Ils construisent. Eta ondotik isilune zaratatsua. Erranaldi trinko bezain kargatua da. Eraikitzen ari dira. Etxea noski. Denek dakigu zer erran nahi duen horrek. Kasurik hoberenean lur puska bat jaso dutela eta paisaia ttittakatzen jarraikitzen ahalko dutela, sitsen moduan, airoski. Kasurik gehienetan tramite luzeetan aritu direla, notariotan, baimen eskaeratan, kreditu dosier lotzen, hori guzia ondoko bi urteetan gorriak ikusteko lanen segitzen eta zuzentzen, urteak iragateko hilabetero lansariaren parte handiena banketxeari entregatzen zorraren tapatzeko. Ondasuna sortzen dihardute. Azken finean betikoa den eredura juntatuko dira, etxetxoaren jabe, herriaren erdian. XX. mendeko etxetiarren ametsa: kausitze soziala etxea ukaitea da. Atzoko zutoin. Gaurko ilusio.
Azkenetarik izanen baitira, segur da. Maleruski, hemendik goiti gutxi egiten ahalko da holakorik, batere kasik. Hemendik aitzina ondasuna eginen da besteen hondarren artetik.
Joanago eta hondar gutxiago dago. Eta hor dago koska.
"Lehen presioa kostaldean zen, orain erosle guziak elkarren arteko lehian dira edozein lekutan. Ez da non bizi"
Etxebizitzaren gaiak eta lurraldearen erabilerak zer erran eman du azken asteetan.
Etxedun anitz dira preziorik gorenean saltzeaz lotsatzen ez direnak. Erosleak trumilka heldu omen dira urtebete honetan. Alokairutakoak agortzen dira agertu orduko. Lehen presioa kostaldean zen, orain erosle guziak elkarren arteko lehian dira edozein lekutan. Ez da non bizi.
Egoera sanitarioaren ondorioek ekarri dute gaia azalera berriro. Euskal Herria ez dela salgai adierazten duten pintadak agertu dira berriz. Etxe hutsak margo gorriz seinalatzen dira. Etxalde elkarteak publikatu ditu prezioen bilakaerak sareak sutan jarriz. Monbar ostatuan metro koadro gutxiko eta prezio ikaragarriko apartamendu egitasmoa bada, baita Lohitzunen gaindi milioika eurotako egoitzak. Kostaldeko herriek biztanleak galtzen dituzte. Bihar eskolak, zerbitzuak, komertzioak hestekotan egonen dira.
Higiezin agentziak ados dira: inoiz ez bezalako eskaeren lekuko dira eta eskaintza tipia dute eskutan. Baiki, azken 50 urteetako problematika da Ipar Euskal Herrian, hau zen, adibidez, IK erakundearen aldarrikapen ildo nagusietarik bat eta gaur arte beti egon da noizean behin aktualitatearen lehen planoan, dela egitasmo zehatz batzuen inguruko salaketarekin edo epe mugatuko dinamiketan. Izan ere, zer egin daiteke azalera hain txikian hain garatua den joerari buru egiteko? Zer egin salmenten frenesiaren kontra? Zer alda apartamenduak nahiago direnean asteka alokatu turistei, hemengo langileei baino? Ez dakit nehon egonen denez Ipar Euskal Herrian bezainbat egitura eta elkarte, instituzionalak nahiz herrikoiak, etxebizitzaren gaiari buruz iharduteko. Bizkitartean, biztanle orok segitzen du sufritzen bizitegiaren atxemateko orduan.
Erronkak askotarikoak dira, hala nola prezioen kontrola, lurraldearen bipiatzearen gelditzea, jendeari hemen bizitzeko aukera ematea, zuzenbide pribatuaren eta interes kolektiboaren arteko oreka atxematea, sarraskiak saihestea. Legeen aterabideak aipatzen dira, beste lurralde batzuetan bezala, jabego eskubidea baldintza jakinetan izatea, erabat zuzenbide pribatuaren kontra etorriko litzatekeena, eraikigarriak diren lurren mugatzea, artetik prezioen igoera oraindik handiagoa eragin lezakeena, jabego kolektiboak… Eta beti galdera bera: ez ote da berantegi jada? Mende beteko desmasiek itzulirik ote dute?
Goizero, argi zirrintan, bihotza Aroztegikoekin dut.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]