Hirugarren olatu errepresiboa

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zarzuelan eta Moncloan ez dakite nola lortu. Autonomia kentzeak, erbesteak eta kartzelak ez zuten geldiarazi. Inhabilitazioek, pandemiak eta hauteskundeen inposaketa berriak ere ez. Kataluniako gehiengo independentistarekin amaitzeko enegarren trikimailuak porrot egin du berriro, eta, gainera, pixka bat ezkerrerago lerratu du independentismoa.

Oraingoan, operazioak Illa efektua zuen izena. Aurrekaririk gabeko kanpaina mediatiko batek eta parte-hartzearen beherakadaren iragarpen egoki batek bultzatuta etorri da. Agian oraindik ez dute ulertu botoa emateak zerbaitetarako balioko balu, debekatuta legoke leloa balekoa egin zuten egunetik lau urte betetzeko bidean gaudela. Eskubide hori erabili nahi izateagatik jipoitu zuten jendea ez da etxean geratzen, badakielako orain beren botoak min egiten diela.

"Azken hilabeteko mobilizazio zikloan 142 pertsona atxilotu dituzte Katalunia osoan, 2017ko urritik 3.200 pertsona baino gehiago izan dira errepresaliatuak arrazoi politikoengatik"

Boteretsuengandik ikasi dugu, besteak beste, ez dakitela porrotak onartzen. Zaurituta daudenean oldarkorrago erasotzen dute beti, eta normalean mendekuren bat dute aurreikusia. Ez sinetsi kasualitateetan. Hauteslekuak itxi eta 48 ordura, mossoei Lleidako unibertsitatean sartzeko agindu zieten Pablo Hasél rap abeslaria atxilotzeko. Aurreko astetik zuten egiteko aukera, baina karta gorde zuten, nahi modura jokatzeko.

Eskubideen eta askatasunen murrizketaren kontrako olatuak bi aste iraun zuen, baina ondorio errepresiboak denboran luzatuko dira. Lehenik eta behin Hasélentzako, espetxeratu zutenetik beste auzi batzuetako zigorrak pilatu baitizkiote. Helburuak argia dirudi: eskarmentatzea. Rap abeslaria,  baina, batez ere, bere askatasuna eskatzeko manifestatu diren guztiak: “Ez du ezertarako balio izan”, sinetsarazi nahi diete.

Azken hilabeteko mobilizazio zikloan 142 pertsona atxilotu dituzte Katalunia osoan, 2017ko urritik 3.200 pertsona baino gehiago izan dira errepresaliatuak arrazoi politikoengatik. Azken atxilotuetako bederatzi behin-behineko espetxealdian daude: eskoziar bat, sei italiar, frantziar bat eta kataluniar bat. Lehenengoa, ihes egiteko arriskua eta Brexita argudiatuta, Erresuma Batua euroaginduaren mekanismo komunetik kanpo geratu delako ofizialki. Gainerako zortziak, izaera anarkistako erakunde kriminal hipotetiko baten eraikuntzari esker, Bartzelonako istiluak planifikatzen eta exekutatzen omen zituena –azken horietako bat karguekin aske utzi berri dute–.

Gobernu berri bat eratzeko atzera-kontu betean, ordena publikoa kudeatzeko eredua eztabaidagai da beste behin baina, orain, negoziaziorako elementua ere bada. Hasél Ponent-eko espetxean sartu zuten egun berean, 19 urteko neska batek begi bat galdu zuen Mossos d’Esquadrako Brigada Mugikorrak (Brimo) jaurtitako foam bala batengatik. Lehen olatuan, urriaren 1ean, Roger Español izan zen Espainiako Polizia Nazionalaren tiro baten erruz begibakar geratu zena. Auzitegi Gorenaren epaiak 2019ko urrian eragindako bigarren olatuaren ondorioz, lau gaztek utzi zioten ordura arte bezala ikusteari.

Azken legegintzaldian, Junts eta ERCren gobernua ez zen gai izan Generalitatea akusazio partikular gisa erretiratzeko manifestarien aurka irekitako hainbat eta hainbat prozesu judizialetan, zeinetan polizia autonomikoak dauden salatari gisa. Agenteek beren jarduera-protokoloak errespetatzea, jarduera polemikoak fiskalizatzea eta erantzukizunak argitzeko neurriak hartzea ere ez dute lortu. Puntu honetara iritsita, beti galdetzen diot neure buruari: nola atera ote zen Trapero absolbituta, nondik eta Espainiako Auzitegi Nazionaletik? Madrilek ez du traidorerik ordaintzen?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Eguneraketa berriak daude