektu hau azaltzeko. Proba pilotu gisa planteatu denez, bi ikastetxerentzako materiala genuen eta lehenik animatu ziren biekin hasi gara”.

Maiatzean jarri dute martxan Zero Zabor Hozkailua eta ekainean bukatuko dute ikasturtea eskolek. Beraz, hilabete eta erdikoa izango da proba. “Ongi irteten bada, zabaltzeko asmoa dugu”, baieztatu du Aldaiak. Bi eremutan zabaltzea ari da aurreikusten udala: batetik, gainerako eskolak ere ekimen honetan parte hartzera gonbidatzea, eta bestetik, jatetxeei ere aukera zabaltzea. Izan ere, Aldaiak adierazi duenez, proba pilotu honen berri izan dutenean jatetxeek egin diete eskaera Udalari, haiek ere kezkatuta daudelako botatzen dituzten elikagaiekin. “Ongi aztertu behar da nola bermatu elikagai horiek aprobetxagarriak izatea, osasuna bermatzeko kontu handiz ibilita”, gehitu du Aldaiak.

Elikadura burujabetzaz ere ematen du zer pentsa makina honetan herritar ororen esku geratu den janariak. Bere garaian herriko hainbat eskolak sukaldea izan zuten, kanpotik eginda ekarri gabe bertan prestatzen zituzten jakiak, eta gaur ez duten aukera bazuten egun bateko soberakinei biharamunean jantokian bertan probetxua emateko, etxean egiten dugun eran. Eta horrekin batera, platereko osagai bakoitza nondik eta nolakoa erosi aukera zezaketen.

Zergatik ez amestu, eskoletako jantokiek elikadura burujabetza zerbitzatuko dutela kaleko hozkailu hauen bidez, etorkizunean.

Lehen egunean oilaskoa egokitu zen. Argazkia: Mikel Olabide Zuza.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


2022-06-16 | ARGIA
Bergarako erraustegiaren aurkako plataforma: “Jaurlaritzaren lehentasuna enpresa pribatuen interesak dira”

4.500 herritarrek eta Bergarako Udalak jarritako helegiteei muzin egitea egotzi dio Larramendiko Arnasa plataformak Eusko Jaurlaritzari eta manifestazioa antolatu du erraustegi proiektuaren aurka hilaren 19an, igandearekin.


2022-05-16 | Usurbilgo Noaua
Martxa girotu batek Zubietako erraustegia geratzea eskatu du larunbatean

Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile anitzen babesarekin antolatuta, martxa girotu batek Lasarte-Oria eta Zubietako erraustegia lotu ditu larunbat honetan.


2022-04-13 | ARGIA
Jaurlaritzak baimena eman dio Bergarako paper hondakinen pirolisi plantari

Astearte honetan jakinarazi du albistea Bergarako Udalak, baina dioenez Jaurlaritzaren ebazpenak ez die erantzuten baimenik ez emateko udalaren argudioei eta helegitea jarriko dio Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordetzaren ebazpenari.


2022-04-04 | ARGIA
Baserri konposta abiatu dute Usurbilen, herrian sortutako hondakin organikoak herrian kudeatzeko

Udalaren eta Behemendi elkartearen arteko elkarlanaren fruitu da ekimena. Herrian sortutako hondakin organikoaren zati bat Lartzandieta baserrian konpostatzen hasi dira.


2021-11-02 | ARGIA
Hondakinak tratatzeko planta bat eraikitzeko emandako hirigintza txostena baliogabetu egin du Bergarako Udalak

Valogreene Paper BC SM enpresari emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena baliogabetu du Bergarako Udalak, aipatutako txostena egiteko adierazitako jarduera ez datorrelako bat ez ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ezta... [+]


Donostia da gutxien birziklatzen duen herria Gipuzkoan

Eguzki Talde Ekologistak Donostiako gaikako hondakinen 2020ko San Marko Mankomunitateko datuak aztertu ditu. Azkenaldian, herritarrak kontzientziatzeko birziklapenaren aldeko kanpainak ugaltzen ari direla dio taldeak, baina “itxurakeria” eta... [+]


2021-06-08 | ARGIA
Zabortegiak handitu eta berriak ireki nahi dituzte EAEn

Zabortegien edukiera bikoiztu egin beharko da EAEn 2030 urtera arteko epean, Eusko Jaurlaritzak aitortu duenez. Horri aurre egiteko hainbat proiektu daude mahai gainean, egungo zabortegiak handitu eta berriak irekitzeko, hala jaso du Berria egunkariak.


Eguneraketa berriak daude