Begira, badator maiatza... eta badoa

Udaberriari neguak darraio maiz politikan, naturan  ez bezala. Zenbat udaberri polit-iko zapuztu dituen izotzak! Batean, eskuin muturraren oldeak izozten die bihotza ordura arte “Historian inoiz izan den” gobernurik aurrerazaleenaren emaitzen itxaropenean bizi zirenei. Bestean, independentziaren aldeko herri mugimendu indartsuak sinetsi ezinik begiratzen du, hauteskundeetan gehiengoa lortu arren,barne katramiletan nahastu eta aurrera egin ezinik elkar trabatuta dabiltzan  ordezkari politikoen espektakulua. Hirugarrenean, kudeatzaile bikainaren fama zeukan tokiko gobernuaren oso bestelako irudia agertzen zaigu gobernatu sufrituoi begien aurrean. Ekonomiaren eta gizartearen kontrola galduta dabilen gobernuaren pertzepzioa da nagusi.

Zergatik ez dira, bada, egonkortzen eta garatzen udaberri politikoak gurean? Uda betera heldu ahal izateko, zer heldutasun falta zaie?

"Estatu espainiarraren erreforma saioaren porrota zertifikatuta geratu da Pablo Iglesiasek gobernua abandonatu duenean"

Aipatu ditugun hiru kasuotan, prozesu bakoitzak baditu bere ezaugarri bereziak, egia esan; lehenengoan, Espainiako Estatuko koalizio gobernuak, jaiotzatik bertatik lortu zituen babesei esker eta gobernu-osaketan inplikatu ziren eragile zehatzen merituz, udaberriaren promesa indartsua zekarren. Ohiko buruzagi sozialista espainiar oso pitzatuen ordez, Sánchezen adar berritua eta are ezkerrerago  agertzen zen Podemos elkartu ziren koalizioan. Aldaketak burutzeko aukera eta indarra baziren hor, gainera eskuin espainiarra noraezean eta ustelkeriak jota agertzen zen unean. Baina ez dituzte ez indarra ez aukera erabili, horretarako beharra zegoenean: Kataluniarekin duten gatazkan ez dira gauza izan ezer eskaintzeko, Espainiako Estatu ko gobernu guztiek beti egin dutenaz haratago. Monarkia krisi larriak jota zegoen unean, 

Errepublikaren bidea zabaltzeko pausurik ere ez. Ez lan merkatua aldatu, ez etxeen alokairu politika berria saiatu, ez erreforma fiskalik… Eskuinaren aurkako diskurtsoak bai, baina estatuaren oinarriak  sendo finkatuz gai nagusi horietan.
Koalizio gobernuaren beraren krisia baino urrunago, Espainiako Estatu aren erreforma saioaren porrota zertifikatuta geratu da Pablo Iglesiasek gobernua abandonatu duenean. Ondoren ikusten ari garena, udaberri laburregi baten atzetik betiko neguaren etorrera baino ez da.

Kataluniaren kasuan, dagoeneko nabaria da era horretako prozesu mamitsu, larri, sakon eta erabakigarri baten zuzendaritza ezin dela alderdi zehatz baten, kasu honetan ERCren interpretazio aski bitxi eta aldakorren menpe utzi. Katalunian lortu den herritarren mobilizazio eta antolakuntza mailak, batetik, eta independentziaren helbururantz emandako urratsek, bestetik, akordio estrategiko sendo eta sakonak eskatzen dituzte orain. Horiek gabe ez dauka zentzurik koalizio-gobernu artifizialak saiatzeak. Ez badugu, berriz ere, udaberritik negura jauzia egin nahi.

Zer esan Euskal Autonomi Erkidegoan eta are Euskal Herri osoan gertatzen ari denaz. Kudeatzaile onaren mitoa lurretik erori zaio Urkulluren gobernuari: krisialdi egoeran erabaki larriak hartu behar eta ahalmenik ez, Madrili erreguka. Azpiegituretan, gobernu-proiektu guztiak zuloan. Industria politikan, enpresariei beti amen esateak dakarren ondorioa, Zaldibar baino haratago, Tubacex, Euskaltel, BBVA, Iberdrola, Petronor eta enparauen “itzaleko gobernu erreala” nabarmen. Urkulluren Jaurlaritzak galdu du aginte-lemaren kontrola hain justu gizarte krisi larriaren erdian.

Helburu argiak betetzera datozen gobernu sendoak behar, han eta hemen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Grebak, sistema eraldatzeko

ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Teknologia
Esnearen bidea

Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]


2025-04-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.

Errazagoa da J.K... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


2025-04-30 | Aingeru Epaltza
Europar bizimodua

Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]


Errolda denontzat!

Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]


2025-04-30 | Sukar Horia
Turismotik bizi, ala nekez bizi?

Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]


Eurokeynesianismo militarra

Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Eguneraketa berriak daude