Bedroom pop-a. Izenak adierazten duenez, logelatik egindako pop hau musika industrian dagoen arrakala baten alternatiba gisa sortu da, eta, gainera, egungo egoera pandemikoarekin bat dator. Baliabide gutxi, melodia asko, nostalgiari lotutako hitzak eta vintage estetika dira genero berri honen ezaugarri nagusiak.
Industriak bizi duen prekaritate egoeran du jatorria. Genero mota honetako sortzaile askok ez dute arrakasta helburu, haien mobida egin eta adierazpenerako bide kontsideratzen dute. Musika tradizionalaz bestelako oinarrietatik abiatzen dira eta Rusowsky, Clairo edo Mori izenek daramate momentuko Bedroom poparen lekukoa.
IDOIA
Noiz: apirilak 30
NoN: Gasteizko Jimmy Jazz
Belaunaldi bereko kideen artean ezberdintasunak egotea ohikoa da eta horren erakusgarri da Idoia Asurmendiren lehengo albumaren eta Bedroom poparen artean dagoen arrakala. Ez dago arratsalde batean logelako intimitatean sortu, produzitu eta gorpuztutako abestirik. Oraingoan denborarekin pentsatutako eta hausnartutako abestiak gailentzen dira, etxeko bakardadean hezurtuak, baina kolektiboki garatuak eta hobetuak.
Hala ere, badago Z belaunaldiak duen bereizgarritasun ukaezina, Internetik gabeko bizitza ezagutu ez izana. Musika sortzeko bide eta prozesu asko egon arren, generazio honek badu zerbait komunean: abestiak plazaratzeko orokortu den komunikazio leihoa. Horren adibide da Idoia, izan ere, aramaioarrak Youtuben hasi zuen bere ibilbidea.
Garai berri hauetan ere iraganeko onena gaurkotzen dugu eta Asurmendiren musikak iraganeko zertzeladak ere baditu: folka, popa eta indie-a. The Beatles edo Silvio Rodriguezen doinuak ekartzen ditu gurera, baina Nora Jones, Ed Sheeran edo Nogen bezalako XXI. mendeko artisten kutsuak ere nabari dira.
Diskoa atera eta aste baten buruan sarrerak agortu ditu Jimmy Jazz aretoan. Arrakasta lortu du jendeak ezagutu baino lehen. Espektatiba asko sortu da Idoia Asurmendiren inguruan eta etorkizuneko euskal musikari gisa sailkatu dute. Momentuz Euskal Herrian ikusteko dago nola garatzen diren ohiko banda formatutik urruntzen diren doinu elektronikoak, baina argi dago azken hamarkadetako folk eta indie doinuek arrakasta izaten jarraitzen dutela.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]