Zaharren ahalduntze tailerrak eta etxebizitza kolektiborako prozesuak taldean lantzen ditu Irati Mogollónek (Lezo, 1991), Zaintzen Arkitekturak proiektuaren baitan. Ikerketa prozesua izan da horren aitzindaria; Ana Fernández urbanista feministarekin argitaratu du Arquitecturas del cuidado. Hacia un envejecimiento activista (Zaintzaren arkitekturak. Zahartze aktibistarantz) (Icaria, 2019).
Zahar etxeen eredua birplanteatzeko ideia indartu da azken urtean. Zein da zure irakurketa?
Zaintzaren gabeziak mahai gainean jarri dira, zoritxarrez, miseria handi batetik; baina zahartzaroaz hausnartzeko aukera edo abagunea izan da eta hori zoragarria da. Uste dut erredundantzian erori dela, hala ere; eztabaidak gehiago direla publiko-pribatua, ratioak… Beste gai asko landu barik gertatzen dira bizitzaren jasangarritasunari edo zahartzaroari dagokionez. Esaterako, non daude eskubide soziokulturalak egungo zahar etxeetan?
Egoitzen ereduak lotura handia du zahartzaroaz dugun iruditeriarekin.
Adinkeriaren ikuspegia oraindik presente dago gure gizartean. Zahartzaroa estereotipatu da; horregatik hitz egiten dugu zaharren ahalduntze feministaz edo zahartze aktibistaz, txipa guztiz aldatu behar delako. Kontzientzia propioa duen egitura batetik, gure burujabetza eta kontzientziazio politiko baterantz jo behar dugu, norberaren buruaren kokapenetik abiatuta. Oraindik ez da iritsi zahartzea harrotasunez biziko dugun puntua.
Zein gai gehiago gelditzen dira landu gabe, zure ustez?
Zaintza lanak gero eta indibidualizatuago daudela, gure aiton-amonak baliabide bat direnez kontziliazioa beren esku uzten jarraitzen dugu. Beste gai bat da zahar etxeen digitalizazio prozesua, teknologiarekiko harremana; zaintza krisia sozialki, pertsonekin konpontzen da. Teknologia lagungarria da, noski, baina ezin dugu bere horretan aterabide edo alternatiba bilakatu. Oso sinplea den gauza bat zenbat konplikatzen dugun…
Adinekoak beraien nahiak kontuan hartu gabe zainduak izan behar direnaren ideia dago?
Zaintza desmitifikatu behar da. Ez baldin bada hautatua, adostua eta politikoki landua, zaintza autoritarioa da. Hogeita lau orduz senideak lagunduta edukitzeko filosofia horretan non da intimitaterako eskubidea? Edo planteamendu lagunkoiak, proposamen infantilizatzaileak direnak maiz… Zahartzean ez ditugu laguntxoak behar, eskubide duinak eta erabakitzeko eskubidea baizik; ez ditzagun birproduzitu horrelako patroiak.
Eredu berri bat eraikitze aldera, zein da jarraitu beharreko estrategia?
Beste azpiegitura batzuk sortu behar dira zahar etxeak husteko. Egunerokotasunarekin zerikusia duten zaintzak integratu ahal izateko estrategia herritarrak behar ditugu. Harremanak eta zurrumurru sozialak dira askotan pertsonek behar duten gauza bakarra mentalki zein emozionalki aktibo eta entzunak sentitzeko, eta horiek ez dizkizu emango zaintzaile batek, harreman sanitarioa baita berarekin duzuna, ez da izango zure laguna. Zaindua sentitzeko berdinen arteko sarea beharrezkoa da, azpiegitura sozio-sanitarioek atentzioa bermatzen dute, ez zaintza.
Garrantzitsua da norberak erabakitzea zein eratara bizi nahi duen zahartzaroa.
Pertsona bakoitzak bere ardura kolektiboa du; guk, adibidez, zahar ahalduntze prozesuak 55 urtetik aurrera hasten ditugu eta jendeak atsekabeak hartzen ditu. Nik beti esaten diet: “Etxeko lanak ondo egin nahi dituzu ala biharko egunean zure etorkizunaz beste norbaitek erabakitzea nahiago duzu?”. Hori baita egoerarik ohikoena…
Era orokor batean landu daiteke prebentzio hori?
Badaude estrategia horiek garatzen hasi diren udalerri batzuk: Lezo, Beasain… zahar ahalduntze estrategiak egiten ari dira apurka-apurka gurekin batera. Prozesu horretan eztabaidatzen da zer-nolako ekipamendu komunitarioak edo udal ekipamenduak behar diren, eta beste auzi batzuei buruz ere hausnartzen da: sexualitateaz, burujabetza ekonomikoaz, biloben zaintzari marra gorriak nola ezarri…
Etxebizitza komunitarioak dira zahar etxeen eta egungo bizi ereduaren alternatiba bat, baina zein puntura arte zain dezakegu elkar kolektiboki?
Komunitarioaz hitz egiten denean, jendeak espektatiba desberdinak kokatzen ditu taldearen baitan, eta gero atsekabeak sortzen dira. Hori ekiditeko erabaki behar da zer zainduko den kolektiboki eta zer ez, zer den komunitarioa eta zer ez… negoziaketa nahitaezkoa da. Espazio kolektiboek eduki behar dute adosturiko bizitza kolektiboa eta horretarako zintzoa eta gardena izan behar zara. Kontsentsuetara iritsi, landu, eta jarrera ez epaikorra eta irekiagoa izan behar da.
Prozesu luzea da beraz, erabakiz eta adostasunez jositakoa.
Aniztasunean bizitzea izan behar da jomuga, baina ez da batere erraza. Bizitza komunitarioa ezinbestean lotuta egon behar da denboran eta bizi zikloan zehar jasangarria den partaidetza batekin, minimo eta maximo batzuk ezarrita. Gako handienetako bat da ez sortzea puxika kolektibo ereduak; oso azkar puztu eta era berean husten direnak.
Epe ertainera begira, baikorra zara?
Oso garai estrategikoak datozela uste dut, ongizate estatua aldatzen ari delako; zaintzaren eta gizartearen birplanteamenduari dagokionez, familia eredua ere aldatzen ari da... Asko dago egiteko herri mugimendutik.
Zestoa Gipuzkoako Urola bailaran dagoen herria da. 3.800 biztanle ditu. 2019tik zaintza sarea garatzen ari dira: herriko baliabide profesional guztiak koordinatu eta zestoarrek elkar zainduko duten eredu komunitario bateranzko bidea egiten hasi dira. Udalak du egitasmoaren... [+]
Etxeko langile diren eta zaintza lanetan aritzen diren emakumeentzako etxea abian jarri dute Berriozarren. Zortzi pertsonendako lekua duen pisua gaitu dute zaintzan diharduten langileak 6-12 hilabetez espazio duin eta seguru batean bizi daitezen. SOS Arrazakeria Nafarroak eta... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]
Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.
Sakanako pertsona zaharrei babesa emateko proiektu pilotua da Teknoadineko Landab. Bizilagunen parte hartzea “funtsezkoa” dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.
Bizitza Zaintzeko izenpean, ekonomia soziala ardatz duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dute etxez etxeko sei langilek, Urola Kostan (Gipuzkoan). Ideia sinplea da: enpresen irabaziak langileen esku uztea. Merkatuaren prezioak mantenduko dituzte; hau da, erabiltzaileek... [+]
Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.
Iraultza txikien akanpadan parte hartu nuen uztailean, zaintzari buruzko hausnarketa egiteko. Mahaiaren inguruan bost emakume eseri ginen: Arabako etxe- eta zainketa-langileen elkarteko Laura eta Shirley; Denon bizitzak erdigunean taldeko Paula eta Ainhoa; eta Kukuso taldeko... [+]
Donostiako La Paz egoitza Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du, Egiako auzoan. Hain goiz esnatzeak adinekoentzat lan karga handiagoa eta arreta okerragoa ekartzen du.
Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]
Maria Josefari alzheimerra diagnostikatu ziotenetik ahizparen eta alabaren artean zaintzen dute; gaixotasunak eragindako beldurrez, zailtasunez eta zamaz mintzatu da Maite, Maria Josefaren alaba.
Euskal Herriko Emakume Migratu Feminista Zaintzaile Soziosanitarioen Elkarteko kidea da Soraya Agirre. Berak orduka egiten du lan zaharrak zaintzen, baina elkarteko %90 egoiliarrak dira, zaintzen duten zaharraren etxean bizi direnak. Alokairua lortzeko eta lan baldintzak... [+]