Bai, ederra eta historikoa izan da 2021eko apirilaren 8an Frantziako Legebiltzarrak hizkuntza gutxituen alde bozkatu izana. Legea oztopatzeko adierazpenak eta bideak errepikatu zituen gobernuak eta kontra bozkatzeko manua ere luzatu zuen, baina legearen alde egin zuen gehiengo zabalak. Arrakala Frantzia jakobinoaren paretan: hizkuntza gutxituetan bideratu murgiltze eredua Frantziako Hezkuntza Kodean sartuko da, eskola publikoetan lekuko hizkuntzetan bideratzen ahalko da hezkuntza.
Eskola izan du Frantziak herritarrak asimilatzeko erabili tresnarik eraginkorrenetarikoa. “Ez genekien hitz bat frantsesez eta errientsak frantsesa egin ahala laster ikas genezan nahi zuen. Punizioak bagenituen, aire hartzean ere euskaraz entzunez gero punituak ginen. Ez genuen euskara baizik etxean, eta frantsesa eskolan ikasi genuen, bortxaz”. Mintzoak.eus-en entzungai den lekukotasuna dugu hori. Frantsesa ikasi eta euskara baztertu... trauma, beldur, zigor, irain eta gutxiespenengatik. Eta gauza bera bretoiera, alsaziera, okzitaniera, katalana, korsikera zein bestelako tokiko hizkera guztientzat –ahantzi gabe Frantziak kolonizaturiko lurraldetakoak–. XIX. mende erditsura arte gutxiengo ttipi batek mintzo zuen frantsesa guztion ahotara sartu digu Parisek: euskal hiztunak %20,5 gara, bretoiera mintzo du %5,5ak, okzitaniera %14ak... hizkuntza hauentzako inolako ofizialtasunik gabe. Etxeko hizkuntzan mintzatzeagatik eskolan zigortuak izan ziren haur guztientzat ere da lege hau.
Ahal zuen guztia egin du gobernuak bozketa oztopatzeko, errotik ez zuelako leku duinik –eta bizigarririk– bideratu nahi lekuko hizkuntzei. Urteetan zehar eta azken hilabeteetan areagoturiko xinaurri lanaren emaitza da bozketa: pazientzia handiz, jakobinismoak modelatu usteak gezurtatu eta gurea azaldu behin eta berriz. Zeren argi gelditu dadila: alde bozkatu dutenen gehiengo zabala frantses definitzen da eta frantses elebakarra da –eta seguruenik, gisa horretako legeen kontra bozkatu ere du orain arte–. Zorionak xinaurri guztiei. Bidea luzea dugu oraindik, baina 2021eko apirilaren 8ak erakutsi digu Frantziaren pareta arrakalatzea ez dela ezinezkoa.
Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.
Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.
Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]
Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.
Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]
“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.