Hastings (Ingalaterra) 1949ko irailaren 1a. Ritz Cinema aretoan The Third Man (Hirugarren gizona) estreinatu zen, Carol Reed-ek zuzendua eta Graham Green idazlearen gidoia oinarri.
Filmeko eszena ezagunenetakoan, Orson Wellesek jokatutako Harry Lime pertsonaiak hauxe dio: “Badakizu beste hark esan zuena: Italian, Borgiatarren nagusitasunak iraun zuen 30 urteetan gerrak, sarraskiak, hilketak… izan ziren, baina baita Michelangelo, Leonardo eta Errenazimentua ere. Suitzan, ordea, maitasuna, demokrazia eta bakea izan dute 500 urtez. Eta zein da emaitza? Kuku-erlojua!”.
Hitzok ez daude Greenen gidoian; Orson Wellesek inprobisatu behar izan zituen, eszenaren denboretara doitzeko betelan gisa. Wellesek berak esan zuen hungariar antzezlan zahar batetik hartu zituela, baina James Abbott McNeill Whistler margolaria edota Geoffrey Household idazlea jotzen dira iturri posibletzat.
Esaldi horretan bi akats historiko daude: batetik, kuku-erlojua ez zuten suitzarrek asmatu, alemaniarrek baizik; bestetik, filma estreinatu zenean, mendea pasatxo besterik ez zen Suitzak nazioarteko gatazketan ofizialki parte hartzeari utzi zionetik. Baina, okerrak oker, edozein motatako gatazketan, Suitza neutraltasunaren sinonimotzat dugu.
2021etik atzera abiatuta, zehazki 206 urte dira Suitza beste herrialde baten aurka gerran ez dagoela. Napoleondar Gerretan parte hartu zuen Alpeetako estatuak eta, beraz, 1815eko Vienako Batzarrean utzi zion ofizialki nazioarteko gatazkatan parte hartzeari. Suediak, ordea, urte bat gehiago darama “bakean”; Vienako Batzarra abiatu baino bizpahiru hilabete lehenago, 1814ko abuztuaren 14an bake ituna sinatuta amaitu zen Suedia eta Norvegiaren arteko gerra. Beraz, hilabete batzurengatik, benetako Suitza Suedia dela esan daiteke.
Edo benetako Suitzarik ez dagoela. 200 urtetan bi estatuek beste estatu bati ofizialki gerra deklaratu ez arren, Suitzak, besteak beste, hiru asteko gerra zibila izan zuen 1847ko azaroan, eta Suediako armadako hainbat soldaduk alemaniarrekin batera egin zuten borroka Bigarren Mundu Gerran.
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]