Uda garaiko egun bero horietako bat da, Kontxako hondartza jendez lepo dago, eta egunero bezala, aldiro, megafonia pizten da. Megafoniatik entzuten diren hasierako hiru tonuen ondoren, ohiko ahotsaren eta mezu programatuen ordez, guztiz ezezaguna egiten zaigun ahots bat entzuten dugu: Hondarra kontaezina da. Bihar-arte / Europak informatzen dizue bere zerbitzua bukatu duela. Eskerrik asko. / Agurtu dezaket? Dedikatu dezaket? Galdu naiz. Medusa batean galdu zen arraina bezala/ Era ordenatuan irten zaitezte. María Salgado poetaren boza da bozgorailuetatik entzuten dena. Donostiako hondartza mitikoenean eskuhartze-poetikoa egin zuen 2016ko udan Entzumen-Behatokia proiektuaren baitan. Megafoniaren mezuen eskema sintaktikoa eta soinuduna kopiatuz, eta testuan aldaketa txikiak eginez, oso bestelakoa den mezua zabaldu zuen itsasbazterrean zeuden udatiarren harridurarako. Poesia hondartzan.
Lengoaia da María Salgado (Madril, 1984) poeta eta ikerlariaren lan esparrua. Lengoaia ikertzen du, eta lengoaian barrena mugitzen da, hori baita mundua ulertu eta munduan egoteko ezagutzen duen modua. Erabiltzen eta irakurtzen diren lengoaiak interesatzen zaizkio, berez inorenak ez direnak, baina, aldi berean, denok darabiltzagunak. Poesia idazten hasi zen harik eta idatzitik esatera pasa zen arte, hitza idaztetik, hitza esatera. Eta bilakaera horretan, nola ez, gorputza jartzen hasi zen, eta gorputza jartze hori botere galtze gisa sentitzen du berak, jada ez dagoelako protesirik hitzaren eta bere artean. Eta hor aritzen da eroso Salgado, hitzen formak eta konposaketak arakatuz, iraganeko poemen egitura fonetikoak bereganatuz batzuetan, irauliz besteetan, eta lengoaiak izan ditzakeen aukera eta konbinazio infinituetan samurki galduz, berbaren joan-etorrian sentsualki irristatuz.
Salgadok bere burua low-tech poeta gisa definitzen du, eta egun bere lana testuek, audiotestuek eta performanceek osatzen dute. Hainbat poesia-liburu argitaratu ditu, besteak beste Ready (Arrebato, 2012), Hacía un ruido. Frases para un film político (Contrabando, 2016) edo Salitre (La uña rota, 2019), bere azken poema-liburua. 2012az geroztik Madrilen sortu zen Euraca Mintegiko kidea da, irakurketarako, idazketarako eta pentsamendu kolektiborako taldea. Azken urteetan, Salgadoren lanak zirkuito artistikoan isla izan du, eta bere performanceak eta irakurraldiak estatuko eta nazioarteko hainbat museo eta arte-zentrotan aurkeztu dira. Musika esparruan ere aurkeztu ditu bere sorkuntzak, Ladyfest festibal ezaguneko hainbat edizioetan, eta 2012az geroztik, Fran MM Cabeza de Vaca konpositorearekin elkarlanean ari da. M15-aren berotasunean sortutako ilusio eta utopiak, borroka politikoak eta sozialak, sexua, desira eta gorputzen errepresioa dira, besteak beste, jorratzen dituen gaietako batzuk.
Duela gutxi, Salgado Donostiako Tabakaleran egon da egonaldi artistikoa egiten Jinete Último Reino (Azken Erreinu Zaldizkoa) izena daraman proiektuan lanean, eta tarte horretan bere irakurketez eta performanceez gozatzeko aukerak izan ditugu. Azkena, Iruñeko Punto de Vista Jaialdian egin zuen Salitre poema-liburuaren irakurketa-performatiboa. Alzuzako Oteiza Museoan jazo zen performancea eta Salgadok eskultorearen liburutegia aukeratu zuen horretarako. Salitre lagunen ametsen oroitzapenez osatutako liburu ederra da, ametsak kontatzen diren eran idatzitako poemaz osatua, ametsak kontatzerakoan nolabait existitu egiten direlako. Eta besteen ametsak irakurri ahala, norberaren ametsen arrastoak ere sumatuko ditu irakurleak.
Sainz de Oizak diseinatutako mahai beltz erraldoiaren izkina batean eserita hasi zuen irakurketa Salgadok, kanpoalde berde batera ematen zuen leihate handiaren babesean. Irudia ezin zen iradokitzaileagoa izan. Saioak aurrera egin ahala, liburutegitik mugituz zihoan, ametsak buruz irakurriz –Salgadok ez ditu poemak errezitatzen, irakurri egiten ditu, eta, batzuetan, memoriaz irakurri ere–, intonazioak eta erritmoak aldizkatuz, ia-ia rapeatzen, zutik, mikroaren aurrean bakarrik, bozgorailuak noizbehinka errepikatzen zituen grabaketekin elkarrizketan. Erabiltzen dituen doinu ezberdinek egitura ematen diete bertsoei, eta mantra gisa funtzionatzen dute ondoren. Liburutegian geundenok saio intimo baten lekuko pribilegiatuak izan ginen, oso gertukoa izan zen emanaldi baten entzule aktiboak. Inoiz bukatzerik nahiko ez zenukeen saio horietako bat izan zen.
Bi solairu beherago Itziar Okariz artistaren Estatuak erakusketa zegoen ikusgai, lotura polita sortzen zuena liburutegian gertatzen ari zenarekin; izan ere, bi emakumeek lan-ildo eta lengoaia partekatuak dituzte amankomunean: performancearen bitartez, ahozko tradiziotik datorren egitekoa ahalduntzen eta gorpuzten dute, eta hitz egiten den lengoaiak izan ditzakeen konplexutasunetan edertasuna aurkitzen trebeak dira biak. Halaber, Okariz Ametsen Egunerokoa obran aritu da lanean luzaroan, bere ametsak grabatuz eta poesia-bisual gisa erregistratuz gero, hainbat urtetan garatzen joan den lana. Leku berean Salgadok bere gertukoen ametsak gorpuztu izatearen keinua aproposa suertatzen zen.
Zalantza barik Jinete Último Reino da Salgadok egun eskuartean duen lanik handiena. 2017az geroztik Fran MM Cabeza de Vacarekin elkarlanean egiten ari den lan itzela da, formatuari dagokionez, audiotestu –ez performance– gisa aurkezten dutena. Hiru zatitan konposatzen ari diren lana da, eta oraingoz hirugarren eta bigarren zatiak aurkeztu dituzte jende aurrean; Jinete Último Reino. Frag 2 Tabakaleran ikusi ahal izan genuen pasa den urtarrilean. Lan konplexua da, zeinean keinua, grafia eta soinua bikain orkestratuta doazen, erritmo biziki markatu batean. Antzekotasunik ez duen iruditegi propioa sortzen dute, zehatza, zuzena eta sinkronizatua bezain ederra, bizkorra eta argia. Testuen irakurketaren, soinuaren eta proiektatzen diren bideo sinkronizatuko mezu ziztatzaileen bitartez, proiektuak arauaren (obedientzia, disidentzia, heziketaren faseak) eta desioaren (etengabe luzatzen den gaua, gorputzak, errepresioak) inguruan biratzen du. Hiru dimentsiotan forma hartzen duen poema-bilduma dela esan liteke, leuna bezain frenetikoa suerta litekeena. Salgadok eta Cabeza de Vacak kimika berezia sortzen dute elkarrekin daudenean, beraien arteko fusioa erabatekoa da, zabaltzen dituzten mezuak indartsuak dira eta egiten duten eszenaratzea zaindua da oso.
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]
Zuk, nik eta inguratzen gaituzten pertsona guztiek partekatzen dugun oinarrira jo du Rakel Pardo Perezek (Urdazubi, 1995) bere lehenengo poesia-liburua ardazteko: gizatasunera. Zer esan nahi du gizaki izateak? Zerk ematen digu existentzia, eta zer egin dezakegu emana datorkigun... [+]
Neguko naretasun hotz eta lur etzearen ostean etor daitekeenaren promes izaten da udaberria, eta hainbatek eta hainbatetan idatzi izan diote lora dadin deika. Promesak promes, ordea: ez da inoiz udaberri ziurrik galbidean den lurrean. Ez behintzat aldaketaz edo, zehazki,... [+]
Maiatzaren 22an, Edu Zelaietak eszenaratze berezia eman dio Presbiziak lagundu omen digu (Pamiela, 2024) bere azken poema liburuaren aurkezpenari. Gasteizko Andre Mari Zuriaren enparantzan izan da, Arabako hiriburuko Poetak Maiatzan poesia-jaialdiaren baitan.
Oihane Jakaren poema liburua ireki eta eskaintza bi aurkituko ditugu. Aitari bata, seme-alabei bestea. Aipagarria da, topatuko ditugun poemekin lotura zuzena baitute.
Liburuaren egiturak hiru atal ditu: Hamaika urte, Hamaika hilabete eta Hamaika egun. Hamaika zenbakia asko... [+]
Balea Zuria argitaletxeak kaleratuko du, ekainean, Arrutiren estreinako literatur lana: Arkeologia haragitan.
Yolanda Castañori Espainiako poesia sari nazionala jaso zuenez geroztik hamaika elkarrizketa egin dizkiote. Horietako baten lerroburua deigarria egin zitzaidan, esaten baitzuen saria irabaztea izan dela egin duen bigarren gauzarik zailena. Eta berehala hasi nintzen... [+]
Mendian, autoz kaletik orduerdira bizi den emakume artzain euskaldun-galegoaren eguneroko bizitzan nola eragiten dute gaurko munduan pil-pilean dauden gaiek? Klima larrialdia, berdez pintatutako kapitalismoa, basogintza, migrazioa, prekaritatea, begano mugimendua, elikadura... [+]
1966an Andima Ibiñagabeitia Idoiaga handiak Unai eta Alor-kantak itzulpena argitaratu zuen (Bucolicon liber eta Georgicon libri), Virgilio (K.a. 70-19) latindar poeta ospetsuenetarikoaren idazlanak osorik bilduz. Izugarrizko saioa egin zuen itzultzaileak kultura klasikoa... [+]
Gidor Bilbao EHUko ikerlariak Grenobleko liburutegian Cobla Berriae liburuaren ale bat topatu du, eta Baionako liburutegikoak baino lau orri gehiago ditu. Bertan daude orain arte ezagutzen ez genituen ahapaldi eta poema berriak.
Ez dut gogoan nori entzun nion hilaren amaierara poesia idazten baino ezin dela iritsi, baldin eta poesia ez bada hilabete amaierara iristeko zure modua. Poesia, zorionez edo zoritxarrez, sistema literarioaren eta industria kulturalaren periferian egon da beti. Nolanahi ere,... [+]
Arkitektura eta poesia uztartu zituen Joan Margaritek. Zenbaitzuek bi diziplinen arteko loturaz galdetzen zioten, bi jardun horiek bateratzea ezohikoa zelakoan. Halakoetan, bi alorrek antzekotasun handiak zituztela erantzuten zuen berak; izan ere, Margariten ustez, egitura... [+]