Arrate (Eibar, Gipuzkoa) 1921eko apirilaren 3a. Abertzale eta mendizale mordoa (Bizkaiko 18 talde, Gipuzkoako 10 eta Arabako bat), Kalamuan tontorra egin ondoren, Arraten bildu zen eta, hantxe sortu zen ofizialki Euzko Mendigoixale Batza.
Mendeurrena aitzakia, duela aste batzuk Iñaki García Uribe euskal mendizaletasunaren ikertzaile eta Aranzadiko kideak mendizale talde bereziaren nondik norakoak azaldu zituen Sabino Arana Fundazioak antolatutako hitzaldian.
Indar handia hartu zuen berehala EMBk. Lurralde guztietako datu zehatzik ezean, badakigu sortu eta 10 urtera, Bizkaiko Mendigoixale Batzak Betsaiden batzarra egin zuenean, 40 azpitaldek eta 1.000 bazkide baino gehiagok osatzen zutela elkartearen Bizkaiko saila. Hurrengo urtean mendigoixaleek sustatutako Jagi-Jagi aldizkaria sortu zen eta astero 20.000 aleko tirada banatzera iritsi ziren. Urte berean, 1932an egin zen lehen Aberri Eguna Bilbon, eta han EMBko 5.000 kide inguruk desfilatu zuten, uniforme eta guzti.
EMB sortu eta hiru urtera, 1924ko maiatzean sortu zen Euskal Mendizale Federazioa Elgetan. Baina EMB lehenago sortu izanak ez du esan nahi euskal mendizaletasuna mendigoixaleekin batera jaio zenik, haiek izan zirenik aitzindariak. 1877koak dira euskal mendizale talde antolatu bati buruzko lehen kronikak; Ganekogortoak esan zioten talde bizkaitar hari. Eta federazioa sortu zenean, aurrez antolatuta zeuden Arabako 3 talde, Nafarroako 5, Gipuzkoako 30 eta Bizkaiko 36 bildu ziren.
Abertzale mendizaleak ere ez ziren EMB jaiotzean bat-batean sortu; 1908an badugu dagoeneko EAJk antolatutako mendizale talde batzuen berri, auzoz auzo eta baserriz baserri Sabino Aranaren doktrina zabaltzen ibiltzen zirenak.
Beraz, mendizaletasun politikoa eta kirol mendizaletasuna bateratsu ari ziren antolatzen, paraleloan, baina ez nahastuta. EMBko kideak ez ziren, teknikoki, “mendigiozaleak”, ez zituzten goi mendiak jomuga eta haien jarduna metro batzuk beherago egin ohi zuten, txangoetan ideia nazionalistak zabalduz, eskuorriak eta aldizkariak banatuz, mitinak antolatuz… Gorabehera politikoek ere eragiten zieten: EAJren barne eszisioek mendigoixaleen artean ere zatiketak ekarri zituen eta gerrak jipoi handia eman zion elkarteari, duela mende bat sortutakoa itzaltzeraino.
Sabino Aranaren biografo Ceferino Jemein Keperin-ek (1887-1965) Sabino bera eta haren anaia Luis jo zituen lehenengo “mendigoixaletzat”, Sabino 1903an hil arren. Eta EMBko kideak bi hitzetan definitu zituen: abertzaletasunagatiko mendizaleak. Mendia ez zelako helburua, tresna politikoa baizik.
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]