Eskerrik asko x berpizkundea

  • Iruñea NOLA?-k eta Katakrak-ek Borborka zikloa antolatu dute elkarlanean. Amets Aznarezek gidaturiko kontzertu eta elkarrizketatxoak larunbat eguerdiz Katakrakeko hirugarren solairu dotorean (eguerdiz eta arratsaldez, bi emanaldi dituzten taldeen kasuan).

Argazkia: Lupi Lakasta
Argazkia: Lupi Lakasta

2021eko maiatzaren 05ean

Euskal Herriaren parte bat hain gogotsu (eta beste bat hain pikatuta) duen taldearen txanda izan da larunbatean eta guk, ez galdetu nola, sarrerak lortu genituen eguerdiko paserako. Ben (izugarri bereizirik) Yart izan zuen Mafia Lasaiak lagun oholtza gainean.

Chill Mafia
Noiz: apirilak 24
Non: Iruñeko Katakrak

Emanaldiaren sarrera gisara, Ion Celestino agertu zaigu bideo batean eta Iruñeko panorama musikalaren historiaren mikroerrepasoa egin ondotik agurtu gaitu: “gozatu kontzertua eta gozatu beti badirelako aurrera begira dabiltzan burmuinak”. DJak hiruzpalau kantu pintxatu ondotik, Celestinok aipaturiko gazte arruntak atera dira oholtzara 12:45ean: “Gabon guapos, sozialdemokraziaren eta Aitor Bizkarraren kontra”.

Imajinatzen duzuen espektakulua ematen dute. Nik imajinatzen nuena behintzat. DJ-a eta bi edo hiru abeslari autotuneaturiko mikroetatik kantari. Jarrerak aportatzen du zuzenekoan grabaziotik harago eskain daitekeen hori. Kaleratu duten mixtape-ko kantez gain, mainstream ez zirenekoak ere eman dituzte. Kantak jarri eta horien gainean abestu dituzte gehienak, base hutsaren gainean baten bat eta a capella bertsio bakarra: Agur Xiberua. Duinki defendatu dute gazteek zuzenekoa eta kasu, ez ditu edonork sartzen pare bat dozena kanta ordubete eskasean.

Argazkia: Lupi Lakasta

Etxean daudela aprobetxatuz, zergatik ez amatxiri eskaini auzoari eginiko kantua, bere gogokoena. 31014 kanta Kilikiren partez amatxirendako. Amei eskainirikoak ere ez dira gutxi izan. Bizardunak eta Silveira aipatzen dituen kanta berria erakutsi digute eta autotunea erabiltzeagatik esker ironikoak eman dizkiete Fermin Muguruza eta Ibil Bediri. Benetan, Twitterretik at hobe ulertzen da dena.

Elkarrizketa saiakerak itxi du emanaldia. Saiakera diot, zaila izan delako euforiatik jaitsi eta baretasuna lortzea. Kiliki Frexko, Flakofonki eta Irene eseri dira erantzutera. Honakoa zioen bizpahiru galderetan azkenak: “Zer eginen zenukete bafle hauetako batetik Sarri aterako balitz?”. Flako-ren erantzuna idazten ari nintzelarik bota dit oholtzatik: “Amets, espero dut apuntatzen ari zarena gure kontrako beef bat izatea”. Eta bueno, beef-ik ez dakit egiten, baina apuntatzen ari nintzena sasi-bertso egina eman dit ia:

Heldu omen zarete egitera zerbait berria
utzirik behingoz alde batera sozialdemokrazia eta aberria
baina Sarri ezagutzen ez duenak
ez dit mugiaraziko gerria
are gutxiago aldatuko du gaur egungo Euskal Herria.

Keba, ez du balio, aldatu duzue dagoeneko lagunok. Eskerrik asko x berpizkundea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


Eguneraketa berriak daude