Bi segmentu soziopolitiko nagusiren artean egon da zatituta Ukraina independentea: nazionalista etnikoa (mendebaldar zalea) eta ekialdeko eslaviarren anaitasun zalea (errusiar zalea). Bi ikuskeren arteko entente oligarkikoa izan zen Leonid Kutxma presidentearen agintaldiak (1994-2005) gorpuztu zuena, alderdi komunista oso indartsua zen garaian.
Kutxmaren erretiro iragarpenarekin batera, AEBek herrialde postsobietarretan zuen eragina zabaltzeko estrategia jarri zuen martxan koloretako iraultzak bultzatuz. Ondorioz, mendebaldar zaleek ententea hautsi eta bi segmentuetako oligarkien arteko konfrontazioa eragin zuten, ukrainar komunistak asko ahulduz. 2004ko Iraultza Laranjaren ostean, lehenik mendebaldar zaleek gobernatu zuten eta ondoren errusiar zaleek, azken hauen kontrako Maidaneko estatu kolpea gertatu zen arte 2014an. Ordutik, Ukrainako Gobernu berriak eskuin muturreko sinbologia eta kontakizuna hauspotu eta boteretik kanporatutako segmentuaren jazarpen politiko, ekonomiko eta kulturala hasi zuen, geroz eta bortitzago, aitzakia gisa erabiliz Errusiaren esku hartzea Ukrainako gatazkan eta ekialdeko gerra.
Ukrainako gatazkak bost urte bete ondoren, herrialdeak zulo beltzetik atera ezinik zegoen: ekonomia hondoratuta zegoen, gerrak jarraitzen zuen eta politika liberalen eta antidemokratikoen zirimiria amaigabea zen. Horrekin guztiarekin amaituko zuela hitz eman zuen Volodimir Zelenskik 2019 an Ukrainako presidente hautatua izan zenean.
"Kieveko eta Washingtongo gobernuek Errusiatik Alemaniara itsasoz doan Nord Stream 2 gasbidea bukatzear dagoela ikusten dute eta dagoeneko ez dakite zer beste gatazka sortu edo hauspotu Alemania gatibu hartu eta proiektua geratzeko"
Zelenskik bi segmentu politikoetatik babes pragmatikoa jaso zuen, bakea lortzeko eta ekonomia hobetzeko esperantzarekin. Baina estatu kolpearen osteko erregimenak ideologia oso zurruna du, politikak ñabartzeko edozein saiakera bertan behera gelditzen da mugimendu ultraeskuindarrek, estatuko hainbat aparatuk eta Amerikako Estatu Batuek egiten duten presioagatik.
Zelenskik ez du lortu aurrerapausorik bake bidean, ezta ere arlo ekonomikoan. Ondorioz, herritarren artean bere babesak behera egin du nabarmen eta une honetan inkestek bere alderdia bigarren bezala kokatzen dute errusiar zaleen alderdiaren ostean. Errealitate honen aurrean, bere posizioa berrindartzeko hartu duen bidea izan da neurri liberalak eta antidemokratikoak hartzea –besteak beste, Auzitegi Konstituzionaleko presidentea legez kontra kargugabetu du eta hiru telebista kate itxi ditu–, muturreko nazionalismoa besarkatzea, eta ekialdeko gerran tentsioa areagotzea tropa eta armamentu mugimenduekin gerrarako prest dagoela ohartaraziz. Aste batzuk geroago errusiar erantzuna etorri zen, ariketa militar masibo batzuk antolatuz Ukrainako muga egiten duten errusiar estatuko lurraldeetan. Beste behin, errusiar esku hartze militar bat desiratzen duten ustezko analisten eta iritzi-emaileen legioak huts egin du, Errusiak ariketak bukatu eta armada kuarteletara erretiratzen hasi delako.
Halere, Zelenskiren irudia indartu da. Joe Bidenek telefonoz hots egin dio eta AEBek gerraontziak bidali ditu Itsaso Beltzera. Zelenskik ikasi du Errusiarekin gogor agertzeak saria duela Washingtonen, eta horretarako Ekialdeko Ukrainako gerran egur gehiago bota behar bada, botatzen da; izan ere, Kieveko eta Washingtongo gobernuek Errusiatik Alemaniara itsasoz doan Nord Stream 2 gasbidea bukatzear dagoela ikusten dute eta dagoeneko ez dakite zer beste gatazka sortu edo hauspotu Alemania gatibu hartu eta proiektua geratzeko. Horregatik Washingtonen eta bere ekialdeko aliatuen partetik Errusiarekin tentsioa handitzeko dagoen interes berezia azkeneko urtean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]