Millenial-ok eta ondorengo belaunaldiek atzerrira jo behar izan dugu bolada baterako, eta batzuetan gustura joan gara. Dela Erasmus, direla praktikak, dela lan bila, dela nazionalismoa sendatzeko. Kolore guztietako esperientziak ezagutu ditut inguruan, eta ezin hemen argazki bat osatu.
Millenial-ok eta ondorengo belaunaldiek, halaber, entzun behar izaten dugu zortekoak garela aukera hori izateagatik. Zuzenean esperientzia positibotzat hartzen dira, defektuz, jakin gabe nola sentitu den bidaiaria. Baina ulertuko didate hogeita gutxi urte betetzerako plaza finkoa lortua zutenek, esaten diotenean nori eta lan-mundua etorkizunean nolakoa izango den arrastorik ere ez duen bati, nori eta kasurik onenean lanpostu ezegonkorren artean saltoka ibili beharko duen bati, gazte eta ez hain gazteari, “ze inbidia ematen didazuen…”, “gure garaian ezin izaten genuen halakorik egin”, “bua, Alemanian hiru urte! Ze esperientzia, ezta?” eta abarrak botatzen dituztenean, esaten badiet ez direla ondo neurtzen ari haien hitzak.
"Esana du Glovo ‘rider’ enpresako fundatzaileetako batek, sarkasmorik gabe, zoragarria litzatekeela haien langileek hiri bakoitzean hiru hilabetez lan egiteko esperientzia bizitzea"
Achtüng, zeren bidaiatzearen negozioa eta migrazio mota baten erromantizazioa erabat barneratuta baititugu. Eta dituen alde on, zoragarri guztiak ahaztu gabe, gutxitan aipatzen da etxea uzten duenak maite duen jendea askotan etxean uzten duela, eta nahiko lukeela haiek ikusten segitu, baina ezin izango duela; eta agian ez dela erraz egokituko atzerrian; hizkuntzarekin, kulturarekin, ohiturekin zailtasunak izan ditzakeela; edo, zuzenean, ez duela etxea utzi nahi, behartuta dagoela etxea uztera.
Sabino Arana sarietako bat jaso berri duen Jose Barreirari elkarrizketa egin zioten Radio Euskadin, eta ia liluraz galdetu zion kazetariak ea 17 urterekin jatorrizko Galizia utzi eta Alemaniara joateko abentura zer moduz joan zen, baina uhinetako magia berehala itzali zuen Barreirak: “Tira, inork ez du plazeragatik migratzen; plazeragatik bidaiatu egiten da”.
Esana du Glovo rider enpresako fundatzaileetako batek, sarkasmorik gabe, zoragarria litzatekeela haien langileek hiri bakoitzean hiru hilabetez lan egiteko esperientzia bizitzea. Eta ohartzerako, El País egunkariak salduko digu gazteak job-travelling edo antzeko zerbaiten gurdira igo direla.
Aurreko belaunaldietako askok ez omen zuten atzerrira joateko hainbeste erraztasunik izan, ezta obligaziorik ere. Baina badute aukera galdetzeko, atzerrian egon direnei, egongo direnei, gustura egon ote diren, nahi zutelako joan ote ziren, lan-mundu basatiak bultzatuta egingo ote dituzten maletak. Gazte eta ez hain gazte askok hautu zail bat egin behar dutelako –eta onartuko didazue dramatismoa, hitz-jokoaren mesedetan–: atzerria ala (gosez) hil.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]