“KonMari metodoak gauzei ekonomikoa ez den balioa ematea eskaintzen du”

  • Arte Ederrak ikasi zituen Sara Etxebeste Alvarezek (1986, Orereta), margotzen eta marrazten trebatzeko ilusioz. Bere ametsak zapuzturik ikusi zituen ordea, hezkuntza ereduarengatik. Ona eta txarra, gaizki eta ongi… ez du horrekin bat egiten. Txukuntzea jolasa izan da beretzat betidanik, eta hori bera arte bilakatu du Kokoro Tailerrari esker. Marie Kondo japoniarraren antolaketa metodologia Euskal Herriratu du.

"Prozesuak ez du esan nahi guztia botatzea, daukagunaz jabetzea baizik". (Argazkia: Irantzu Pastor)

Zer da KonMari metodoa?
Oso modu azkarrean azalduta, etxea ordenatzeko metodoa da. Baina nire iritziz, askoz ere gehiago da. Iraultza ere izan daiteke. Norberak bere etxea ordenatzen duenean, altzariak, liburuak, ispiluak, arropa… kokatzen ari garenean, hein batean gure barrena ordenatzen ere ari gara. Kokatzen. Oharkabean bada ere, baina hala da.

Zertan oinarritzen da Marie Kondoren proposamena?
Oso estruktura garbia planteatzen du, malgua izan arren. Guk, ohituraz, gelaka atondu eta ordenatzen dugu etxea. Mariek, ordea, kategoriak proposatzen ditu. Batetik arropa, bestetik liburuak, azkenik dokumentuak. Hiru talde horietan sartzen ez denari “komono” deitzen dio. Hor sar ditzakegu sukaldeko tresneria, komuneko produktuak, dirua, mugikorrak… Azken kategoria objektu sentimentalena da.
    Proposatzen duen beste aldaketa bat, eta agian zailena, zoriontsu egiten gaituena biltzea, sailkatzea eta identifikatzea da. Hemen dago gakoa nire iritziz: zer da benetan zoriontsu egiten gaituena? Ez daukagu halakoak gure buruari galdetzeko ohiturarik. Izan ere, sarri, asko ordaindu dugun jertse, mugikor edo lanpara bati berebiziko garrantzia ematen diogu, ez atsegin dugulako, asko ordaindu dugulako baizik. Aldiz, aspaldiko niki zuri batek zoriontsu egin gaitzake, jada jantzi ez arren. Objektu batek, zaharra izanik ere, gure tokian sentiaraz gaitzake. KonMari metodoak begirada zabaltzea eskaintzen digu, gauzei ekonomiatik edo kostutik haragoko balioa ematea.

 

Argazkia: Irantzu Pastor

Nola ezagutu zenuen KonMari metodoa?
Aldaketa beharra sumatzen nuen garai batean heldu zen. Une hartan esku artean nuena albo batera uzteko erabakia hartua nuen jada. Italiara joan nintzen, eta handik bueltan, “Sara, liburu hau zuretzat egina dago”, esan zidan lagun batek. Egia esan, interes askorik gabe hasi nintzen irakurtzen, baina berehala harrapatu ninduen. Barne mailako iraultza txikia sentitu nuen. Lehendik egina nuen Hezkuntza Sortzaileko formakuntza bati esker eta irakurketa honekin, betidanik nuen jolas batek forma berria hartu zuen. Txikitatik etxeko trasteak ordenatzea, arropak eta liburuak koloreka edo beste hainbat eratara ordenatzea jolasa baitzen niretzako.

Noiz erabaki zenuen horretan aritu nahi zenuela?
Liburua irakurri bezain laster erabaki nuen honetan formatzea. Egia da ordenatzea beti atsegin izan dudala. Nire pasioa edo fantasia izan da horretan lan egitea. Baina jolas moduan ulertzen nuen beti eta ez nuen nire jolasa zapuztu nahi, edozein lanetan edozer ordenatzen aritzeagatik.

Nola egin zenuen formakuntza?
Erabakia hartu nuenean, Ameriketako Estatu Batuetan soilik ematen zituzten formakuntzak. Hala ere, haiei idaztea erabaki nuen, Europara etortzeko asmorik ote zuten jakiteko, eta baietz esan zidaten. Urtebete itxaron nuen, eta hiru eguneko formakuntza jaso nuen Londresen. Aurretik norberak bere prozesua egitea eta Marie Kondoren bi liburuak irakurrita ukaitea eskatzen dute. Beraz, horretarako denbora ere izan nuen. Formakuntza egin eta gero bi pertsonekin praktikak egin eta ondoren azterketa bat pasa behar da. Niretzako, sekulako umiltasun dosia izan zen prozesu hura.
    Hori dena barneratu ostean eta nire buruaren alde apustu egitea erabaki nuenean, beldur guztiak gainditurik, indarrak batu eta aurrera egitea erabaki nuen. Orduan sortu nuen Kokoro tailerra.

Zeintzuk dira prozesuaren urratsak?
Lehenik elkarrizketa egiten dut prozesua egin nahi duen pertsonarekin. Elkar ezagutzeko eta bere beharrak eta nahiak ezagutzeko. Lan praktikoan hasi aurretik hainbat ariketa proposatzen dizkiot, espazio pertsonalaren eta desio duen bizitzaren inguruan hausnartzeko. Ariketa horiek ordena-prozesuaren ikuspegi zabalagoa izaten eta ondoren lana arinago egiten laguntzen dute.
    Hori eginda, kategoriaz kategoria etxeko alor guztiak ordenatzen ditugu elkarrekin. Arropatik hasita, guztia atera, berrikusi, zoriontasunaren arabera aukeratu eta berrantolatzen dugu.

Zenbateraino eragiten du?
Prozesua nirekin egin nahi duen pertsonaren espazio propioa lantzen dugu bereziki, etxe horretan bere bikotekidea, gurasoak edo haurrak bizi arren. Partekatzen dituzten objektu edo espazioak nola kudeatuko dituzten erabakitzeko adostasunetara iristen laguntzen diet.
    Nire lana pertsona hori bidean laguntzea da, zer gelditzen den eta zer ez bere esku dago. Epairik gabeko gune babestuak sortzea ezinbestekoa iruditzen zait, lasaitasun horretatik bakarrik izan zaitezkeelako benetan zu zeu.

Jendea gustura geratzen da?
Harrigarria da jendeak nola erreakzionatzen duen. Askori barrenak askatzen laguntzen die, korapiloak desegiten, barne oreka topatzen… Prozesuak ez du esan nahi dena botatzea, daukagunaz jabetzea baizik. Eta dauzkagun gauzen artean zoriona topatzea ere. Nola tolestu eta nola jaso erakusten dut bai, baina hori baino askoz gehiago da mugitzen dena.

Burua eta bihotza
“Asko atsegin ditut film japoniarrak eta aukera dagoenean bertsio originalean ikusten ditut. Audioari jaramon eginez, baina deus ere harrapatu gabe; eskerrak azpitituluei! Bazen hala ere hitz bat, behin eta berriz entzuten nuena, “kokoro”. Ez nekien ordea zer esan nahi zuen. Bila hasi eta japonieraz “kokoro”-k “bihotza” esan nahi du. Egia da hitz askok esanahi bat baino gehiago dutela japonieraz, eta honek burua, arima eta bihotza batzen ditu. Beraz, esango nuke zerbaitetan aritzea dela, bihotza eta burua bertan jarriz”. Kokoro Tailerrean (www.kokorotailerra.com) aritzen da, buru eta bihotz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


“Gu beti irabaztera ateratzen gara, emakumeen nahiz gizonen aurka jokatu”

Irungo Landetxa auzoko pala txapelketa mistoan, hogei bikotetik bakarra da emakumeek osatua, 40 lagunetik bi baino ez dira emakumeak: Idoia Karrera eta Loiola Zuazu. Lehiaz, txapelketa misto eta ez mistoen arteko aldeez eta joko-mailaz mintzatu gara haiekin. "Emakumeok... [+]


Bortizkeria ikusgarri egitetik, ardura hartu eta erreparaziorako bideak antolatzera

Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]


Amaia Alvarez Uria
“Euskal literaturaren sisteman eztabaida piztu nahi du ‘Zuzi iraxegia’-k”

Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]


Iruñeko Paris 365 jantokia
Familia bat, aurrera egiten jarraitzeko

Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Eguneraketa berriak daude