Utopia handietarako faktoria txikiak

Layla Martínezi irakurri berri diot Utopia ez da uharte bat saiakeran: “Distopiek postmodernitatearen kultura-esparruan ditugun irrika kolektiboak islatzen dituzte. Modernitatean ez bezala, jada ez dugu uste etorkizuna aurrerabideari lotuta dagoenik eta ezinbestean hobea izango denik. Beldurra eta antsietatea eragiten digun zerbait bihurtu da eta ondorioz, okerrera egiteko arriskuez , etorkizun hurbilean espero ditugun arriskuez ohartarazten diguten sormen lanak plazaratzen ditugu. Logikoa da, baina baita suntsitzailea ere”. Eta ondoren dakar luzarorako azkura eragin didan esaldia: “Sormen lanek errealitatea islatzen dute, baina hori egitean, era berean errealitatea sortzen dute. Etorkizun okerragoak irudikatzeak etorkizun hobean pentsatzeko gaitasuna kendu digu”. Irakurrita atoan amaraundu zaizkit urtea hasi berritan entzun, irakurri, bizi eta ikasitako hainbat pasarte. Plaza Hutsak euskalgintza arnasberritzeari buruz antolatu zituen jardunaldien baitan, Herri kontakizuna birsortzeko bulkada kulturala atalean, Garbiñe Ubedak amets kolektibo baten falta dugula salatu zuen, Herriaren zentzua ez dagoela kalean, ez dugula arnasten, Herri gisa amets bat falta zaigula eta bere ustez amets horren

"Iruditzen zait Euskal Herriaren historiaren une ezin aproposagoa dela bizi dugun pandemiape hau errealitate berriak sortzeko"

hauspoa sortzaileok garela baina sortzaileok ezinean ari garela. Telesforo Monzonen heriotzaren 40. urteurrenaren harira Iratxe Esnaolak eta Urko Aiartzak sinatutako iritzi artikuluan zioten Monzonek argi zuela “euskara eta kultura zirela gure nazioaren ardatza eta bihotza; horiek galduta nazioa galdua zela, eta, ondorioz, ezein independentziak ez zuela zentzurik izango”. Marina Lameiroren Dardara filma jendez betetako zinema areto batean ikusi eta amaieran txalo zaparrada luzea entzunda gogoratu dut 2019an, Berri Txarraken Ikusi Arte biraren baitan, Bilboko Kobetamendin, 20.000 lagun elkartu ginela euskaraz kantatzen duen musika talde baten emanaldia eta aurreko jaialdia bizitzeko. Eta gogoratu dut ahalegin itzelak egin genituela Sadarren, Anoetan, Mendizorrotzan eta San Mamesen antolatzeko, benetan sinesten genuelako 20.000 lagunetik gora biltzeko gai izango ginela euskal kulturgintzaren ospakizun erraldoi baten baitan.  Errealitateari men egin izan bagenio, ez ginen 22.000 lagun elkartuko Nafarroa Arenan 2019ko azaroaren 22 eta 23an. Baina egin egin genuen, errealitatea sortu genuen, gure gaitasunetan sinesten genuen lan-talde izugarri baten ahalegin eskergari esker, proposatuz gero eskuzabalik erantzuten duen jendetzari esker. Fede berbera dute Aiaraldea Ekintzen Faktoriakoek, utopikoa zirudiena gauzatuz, errealitateari men egin gabe, errealitate berri bat sortuz, apirilean zabalduko ditu ateak Laudion Faktoria kultur plaza-k, bizitzako esparru guztietan euskaraz egituratuko diren proiektu eraldatzaileak eraikitzeko faktoriak. Eta iruditzen zait Euskal Herriaren historiaren une ezin aproposagoa dela bizi dugun pandemiape hau errealitate berriak sortzeko, gauzatu ditugun utopien errepasoa egin eta gauzatu ditzakegunak elkarrekin zerrendatzeko. Ni horretara noa. Laster arte.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude