Burgesiak, ikusten duenean botereak eskuetatik ihes egiten diola, faxismora jotzen du bere pribilegioei eusteko. Horixe gertatu da Espainian. Gobernu errepublikarrak faxistak benetan garaitu nahi izan balitu, aspaldi egin ahal izango zukeen. Horiei sakonki aurre egin beharrean, konpromisoak eta akordioak bilatu besterik ez du egin”. Adierazpen sonatu hori Buenaventura Durrutik egin zion Von Passen kazetari kanadarrari Toronto Star egunkarirako egindako elkarrizketa batean, Franco buru izan zuen 1936ko uztaileko altxamendu militarraren ondorengo egunetan, Durruti Zutabea lau mila boluntariorekin Bartzelonatik Aragoira abiatu baino pixka bat lehenago.
85 urte geroago, argi dago ezin dugula “errepublikano” izendatu Espainiako Estatuko egungo gobernua, bere burua “historiako gobernurik aurrerakoiena” bezala aurkezten badu ere. Ezin dugu esan ere PSOE-Podemos kabinetea sendo aurre egiten ari zaionik ultraeskuindarren gorakadari. Estatu-aparatua ideia eta praktika oso erreakzionarioek bahituta jarraitzen du, edozein eraldaketa sozial aurrerakoi indargabetzeko lan egiten dutenak. Monarkia, epailetza eta estatuko segurtasun indarrak erabiltzen dituzte, baina baita bere boterea sendotu eta almiranteek eragiten duten miseriarekin negozioa egin nahi duten aliatu berriak ere.
"Desokupari aurre egiteko garatu den estrategiak hiru ardatz izan ditu: salaketak auzitegietan; haien jatorri eta praktika mafiosoen berri eman; eta auzo-antolakuntza"
Desokupa enpresa da lankidetza publiko-pribatuak bultzatutako eskubide eta askatasunen atzeraldi aro berri honen adibide nabarmenetakoa. Ertzaintzaren konplizitatearekin Abadiñoko eraikin bat desalojatuz aurkeztu da Euskal Herrian. Daniel Esteve da erakunde horretako burua. 2008an Mossoek Esteve atxilotu eta auzipetu zuten berankorrak kobratzeko enpresa baten aurkako operazio batean, legez kanpoko atxiloketa, irainak, mehatxuak eta legez kanpoko elkartea osatzea egotzita. Enpresako kideen artean arte martzialetan adituak diren pertsonak daude, eta paramilitar, diskotekako atezain edo segurtasun pribatuko agente gisa aritu direnak. Frogatuta dago gehienek loturak dituztela eskuin muturrarekin.
Oihartzun publikoa izan zuen Desokuparen lehen interbentzioa 2016ko apirileko Can Dimoniren desalojoa izan zen.
Bartzelonako Gràcia auzoko finka bat da Can Dimoni, ondare historiko gisa katalogatua eta bertan behera utzia gazte talde batek okupatzea erabaki zuen arte. Une horretatik aurrera, herri mugimenduek #StopDesokupa kanpaina aktibatu zuten enpresaren praktikak salatzeko, eta Directa-k ikerketa lan oparoa hasi zuen. Desokupari aurre egiteko garatu den estrategiak hiru ardatz izan ditu: salaketak auzitegietan (orain arte ez dute emaitzarik eman); haien jatorri eta praktika mafiosoen berri eman; eta auzo-antolakuntza, haien esku-hartze baten berri izan bezain azkar erantzuteko.
Esperientziak argi eta garbi azaleratu ditu Desokuparen eta hainbat Polizietako kideen artean dagoen elkar hartzea. Bai eta komunikabide jakin batzuek enpresa sustatu dutela ere, okupazioaren aurkako kriminalizazio kanpainen berotasunean. Horrek guztiak beren negozio-bolumena handitzeko balio izan die. Heroitasun aura bat eraiki dute, sare sozialetan biraltasuna eta jarraitzaileen biderkatzea ekarri diena. Sistema Desokupa elikatzen ari da, baina auzotarrek brigadista garaikideen armada bat dute, auzo-sindikatuetatik behin eta berriz utzi bidea moztu diena. Hori izango da beren porrota.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]