Nork bere hizkuntzan ere bizi nahi

  • Saio berezia Hitz Adina Mintzo zikloaren barruan. Lau gasteiztar ziren hizlari, lau hizkuntzatan. Bata ari zen bulgarieraz; pularreraz bestea; woloferaz hirugarrena; kitxueraz azkena. AnHitzak, Gasteizko hizkuntza aniztasunaren aldeko proiektuaren ondorio izan zen saioa.

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean lau hizlariak. 
Ezkerretik eskuinera Isabel Sánchez (Ekuador), Iliyan Sabotinov Alendarov (Bulgaria), Issa Sambe (Senegal) eta Dienabou Bah Bah (Ginea Konakry). Argazkia: Zaldi Ero.
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean lau hizlariak. Ezkerretik eskuinera Isabel Sánchez (Ekuador), Iliyan Sabotinov Alendarov (Bulgaria), Issa Sambe (Senegal) eta Dienabou Bah Bah (Ginea Konakry). Argazkia: Zaldi Ero.

Amazigera, kurduera, sorabiera, lakota, nasa yuwea… aurrera doa hango eta hemengo hizkuntza gutxituak ezagutzeko Hitz Adina Mintzo zikloaren 6. ikasturtea Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, Beñat Garaio eta Ainhoa Moron koordinatzaileek gidaturik. Inondik ere, saio guztiak ez dira berdinak, eta tartean bada ezusteko eta berezirik. Horietakoa izan zen urtarrilekoa, AnHitzak ekimenari buruzkoa, Gasteizen den hizkuntza aniztasuna ikusarazi duen proiektua.

2016an hasi zen oinez Anhitzak, Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuaren eskutik eta Topagunea lagun duelarik. Hirian bizi duten hizkuntza aniztasuna balioan jartzea du helburu proiektuak, “bertako kaleetan euskaraz eta gaztelaniaz gainera, asko baitira egunero erabiltzen diren mintzairak”. Orain bost urte egin zuten lehen topaketa, eta, orduan, elkar ezagutzeko hainbat dinamika baliaturik, hizkuntza aniztasunaren inguruan gogoeta egiteko erabili zuten tartea, nork bere jatorrizko hizkuntzatik eginez, heldu eta gazteak bilduz, eta haurtzaindegi zerbitzua ere antolaturik. 2020ko urrian egin nahi zuten bigarren topatzea, baina, jakina, atzeratu behar izan zuten… Alabaina, AnHitzak-eko kideek hilero egin ohi dituzte bilerak.

Aipatu bigarren topaketaren eguna heldu bitartean, Hitz Adina Mintzo zikloaren barruan hitz egin zuten AnHitzak ekimeneko lau parte-hartzailek eta haren koordinatzaile Ruben Sanchezek. Honek, hala ere, bideo bat bidaliz esku hartu zuen saioan, COVID-19 gorabehera bihurriak tarteko konfinaturik baitzen. Honenbestez, gorago aipatu Beñat Garaiok zuzendu zuen saioa. Ruben Sanchezek esan zuenez, “Gasteizko kaleetan 50 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira, eta AnHitzak-en nahia da aniztasun horren balioa aitortzea. Garai batean, kasik hizkuntza bakarra zen Gasteizen. Joan deneko 30 urtean euskarak bidea egin du, eta, bestalde, hizkuntza panorama ere franko aldatu da. Orain hizkuntza gehiago dira Gasteizen, eta hori berri ona da, hizkuntzak maite dituztenentzat, oro har, eta euskararentzat berarentzat ere bai. Aniztasun hori sekulako aukera da hizkuntza guztientzat, arazo berdintsuak baitituzte denek ere”. Hizkuntza handi ez direnen patuaz ari zen Sanchez, eta, partikularzki, transmisioaz. “Guretzat bezain onuragarri da haientzat hizkuntzaren eta kulturaren transmisioari balioa ematea”, esan zuen.

Bederatzi hizkuntza komunitatek parte hartzen du AnHitzak-en, sarean esekia duten aurkezpen bideoan ageri denez, eta lau izan ziren Hitz Adina Mintzo zikloari zegokion hitzaldian: bulgariera, pularra, wolofera eta gaztelania.

Iliyan Sabotinov Alendarov, Bulgaria: "Errespetatu tokian tokiko kultura, eta irakatsi geurea, horixe dugu elkarbizitzaren oinarri eta funtsa”. Argazkia: Zaldi Ero.
Bulgarierari balioa emanez

Gasteiz-Rodina elkarteko buru Iliyan Sabotinov Alendarov izan zen lehen hizlari. Azaldu zuenez, 2015ean heldu ziren Gasteiza, eta arabar hiriburuan ez dira asko ere. “50en bat familia, 300 lagun gutxi gorabehera. Euskal Herrian, bulgariarrak gehiago dira Iruñean, eta askoz gehiago Espainiako hiri handietan, Bartzelona, Madril eta Valentzian, adibidez”. Asko ala gutxi, elkartea osatua dute eta beren seme-alabei bulgariar kultura, hizkuntza, historia eta folklorea transmititzeko lanean ari dira. “Gure seme-alaba guztiz gehienak hemen sortuak dira, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten dute berak bakarrik daudenean, bulgarierari balioa ematen laguntzen digu AnHitzak proiektuak”. Hargatik parte hartzen dute bertan.

Bulgariaren historia eta geografiari buruzko zertzelada zenbait tartekatu zituen hitzaldian Sabotinov Alendarovek, hemen ondo integratu nahi dutela esanez, eta, horretarako, Bulgariako kultura ezagutzea komeni zaiela beren ondorengoei. “Transmisioa da gure helburua, eta nik aholku bat bera emango nieke hona bildu garen hizkuntza guztietako partaideei, haien jatorria zeinahi dela ere: errespetatu tokian tokiko kultura, eta irakatsi geurea. Horixe dugu elkarbizitzaren oinarri eta funtsa”, esan zuenez.

Bestalde, Bulgariako Kultura Ministerioak Gasteiz-Rodina elkarteari hainbat material bidaltzen dizkiola esan zuen, Gasteizen diren belaunaldi berriek bulgarieraz ikas dezaten.

Zenbaki, urtaro eta aditz zenbait nola esaten diren bulgarieraz ere azaldu zuen, eta errespetuarekin batera, nork bere hizkuntzan hitz egiteko inportantzia azpimarratu zuen.

Dienabou Bah Bah, Ginea Konakry: "Euskaraz ikasi nahi dut, seme-alabei laguntzeko eskolatik ekartzen dituzten etxeko lanetan”. Argazkia: Zaldi Ero.
Pularrez eta euskaraz

Haaly pular elkarteko Dienabou Bah Bah izan zen hurrengo hizlari. Ezkondua eta hiru seme-alabaren ama dela esanez ekin zion: “Etxean amaren hizkuntza hitz egiten dugu denok. Kalean, haurrek, euskaraz eta gaztelaniaz egiten dute”, esan zuen irribarre txikia eginez.

Bere herrialde Ginea Konakryren berri eman zuen, geografiari dagokionez Ozeano Atlantikoaren ertzean kokatuz. Konakry hiria da hiriburu, kasik bi milioi biztanle dituela. Frantziar kolonia izana,  eskolan pularrez ez baina frantsesez ikasten dutela esan zuen Bah Bahk eta, aurretik Sabotinovek egin modura, pularrez kontatu zituen zenbakiak.

2013an sortu zuten elkartea, eta euskaraz ere saiatzen ari dela dio, “seme-alabei lagundu nahi baitiet eskolatik ekartzen dituzten etxeko lanetan eta behar denetan. Eta gogo onez hartzen dugu parte AnHitzak-ek antolatzen dituen ekitaldi eta jaietan”, adierazi zuen Dienabou Bah Bah-k.

Issa Sambe, Senegal: "Woloferaz hitz egiten dugu gurasook, baina haurrek euskaraz ekiten diote batak besteari!”. Argazkia: Zaldi Ero.
Wolofera

Mbolo elkarteko partaide da Issa Sambe, eta, oroz lehen, woloferaz egin zuen mintzaldia. Entzuleak, arretarik handienaz izan zituen, nahiz hark esandakoetan ez zegoen ulertzerik ‘Senegal’, ‘Euskal Herria’, ‘Vitoria-Gasteiz’... eta woloferan frantsesak egina duen presentzia besterik.

Sambe bera gurera 2009an etorria den arren, 2006koa da Gasteizko senegaldarren elkartea. “Lehenengo bost lagunek fundatu zuten Mbolo. Oraingo egunean, berriz, 300 senegaldar ditugu Gasteizen erroldaturik, eta badakigu gehiago ere badirela, lan-kontratua lortua dutenek euren familiak ere ekarri baitituzte”. Kopuru zehatzik emateko gai ez, baina 350 baino gehiago ere badirela esan zuen Sambek.

Senegal frantziar kolonia izana dela gogorarazi zuen, 1960an independentzia lortutako herrialdea, 16 milioi biztanle dituena. Dienabouren Ginea Konakry, Boli Kosta, Mali eta Ozeano Atlantikoa ditu muga, eta lurraldearen barruan da Ganbia. “Eta Senegaleko zenbait herritara joateko, nahitaezkoa da Ganbiatik barna igarotzea: herrialde bat da, Ganbia, gure herrialdearen barnean!”. Frantziar kolonialismoaren herentzia, adierazi zuenez.

Herrialdean, woloferaz mintzo da populazioaren %40. Gainerako %60 hainbat etniak osatzen dute, zeinek bere hizkuntza duela. Senegalez gainera, Ginea Konakryn, Ganbian, Boli Kostan eta Malin ere hitz egiten da woloferaz. “Independentzia baino lehen, adibidez, herrialde bat bera ziren oraingo Senegal, Mali eta Ganbia. Eta Senegal bera zen hiriburu”.

Gasteizen direla, wolof kultura indartu nahiko lukete, eta eskola ere ematen dute, hizkuntza eta kultura ondorengoei transmititzeko gogoz. “Gure etxean, woloferaz hitz egiten dugu gurasook, baina haurrek, aldiz, euskaraz ekiten diote batak besteari!”. Eurek ez dutela euskaraz ikasteko aski egokierarik izan esan zuen, “adintsu etorri baikinen”.

Isabel Sánchez, Ekuador: "Kitxua gutxi gurean. Aitaren hizkuntzak dira nagusi: urdua, punjabera eta, hein batean, ingelesa”. Argazkia: Zaldi Ero.
Isabel SÁnchez, Landazuri Ikastola

Landazuri Ikastolaren guraso elkartearen izenean hitz egin zuen azkenak, Isabel Sánchez. Ekuadorren jaioa, kitxua komunitateko kide da. “Hainbat hizkuntza hitz egiten dira gure herrialdean. Zonalde amazonikoan, adibidez, hamar komunitate ere badira, zein bere hizkuntzaren jabe. Mendietan, berriz, bost ere bai. Eta kostan ere bada barietaterik”, adierazi zuenez.

Isabel Sánchez bera, duela hamabost urte heldu zen Gasteiza. Gero, Pakistanen bizi izan zen lau urtez, Lleidan (Herrialde Katalanak) hurrena, eta Gasteizen da berriro. Landazuri Ikastolaren gurasoen izenean jarduteko zioak eman zituen: “Ikastola berezia da, 25 komunitate ere identifikatu ditugu, eta harro gaude dibertsitate horretaz. Harro eta pozik, ona delako denontzat”. Bada, haatik, harrotasuna eta poza besterik. “Gurasoak lanean ari gara, patio orduan bilduz eta aberastasun hori bizituz. Uste dut lehen ikastola garela bertako komunitateak bildu eta lanean jarri garena”. Urteko egutegia ere kaleratua dute, dibertsitate hori ikusarazteko, nahiz, oroz gain, baden kezka: transmisioa, alegia. “Gurean, beti galdera bera egiten dute gure umeek: ‘Nongoak gara gu, ordea?’”. Eta ez da debaldeko galdera, bata Pakistanen jaioa baitute eta hiru, aldiz, Gasteizen. Ikastolan ez ezik, etxean bertan bizi dute aniztasuna: “Eta hitz egin, kitxua gutxi gurean. Aitaren hizkuntzak dira nagusi: urdua, punjabera eta, hein batean, ingelesa. Alabaina, gure umeak hemengoak dira, beste inongoak baino gehiago. Hala ere, beti izango dugu gure jaioterrietako hizkuntzez eta kulturaz hitz egiteko beharra, hala etxean nola ikastolan”. Hargatik ari dira lanean: “Gure ikastola eredu izan dadin nahi dugu”.

Lau hizkuntza, soziolinguistikaz ez ezik bizitzaz beteak, jatorrizko hiztunek lekukotasun zuzenak emanez. Lau hizkuntza bertatik bertara aditzeko egokiera. Lau hizlari, Gasteizko 50 hizkuntzen adibide. Hitz gutxi, hitz onak laurek egin zituztenak, komunitate bakoitzak bere hizkuntzaren alde egiten ari den lana erakutsi zuen bideo labur batez lagunduta; bideook ikusgai dira sarean ‘AnHitzak, Gasteizko hizkuntza aniztasuna’ sakatuz.

Zikloaren koordinatzaile Beñat Garaioren oharra, azkenaz beste: “Diskurtsoak diskurtso, lauretan inork ere ez daki euskaraz. Izan ere, orain arte Hitz Adina Mintzon euskaraz egin duten atzerrian jaiotako herritarrak arnasguneetan bizi dira, salbu eta Roberto Anawari, kukamera hiztuna, Basaurin bizi baita”.

Eta saioaren amaieran, txalo zaparradarik beroena jaso zutena laurek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteiz
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-08 | Leire Ibar
Israelgo Maccabi saskibaloi taldearen Gasteizko partida bertan behera uztea exijitu dute

Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka,... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen langile hila, Alaves-Baskoniaren egoitza eraikitzeko lanetan

Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Negu gorria

Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]


2024-12-20 | Hala Bedi
Okupazioaren aurkako neurri berriari ezetz esan diote Gasteizen, hainbat gaztetxek eta kolektibok deitutako elkarretaratzean

Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri... [+]


Gasteizko SDA Factoryk ere lantegia itxi eta 55 lagun kaleratuko ditu

B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


Nola egiten da bi ikastetxeren fusioa?

Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?


Armagintza industriaren "moldaketa eraldatzailerako" proposamena
Armagintzari loturiko euskal enpresa eta erakundeak 70etik 200 baino gehiago izatera pasa dira 2008tik hona

Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]


2024-12-06 | Hala Bedi
Xabi Losada, Palestinarekin Elkartasuna
“Israelgo estatu terrorista ez da soilik harreman militarren bidez sostengatzen”

Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


Eguneraketa berriak daude