Port Royal (Jamaika) 1721eko apirilaren 28a. Sukar bortitz batek hil zuen Mary Read pirata ingeles ezaguna, kartzelan zela eta 35 urte zituela.
Anne Bonny (1697-1721) eta bera dira historiako emakumezko piratarik ezagunenak eta pirateriagatik epaitu eta zigortutako bakarrak. Biak batera aritu ziren Pirateriaren Urrezko Aroan.
Mary Ingalaterran jaio zen 1685ean. Txikitatik Mark izenez ere ezagutzen zuten eta mutikoen jantziak jartzen zizkion amak. Amaren senarra hil eta gutxira biek aurrez zuten semea hil zen. Mary ezkontzaz kanpoko harreman batetik jaio zen eta ez dugu bere aita biologikoaren berririk. Amak sasiko umea ezkutatzeko eta egoera ekonomiko larria hobetzeko irtenbidea topatu zuen: Mary hildako anaia Mark bezala jantzita eta haren izena hartuta, senarraren familiak diruz laguntzea lortu zuen.
Maryk mutilez jantzita lortu zuen lehen lana. Morroi gisa aritu zen, lehorrean lehenik eta itsasontzi batean, gero. Britainiar armadan ere aritu zen. Gizon itxurak baztertu eta flandriar soldadu batekin ezkondu zen, baina ezkontza laburra izan zen. Senarra hiltzean, berriro gizonez jantzi eta itsasoratu zen.
1708 urte inguruan, piratek Readen ontzia erasotu zuten eta ez zuen erreparorik izan haiekin bat egiteko. 1920an John Calico Jack Rackham eta haren bikotekide Anne Bonnyrekin bat egin zuen. Bi emakumeek ba omen zekiten bestea emakumea zela. Eta John Rackhami Bonnyk berak esan omen zion Read emakumezkoa zela, Rackhamek susmatzen baitzuen Bonnyk eta Readek maitasun harreman bat zutela. Historialariek ez dakite nolakoa zen benetan bien arteko harremana, eta ez dakite ahalegin handia egiten ote zuten gizonezkoen mundu hartan emakumeak zirela ezkutatzeko ala, besterik gabe, askoz erosoagoa zelako janzten ote ziren gizonez. Bikotea halaxe deskribatu zuen Dorothy Thomas lekukoak: “Gizonezkoen jakak zeramatzaten, galtza luzeak eta burua zapietan bilduta. Matxete eta pistola bana zituzten eskuetan, irainak eta biraoak botatzen zituzten, eta ni hiltzeko eskatzen zieten gizonei”. Thomasek garbi omen zuen emakumeak zirela “bularren tamainagatik”.
1720ko azaroaren 15ean atxilotu zituzten Read, Bonny eta eskifaia osoa. Epaitu ondoren, denak urkamendira kondenatu zituzten, baina bi emakumeak haurdun zeudenez, erditu arte zigorra atzeratzea erabaki zuten. Ez dakigu Read erditzean edo lehenago hil ote zen. Eta Bonnyren berri ez dugu handik aurrera, ez ihes egin zuen, ezta exekutatu zuten ere. Mary Read hiltzearekin batera galdu zen Anne Bonnyren arrastoa.
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]