Konplotak

Pil-pilean dabiltza konplotak Ameriketatik honaino: COVID-19 planetako jendezionea murrizteko sortu dutela eta iraun lezaketenak txerto zitalen bidez kontrolatu nahi dituztela. Horretan badu zerikusia azken berrogei  urteko finantza-kapitalismoak. Sektore publikoen pribatizazio eta ongizate sistemaren desmantelatze planak gora doaz ziztuan (kaxu! hemen auzolanean, diosku Zakilixutek) eta bereziki errudun dira agintariak, pandemiaren kudeaketan baino areago. Engainatuak eta desjabetuak sentitzen gara, eta orain herstura ekarri digu gainera osasun krisiak. Hainbeste atsekaberi zentzu bilatzeko premiak, ausaz, denen atzean asmo kriminala sumatzera eraman du.

"Gauza baten inexistentzia ezin da demostratu eta konplotistak gezurtatzeko balio duen azalpenik ez da, beti eta denetarako daukate erantzuna"

Aurrekari zaharrak ditu konplotismoak eta ezaguna da Aro Modernoan sorginen pertsekuzio izugarria ekarri zuena. Ustekeria batean finkatua zen: milioika malefikok sare bat bilbatua zutela deabruaren inguruan, haren agindua ezartzeko Elizaren eta Estatuaren aurka, gaitz eta eritasuna denetara zabaltzeko. Konplot horri gerlaz garaitu behar zitzaiola-eta, buru-belarri aritu ziren epaile eta juristak, erlijioso zein laiko: berek asmatutako lokamutsa sinetsi eta erabili zuten 50.000 bat lagun hiltzeko, gehienak emakumeak.

Gauza baten inexistentzia ezin da demostratu eta konplotistak gezurtatzeko balio duen azalpenik ez da, beti eta denetarako daukate erantzuna, errugabetzeko saioa akusazio bihurtzen da: torturapean ere beren inozentzia aldarrikatzen zuten sorginek deabruaren laguntzari esker egiten zuten, hark emana baizik ez bailiteke halako kemenik eskura. Aitortzen zutenak baino errudunagoak ziren haiek, indarra izateko haurrak labean erre eta jan behar zituztelako. Lehen kristauei leporatu zieten krimen berdina egozten zieten sorginei –eta juduei–.

Inprimategiak demonologoen delirioa bezala, internetek konplot teoria hedatu duela esaten da. Alta, funtsezko diferentzia bada, ordukoan ahaltsuek zuten konplota pentsatu, oraingoan beraiek daude susmopean. Haietarik asko jendediaren etsaiak izanki, onartezinaren aurreko erresistentzia eta izpiritu kritiko asko bada salaketan. Salbu salbuespenak. AEBetan Trumpen gurtzaile supremazistak dira salatzaileak, QAnon ingurukoak eta beste, eta pedofiloen aldra satanikoak gobernatzen duela mundua predikatzen dute. Haurren defentsan, baina bada ezpada ere, pederastia frogatua den lekuetara ez dute begiratzen. Berdin du, deus ez aurkitzekotan, eliteek beren ustelkeria estaltzeko adina nagusigo duten seinalea baizik ez da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Eguneraketa berriak daude